350 emaitza so bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

so1
1 iz. Begirada. Herioaren so beltza. Zer so eztia! Nork jasan haren soa? Soa guganat itzuli ere gabe.
2 adb. Begira. (Dagokion osagarriak -i edo -ra atzizkia hartzen du). Guri so gelditu zen. Xoraturik kanpoari so iragan ditut orenak. Begiak behera so.
so bat egin
ad.-lok. Begiratu bat eman. So bat eginik leize hari, ikusi ditu animalien hatzak eta herexak. So bat ere egin gabe.

Aztergaia: so bat egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SO BAT EGIN Echar una mirada. So bat egiñik leze hari ikhusi ditu [...] animalen hatzak eta herexak. Tt Onsa 67. Ene Jinkua, sokhorri emaiteko so bat egidazü. Mst III 23, 2 (Ip so egidazu). Jinkua [...] so bat egizü zure zerbütxariaren phenari. Ib. 20, 3 (Ip ikhusazü zure zerbützariaren nekia). Maikide guztiok txantel ari so bat (begirakune bat) egin ginion. A Ardi 84. So bat ere egin gabe. Ardoy SFran 227. (Con determinantes). Iaun kapitaño haren plazan banintz, halakoer, so on bat eniro egin. Tt Onsa 112. Egunian behin [...] egiezu begitarte eta so hon bat, edirenen duzu [...] [librian] zure arimak, behar diana oro. Ib. 4. So lehiatü bat aldiz egiten badeitazü, berhala azkartzen [...] nüzü. Mst III 8, 1 (Ip so egiten badeitazü). Ikusten zian bi beretter haiek halako so bat egiten ziela algarri, erran nahi üken balie bezala [...]. Const 39. Xalbador erdiko athetik agertzen da. So trixte bat egiten diote. Ox 38. So galdekor bat, erdi-beldurtua, egin. Mde HaurB 84. Ixilka joan [zen] [...] azken so baten egiterat bere sortetxeari buruz. Ardoy SFran 145. Zure parropiako elizan sartzen zirenian, egizu so bat zure aitzinian ioan diren zure askaziak, adiskidiak eta zure ezagutiak, eta orhiturik haren hilziaz [...]. Tt Onsa 41.

adib.: so egin Begiratu, behatu. So egiozu. Halako irri maltzur batekin so egiten zidan. So egizu nor heldu den. || So bat ere egin gabe.

Ez dugu aurkitu so bat egin formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

so bat egin 7: Herria 2 (“Mündorori zabalik den jünta hortara jiteaz gain, Filipe BIDARTen libro üzteko galtegite horrez xehetarzün haboro bildü nahi düanak, so bat egiten ahal deio www.filipeaska.com internet guneari”), Piarres Aintziart 2 (“Lehenik egunkari bat erosten dut, baina doi-doia so bat eginen diodala, bar baten kanpoko mahaian hartuz edateko freskoa eta itzalean zabaldua banu bezala gorputz osoa”), Elena Touyarou (“Elizan sartzean nahiz ateratzean, Marik ezin izan zuen egon erretore etxerantz saihets so bat egin gabe”), Koldo Izagirre (“Ez zien hitzik egin, ez zien so bat egin”), Menane Oxandabaratz (“Lehenago joanen niz kultura orrialdeetara, eta gero politikari ere so bat egiten diot, ba, egia da”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, begiratu bat eman bezala. begiratu bat eman adibidea azpisarrera egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa so1 sarreran.

so egile, so-egile
iz. Zerbaiti so dagoen pertsona. Ik. ikusle. Lau pilotarien joko azkar eta abila nola aipa; so egileak begiak zuriturik zeuden.

Aztergaia: so-egile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 2001-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

so egile 5: Mst 2 ("Amuriua orotarat so egile da", "Hartakoz ezpiritüz zelialat so egile aphür edireiten da"), Egiat ("Lotsa izan ezpada sobera igaiten dolürik dütükia so egiletarik?"), Mde 2 ("So egile urrikaldun batek esaten dio dohakabeari: —Min asko ematen dizu?", "eragozpenik eta gibel-asmorik ezean, askatasun oso bat behar zuen inor jakile gabe, inor so egile gabe"); eta ap. DRA, Herr 1957 ("Lau pilotarien joko azkar eta abila nola aipha. Miresgarria zen zinez heien irabaz gosea. So egileak begiak xuriturik zauden nork ukanen zuen azken hitza ere"); so-egile 3: Lf Murtuts ("Elizarakoan bazela so-egile!"), Zait Plat 2 ("Iaioterriko Ko ugartetik etorria zan so-egile zorrotz, adimen neurritsu ta asmagin", "Platon'ek dakarren Sokrate bitara ikus zezakean so-egile banak, beraz, batak batera ta besteak bestera, esate baterako"); soegile 1, Egiat ("Nausi ona logale denian, maiñatak dirade beillari hontarzünak ere alde orotarik bere soegiliak dütü bethi"). Eta ap. DRA sogil(l)e : Peillen EG 1951: "Egünaz, arranuak, odei artetik, zer ez tü begiaz ikhertzen, gaiaz, hüntzak, bestiak bezain sogile hun da eta biek elkharrekin zer ez dakite"; A-renetik jasoa: "Hari denaren utsak begira dagoenak, sogilleak, untsa ikusten tik" // Cf. Etienne Sallaberryren ezizena; edo Zerb Azk: "Uhaldeko laminak hortan utzirik, beldurra baitugu Oxobi, Piarres eta So-egile batzuek lerro hauk irakurtuko dituztela...".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

so egile 2: Zahar hitz ("So egilea beti jakintsun"), HerrizH 1988 ("Pentsa hor ere bazutenez gostuko ainitz gauza ikusteko: ardi bazkatzeko molde berriak bazuen segur so egile"); so-egil(l)e 5: Herr 1961 ("[zinemako] So-egileak? Begiak hanpatuak orduan, gorputzak sutan, zainak tiran, bihotzak pilpiran"), GH 1967 ("Debriak zalapartaka... / So-egiliak oihuka"), Txill ("So-egileak, sardin-ontzien bihurreraren zai, arretaz, miatzen du itsas-urruna"), Hiriart-U ("gomitatu zituen, so-egile bezala, katoliko ez diren girixtino-buruzagi batzu"), Or ("Orduan bere bakardade maitera itzuli zen, eta bakarrik, goiko so-egillearen aurrean, "berekin bizi" zen"); soegile 2: Herr 1946 ("Trinketeko partida ahulxka zen, soegileek phakatiaren ordaria ez die eraiki"), Txill ("Lehendabiziko ontzia sumatu orduko jauzi bat egingo du soegileak, eskailera hurbilean behera azkar abiatuko, eta han dagoen "gong"a joko du berria emateko") // Eta Etienne Sallaberryren ezizen bezala, adib.: P. Xarritton: "Adiskideak beti hautatzen dira eta hautatuko ditut beraz Piarres Lafitte eta Pierre Narbaitz, ene bi irakasle ohiak, eta Etienne Sallaberry "Soegilea"".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

so egile : DFrec 1 ("ederki erabili sujetak harrapatu du interesmendua so egileen artean"), LurE (adib.); soegile : DFrec 1 ("axaleko soegileak atzerakoikeria soma dezake beharbada"), AB38 1 ('observador') AB50 1 ('observador'); sogile : DFrec 1 ("sogile askoren eritziz fenomeno honek bi arrazoi dauzka"), AB38 1 ('observador'), HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

so egile : EskolaHE (adib.), Lur EF/FE (AS: observateur, spectateur); soegile : Casve EF (1 spectateur; 2 chef de village avant la Révolution), HaizeG BF (spectateur; eta soegilen: regarder), Lh DBF (1 spectateur; 2 chef de village, avant la Révolution); so-egile : DRA (1 espectador; 2 guardia de pueblo, de aldea: antes de la Revolución Francesa), PMuj DVC (1 centinela, vigía...; 2 inspector, revisor; 3 espectador, asistente a un espectáculo; 4 contemplador, considerador); sogile : HiruMila (espectador, ra; observador, ra), ElhHizt (observador, -a; espectador, -a), Casve EF (spectateur), HaizeG BF (spectateur), DRA (1 el que mira, ve; 2 ik. so-egile 2. Eta sogille: espectador), PMuj DVC (mirón, curioso) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

so 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

so egin
ad.-lok. Begiratu, behatu. So egiozu. Halako irri maltzur batekin so egiten zidan. So egizu nor heldu den.

Aztergaia: so egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

so 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

so egon
1 ad.-lok. Begira egon. (Dagokion osagarriak -i edo -ra atzizkia hartzen du). Txoria haurrari so dago, eta mirailari so aldizka. Atzera begira dago, lehenari so. Leihotik so dagoela.
2 ad.-lok. Adi egon. Nik erranei so bazaude. So egiozue, jende onak, istorio eder honi.

Esaera zaharrak

So ez dagoena geroari, deiez dagokio goseari.

Aztergaia: so egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

so 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

so eta so
Etengabe so egiten. Mutikoa alderdi guztietara ari da, so eta so. Denak argazkiei so eta so loriatuak.

Aztergaia: so eta so

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SO ETA SO. Mirando continuamente. Han zauden karrikan, so eta so, nola zoan yendea yostatzerat. Zub 109. Eta eskuan belar-izpi bat zuela, so ta so, betillun antzean. Or Mi 71. Jaun erretora bi begiak harmaturik so eta so dago. Lf Murtuts 54. Ta ni [...] so ta so yardun arren, nun ezkutatu danez ezin dut arkitu. Zait Sof 109.

adib.: telebista 3 iz. Telebista hargailua; telebista hargailuan ikusten diren irudiak. Telebista piztu. Telebista ikusten ari zen. Telebistari Sakramentu Santuari bezala so eta so.

so eta so 2, Erlea (“Ametsen dorretik so eta so zuri“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

so eta so 23: Herria 10 (“Mundu bat bildu, auto berrieri so eta so!”), Janbattitt Dirassar 5 (“Mutiko gazte bat hurbildu zitzaidan, eni so eta so, halako aire bitzi batekin”), Piarres Aintziart 4 (“Gidaliburuari so eta so nabil, asfaltoaz asea eta beti gezi horiei jarraikiz”), Iñaki Iñurrieta (“Eta ni so egoten hasi nintzen, so eta so, eta ordezkatze-prozesuaz jabetzen”), Joan Mari Irigoien (“Eta, ai, jaun André, nola ez nintzen liluraturik geratuko, bada, baldin, so eta so egiten nion arren, ez menbro itsusirik estalkirik behar zuenik eta ez gorputz-zati marketsik bernizadurarik eta apaindurarik behar zuenik ikusi banion, eta baldin ez bazegoen gorputz hartan, ondorez, gaixtoaren utzi beharrik onaren hartzeko, zeren gorputz hartan guztia baitzen on eta ezin hobe, halako moldez”), Michel Oronoz (“Mutikoa alderdi guzietara ari da, so eta so”), Daniel Landart (“Bulta luze bat egoten zen zeruari so eta so”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, lan eta lan bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa so1 sarreran.

sobera
1 adb. Gehiegi. Buruzagiek dutela egin tzarkeria sobera. Ene anaiak sobera arta du nitaz. Sobera edan zuen eta mozkortu. Lurreko ondasunei sobera atxikitzea. Aski eta sobera dut.
2 adb. Neurriz gain. (Izenondo edo adizlagun batekin). Ardura tronpatzen da, sobera ausarta dena. Sobera ona izanak galdu nau. Sobera ontsa. || Errimaren bilatzeaz sobera hartua naizelako.
3 adb. Beharrezkoa den baino kopuru handiagoan. Ik. sobran. Ez dago buruzagien premiarik, eta, daudenak ere, sobera daude. Bakar bat ere ez dago sobera. Zazpitik ez dela bat sobera izan. Beti bost sos sobera baditut sakeletan. Halako eran non hitz bat ere sobera esan ez dezadan. —Ni sobera hemen? —Ez, Luis; ez zaitugu batere sobera. Sobera gelditzen diren haragia eta ogia erre egingo dituzue.
4 Gehiegizkoa. (Izenondo gisa). Ik. soberakin 2. Den azkarrenari buruhauste soberak azkenean kalte egin dio. Deus soberarik nitan izan ez dadin.

Esaera zaharrak

Mahatsardo doiak ditu flakoak azkartzen; soberak, azkarrak flakatzen. Urak esnea galtzen du, eske soberak adiskidea.

Aztergaia: sobera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sobra (+ eratorri-konposatuak) 238 dira (B 19, G 78, IE-ZuAm 139, EB 2), sobera (+ eratorri-konposatuak) 731 (B 3, G 8, IE-ZuAm 706, EB 14): sobra 150: B 7 (Añ GGero, AB AmaE, BEnb NereA, Alzola Atalak); G 36 (Cb, Gco II, Bil, EusJok, JanEd I, PE, Xe, Sor, Bv AsL, AzpPr, Tx B, Lek EunD, Anab, Basarri, Lab SuEm); IE 106 (EZ Man II, Hm, Ch, He Gudu, Mih, LE Prog, Monho, Dh, Gy, Hb Esk, ChantP, Jnn SBi, Arb Igand, Etcham, Barb Sup, Mattin); EB 1 (MEIG); sobradu 2, B-G (AB AmaE; Zab Gabon); sobratu 35: B 1 (SM Zirik); G 25 (Gco, JanEd I, Ud, Xe, Bv AsL, AzpPr, Moc Damu, Noe, Tx B, Basarri, Uzt, And AUzta, Berron Kijote); IE 9 (Hm, SP Phil, Lg, Mih, Hb Esk); sobrau B 6 (fB Ic, Kk Ab II, BEnb NereA); sobra egon 4: G 2 (Ud, Moc Damu); IE 1 (He Gudu); EB 1 (Arti Ipuin); sobra izan 23: G 11 (Cb Eg, Noe, Or Eus, SMitx Aranz, Balad, Anab); IE 12 (Ch, Mih, LE Prog, Dh, Gy, Hb Esk, Etcham, Barb Sup, Anab); sobran 4: B 2 (Bilbao IpuiB: "sobran be", "sobran utzi"); G 2 (Tx B II: "sobran izan"; Basarri: "sobran egon"); sobrakin IE 3 (Barb Sup, Larz Senper); sobrante 2, B-G (SM Zirik; Tx B II); sobrarik IE 1 (He Gudu); sobratxo G 1 (EusJok); sobraxe IE 2 (Dh); sobraxko IE 3 (Barb Sup); sobra maiz IE 2 (Mih, Hb Esk); sobera 597: G 8 (Or Eus, Balad, Etxde JJ, Lek SClar, Txill Let); IE-ZuAm 577 (Lç, Mat, EZ, Harb, Volt, Ax, O, Hm, SP, Tt, FPrS, INav, Gç, Bp, He Gudu, Lg, Mst, Mercy, CatLan, Egiat, AstLas, Monho, Dh, CatLuz, UskLiB, MarIl, Etch, Bordel, Arch Fab, Gy, Hb, Dv, Bordel, ECocin, Laph, CatS, Legaz, Elzb PAd, Elsb Fram, Jnn SBi, Zby, Ip, Arb Igand, HU, UNLilia, CatJauf, JE, Barb, Ox, Const, Etcham, Zub, Iratz, Zerb IxtS, Lf Murtuts, StPierre, Zerb Azk, Mde Pr, JEtchep, Izeta DirG, Larz, Ardoy SFran, Xa, Mattin); EB 12 (MEIG, Arti); soberatu IE-ZuAm 14 (Lç, SP Imit, Etch, Dv); sobera egon 7: B 1 (Erkiag BatB); IE-ZuAm 6 (Ax, SP Phil, Tt Onsa, Gy, Laph, Ox); sobera izan 34: G 1 (Mb IArg I); IE 32 (Lç, Harb, EZ Eliç, SP Phil, ES, Lg II, Dh, MarIl, Gy, Hb Esk, Dv, Laph, Elsb Fram, HU Zez, JE Ber, Ox, Barb Leg, Lf Murtuts, Zerb Azk, Ardoy SFran, Xa Odol); EB 1 (Arti Tobera); soberasko EB 1 (MEIG); sobera maiz IE 3 (MarIl, Dv Lab, Elsb Fram); soberarik IE-ZuAm 11 (O Po, SP Imit, Mst, Egiat, Dv Lab, Jnn SBi, JE, Ox); soberakin IE-ZuAm 32 (Mst, CatLan, Dv Lab, Laph, Zby, HU Zez, JE Bur, Barb Sup, Lf Murtuts, Mde Pr, JEtchep, Larz Senper, Ardoy SFran, Xa EzinB, Mattin); soberazko IE 5 (SP, ES); soberatan Zu 3 (CatS, Ip Hil); soberatasun IE 1 (SP Phil); soberatuki IE 1 (E); soberaxe IE-ZuAm 7 (Tt, Gy, Dv Lab, Xikito, JE Bur, Zerb Azk); soberaxet Zu 1 (Arch Fab); soberaxko 14: G 1 (Etxde JJ); IE-ZuAm 13 (Zub, Barb Sup, Zerb IxtS, JEtchep, Izeta DirG, Larz Iru, Ardoy SFran).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sobra (+ eratorri-konposatuak) 35 dira (B 2, G 10, EB-EgAs 23), sobera(+ eratorri-konposatuak) 185 (B 2, G 5, IE-ZuAm 47, EB-EgAs 131): sobra 4: B 2 (Aldana, F. Zubiaga); G 1 (A. Albisu Ayerdi); EB 1 (Sagardoa); sobre G 2 (A. Zavala); sobratu 14: G 7 (Aita San Iñazioren...; El Día, A. Zavala, S. Salaberria, A. Arrinda, J.R. Erauskin Lujanbio); EB-EgAs 7 (J. Duoandikoetxea, Zipristin, Fisika, Zeu zeutara, A. Lertxundi, A. Cazabon, Basarri); sobran egon EB 4 (Elhuyar, M. Orbe, F. Ibargutxi, M. Ugalde); sobra izan EB 4 (J.A. Agirre, P. Larretxea); sobran EB 6 (Elhuyar: "s. gelditu", I. Mujika Iraola: "s. sinestu", X. Gereño: "s. eduki", R. Etxezarreta: "s. eduki"); sobrante G 1 (Ataño); EB 2 (Egin, J. Agirre); sobera 122: B 1 (Oskillaso); G 5 (M. Lekuona, Vill); IE-ZuAm 62 (J. Elissalde, Minvielle, J. Etchepare, J. Barbier, P. Larzabal, Eskualduna, P. Lafitte, P. Xarriton, Iratzeder, E. Salaberry, D. Soubelet, D. Landart, J.L. Davant, A. Arkotxa, A. Luberriaga, B. Mendisco Eiyerabide, A. Nesprias, Herria, J.B. Dirassarre, G. Lantziri, J. Haritschelhar, B. Castorene, Herriz Herri); EB 54 (G. Aresti, Beltza, Zabal, L. Baraiazarra, Euskal kulturaren urtekaria, Elhuyar, E. Arrizabalaga, Zinetika kimikoa, UZEI, J.B. Ayerbe, E. Kortadi, J.A. Mujika, P. Sastre, A. Eguzkitza, M. Ugalde, P. Lizarralde, E. Berazubi, Txill, J. Intxausti, X. Arbelbide, L. Fernandez, Vill, J.A. Irigarai, J. Casenave, A. Valdes, L. Haranburu-Altuna, P. Lizarralde, M. Izeta, M. Bortayru, R. Idiart, L. Oñederra, P. Perurena, J. Etxaide); soberatu EB 2 (J.K. Igerabide, Urrezko arraultzedun oiloa); sobera egon EB 4 ager. (J. Suarez, J.A. Aduriz, A. Sarriegi, Egin); soberan egon EB 2 (I. Antiguedad, M.E. Matxinandiarena); sobera izan 7: IE 3 (P. Lafitte, Eskualduna, E. Salaberry); EB 4 (Otoizlari, Txill, G. Ansola Larrañaga, L. Haranburu-Altuna); soberan izan EB 2 (Elhuyar, I. Mendiguren); soberan EB 6 (J. Uriarte: "s. eduki", P. Ezkiaga: "s. ezagutu", P. Añorga: "s. eraman", K. Muniain: "s. kobratu", T. Abarrategi: "s. jakin"); soberakin 24: IE-ZuAm 12 (Eskualduna, A. Aguergaray, J. Casenave Harigile, Herria, J. Haritschelhar; M. Lekuona: "denbora soberakin"; J. Etchepare: "diru soberakin"; Eskualduna: "uri soberakin", "hotz soberakin", "lan soberakin"; Gure Herria: "gantza soberakin"); EB 12 (Gipuzkoako Lurralde Historikoko..., Teknologia mekanikoa, Elhuyar, M.A. Barcenilla, J.M. Zabaleta, I. Mendiguren, EHAA; M. Ensunza: "bero-soberakin"; X. Mendiguren Bereziartu: "janari-soberakin"; UZEI: "nekazal soberakin"); soberago EB 4 (G. Ansola Larrañaga); soberako B 1 (Bizkaiko herri iturriak); EB 2 (Oinarrizko legeria Bizkaian, Teknologia Mekanikoa); soberazko EB 1 (J.A. Lakarra); soberantzia EB 1 (J.M. Urkia Etxabe); soberarik IE 3 (Eskualduna, L. Dassance); soberatasun EB 1 (UEU); soberasko IE 1 (J. Etchepare); soberaxko IE 2 (P. Lafitte, Herria).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sobera : DFrec 40, AB38 10, AB50 5, HiztEn-LurE, Euskalterm 2; sobera egon : AB38 1; soberakeria : AB38 1; soberaki : DFrec 1; soberako : HiztEn, Euskalterm 2; soberaxe : LurE; soberaxko : LurE; soberazko : AB38 2; soberatu : AB38 3, HiztEn, Euskalterm 1; soberakin : AB38 6, AB50 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 31; soberante : DFrec 2, AB50 6, Euskalterm 1; sobra : DFrec 8, AB38 2, AB50 4, LurE, Euskalterm 1; sobran : AB38 1, AB50 2, LurE, Euskalterm 1; sobratu : DFrec 4, AB38 7, AB50 4, Euskalterm 1; sobrante : DFrec 2, AB50 6, Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag. 'gehiegi' / AS: soberarik Ipar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz (hedatu-egokienak jasotzea aski delakoan): sobera egon, sobera ere, sobera izan, soberazko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

soberarik. Eta ikus sobera izan / soberan egon.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

gehiegi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Ene ustez soberan egon ere erantsi beharko genuke, sobera(n) egon ezarriz'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): 'Ez da onartu. Are gehiago: sobera egon etasobera izan, biak ere sobera daudela erabaki da eta, horrenbestez, zerrendatik ezabatu egin dira'.

sobera ere
Ongi asko. Sobera ere badakigu ahalegin guztiok alferrekoak gerta daitezkeela.

Aztergaia: sobera ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2001-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sobra bere 1, AB AmaE ("Sobra bere badakit zelan boto billa, / Ibilli oi direan ni lakoak milla"); sobran be 1, Bilbao IpuiB ("Jaubea datorrenean, jakingo ioat zer esan, sobran be...!"); cf. azaltzen ez dakigun pasarte bat ap. EZ Man II ("Norte eta Hegoako hartak dire lekhuko, / pribilegio tuztenak sobera ere froguko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sobera ere 2: Lek ("Iritzi ori zuana, sobera ere, bere baitan gauza bakar bati begira egon da aspaldi ontan"), A. Valdes ("Jakina dut, sobera ere, Gorenflotek esposatu nahi zaituela"); sobra ere (eta s. be) 2: Sagardoa ("Izenik gabe ezagutu zituzten, sobra ere, gure aurrekoek, eta izenik gabe jarraitzen dute gaur"), F. Zubiaga ("—Ba dakizuz, ama, herriko gorabeherak...; —Sobra be... Josus, baina...!"); sobrare 1, A. Albisu ("Begi onez ikusten ez duan norbaitek, ikusi du sobrare, ta euskaldunen aurka jaiki zaigu erri osoa!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sobera ere : DFrec 2 (Vill: "sobera ere badakigu ahalegin guztiok alferrekoak gerta daitezkeela"; Deia: "sobera ere ba genekien"); sobra ere : DFrec 2 (Vill: "sobra ere badakigu badela hor azal bat, halako jazkera bat...", "badakigu sobra ere zein den kristau fedearen erantzunari gaur maiz...") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ik. Vill Eliza 390 ("Ikuskera hau —sobra ere badakigu— ez dute denek onartuko").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sobra ere : HiruMila (adib.; 'de sobra' itzulia); sobrare : PMuj DVC (por lo visto, según parece) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sobera sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

ongi asko.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

sobera ere badakigu ahalegin guztiok alferrekoak gerta daitezkeela.

sobera izan
1 da ad.-lok. Gehiegi izan. (3. pertsona singularrean). Hori sobera da!, gehiago holakorik ez. Deus ez zen orduan sobera hari ohore emateko.
2 du ad.-lok. Nahikoa ez izan. (nor osagarria 3. pertsona singularrean, ezezko esaldietan). Mezaren emateko oren bat ez zuen sobera; bere burua ahanzten zuen Jesusekin.

Aztergaia: sobera izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

AS // ik. oh. s.u. soberan egon.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. sobera izan / soberan egon banaketa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sobera sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bi sos sobera ditut sakelan.

soberakin
1 iz. Zerbaiti dagokiona edo aski duena kendu ondoren gelditzen den gauza. Ik. haborokin; gainerako. Aski duenak ez du soberakinen beharrik. Arbola soberakinak pikatuz, basa belarrak errotik idokiz. Horrek esan nahi du soberakinak sobera direla eta jainkozko gauzetan ez lukeela gizonak barneegi sartu behar.
2 adj. Gehiegizkoa. Ik. sobera 4. Gorputzari emanez behar duen hazkurria, handik gainerako jan-edan soberakin edo galgarrietarik beren buruen zaintzen. Lan bortitz eta soberakin horrek buru guztia zoratu zion.

Aztergaia: soberakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: erabilera argitzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): iz. kategoriakoa dela adieraztea onartu da.

soberan
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, soberan-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. sobran; sobera].
Loturak

Aztergaia: soberan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SOBRAN a) De sobra, en abundancia. Garai batez majuak / bazituan sobran, / orañ zeñek nai duen / emen dabill proban. Tx B II 109. Lana sobrian izaten gendun / jana eskasian. Uzt Sas 71. Bazuen naiko erremate ta / sobran ainbeste izpide. Zendoia 226. Jaubea datorrenean, jakingo yoat zer esan, sobran be! Bilbao IpuiB 23. b) (AN-gip ap. Gte Erd 274). De sobra, de más. Ja, ja, ja! Zati baterako izan neban barrea [...]. Tripaki-txuleteak sobran itxi bearra euki izan neban. Bilbao IpuiB 253. Gazteak gallentzea / jarri zaigu modan, / lengo errespetoa / ez dakit non dan. [...] zartu eta sobran / zer kalbario dan! Basarri 107. Ikusi giñuztenean nola jarri giñan. mantak sobrean zeuzkatenak ekarri zizkiguten. BBarand 121. [Aur] bitik bat soberan daukazula. Zendoia 163

soberan 829: Berria 288 (“Aldiz, demokrazian soberan dago indarkeria, soberan daude berrogeialdiak, soberan dago inoren babespean egotea eta soberan daude legez kanporatzeak”), EiTB 150 (“Ez da dirurik falta, lapurrak soberan daude,”), Argia 114 (“Eta teknika soberan dutela agerian geratu zen, propina gisa jo zuten duoarekin, deabrukeriaz josia baina erabat menderatua”), Elkar 74 (“Azken batean, soberan dakit oso asmamen mugatuko pertsona naizela”), Consumer 59 (“Adibidez, gerta daiteke merkatu batetik deitzea goizeko seietan, elikagaiak soberan gelditu zaizkielako”), DiarioVasco 30 (“Mozorro garestirik ez da behar irudimena soberan dagoenean, primeran pasatu ahal izateko”), Deia 28 (“Ez naiz hasiko ETA eta ezker abertzalea gauza bera ez direla esaten, soberan dakite hori eta Barcinak, Iribasek eta gainerakoek”), Laneki 16 (“Beste elementu biek soberan dagoen zabalera partekatu beharko dute”), Elhuyar 15 (), Jakin 14 (“Komentarioak soberan daude”), Erlea 11…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

soberan 272: Berria 126 (“Lan ona egingo du, ziur, gogoa soberan duelako”), Herria (“Bazkarian ere, 500 jende bildu zen eta ez zen prestatutako paella erraldoi hartarik deus ere soberan izan”), Joan Mari Irigoien (“Gaur etorri naiz, eta bihar ez dut huts eginen, zeren, hauek hemen daudela, soberan baitaude gure kakontziak ere”), Sonia Gonzalez (“Soberan izango da erretzeko astia...”), Aingeru Epaltza (“Argazkiak nik hautatu berak ziren, deus ez faltan ez soberan”), Joxemari Iturralde (“Denbora soberan dugu, ez zaitez kezkatu”), Pako Aristi (“Gainera, irudipena daukat, urteetan aurrera, 35etik gora-edo doazenentzat, istorioak ez ote diren soberan gelditzen; eurek daukate kontatzeko aski”), Harkaitz Cano (“Lanen banaketa hasiera hasieratik egon zen garbi, bera auto gidari trebea zen aldetik, eztabaida guztiak soberan zeuden”)…

Lantaldearen irizpideak
Baztertzekoa, forma hobetsia adieraziz aipatzekoa

Oso erabilia den arren, ez sartzea erabaki da. Komeni da adieraztea, EBEk jaso duen bezala, forma hobestekoa sobran dela, ohar bidez (sarrera emanda). Bide batez, sobra sarrerari eta sobran azpisarrerako bi adierei Herr. marka kentzea proposatu da.

soberania
iz. Ipar. zah. Gehiegia, soberakina. Ik. mukuru 2; gaindidura. Lehen asea eta soberania, orain gosea eta eskasia. Neurriz, soberania gabe. Jan-edaneko soberania.
Azpisarrerak
soberaniazko
adj. Gehiegizkoa. Ondasunen alderako jaidura soberaniazkoa.
Loturak

Aztergaia: soberaniazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'gehiegizkoa'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

soberania (edo sobrania, hala erabakiko balitz) sarrerari dagokion azpisarrera.

soberarik
adb. Ipar. Sobera. Ez naiz soberarik fida.
Loturak

Aztergaia: soberarik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

IE-ZuAm dira soberarik 11 eta sobrarik 1, ezezko perpausetan erabiliak; a) adlag. 'gehiegirik'en parekoa-edo: Dv Lab: "Horren gainean ez gaiten soberarik begira hemen egiten denari"; Jnn SBi: "Lan handiak zituzten beraz, eta etzakiten soberarik non ziren"; JE: "Ez niz soberarik fida"; b) deus-en edo iz.aren ondoan: SP Imit: "Othoi, Iauna, zure eskuak irakas eta gida nazala halako gauzen artean, deus soberarik egin dezadan beldurrez"; Mst: "Akhodiña hoien artian, zure eskü saintiak, otho, gida, eta argi nazala; deus soberarik nitan izan eztadin"; He Gudu: "ez baitiozu behiñere utziko zure bihotzean entradarik, ez eta amodio sobrarik"; Egiat: "Zü beno plaiñagarriago dirade arrapazaliak, galdü datekenian zure diharia Soberarik ükhen ezpazünü etzünian jokatüren aski bazünian bertzianetzaz behar etzünian"; Dv Lab: "Bertzalde oraino diru behar da hekietarik erostekotzat: nik ez dut soberarik"; c) izond. edo adlag. baten mailakatzaile gisa: O Po: "Gorputza duelarik luzekara, halarik xuxen du, et' ezta lodi, ez mehe soberarik"; JE: "Apez zenbeit oharturik ez nindagoela soberarik aise, gaitzitu zitzautan, holakorik erran badezaket"; Ox 2: "Hogoi-ta lau urthetan ez omen zen guarda berria soberarik gaizki", "Hargindegi jaun bikarioa eta Antxordoki jaun mera ez bide ziren soberarik akort".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izond. bat mailakatuz ageri dira soberarik 3, IE: Eskual 1924: "Londreseko biltzarreaz gu ez soberarik kontent, Alemanak bederen hala othe dira?"; Dass 1952 2: "beldur gintazke asko phondutan ez ziren ere soberarik akort", "Ez balinbaziren soberarik akort, orduko kazetek diotenaz".

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sobera sarrerari dagokion azpisarrera.

soberatu, sobera/soberatu, soberatzen
1 da ad. Soberakin gisa gelditu, goititu. Ik. sobratu; gelditu 4. Bil itzazue soberatu diren zatiak. Soberatzen den olioa ezarriko duzu armairuan.
2 du ad. Aurreratu, aurreztu. Ez dut deus ere enetzat soberatu.

Aztergaia: soberatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

soberatu, sobera(tu), soberatzen. 1 daad. 'soberakin gisa gelditu; goititu'. 2 du ad. 'aurreratu, aurreztu': ez dut deus enetzat soberatu.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

soberatu, sobera(tu), soberatzen.

soberaxe
adb. Ipar. Gehiegitxo. Ik. soberaxko. Arno gozoa maite omen dut soberaxe.

Aztergaia: soberaxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

soberaxko
adb. Ipar. eta naf. Gehiegitxo. Ik. soberaxe. Soberaxko edaten ere du; eta edana sartzen delarik etxerat, kasu! —Soberaxko ez ote ziren horiek oro, haurrak? —Fitsik ez da, ama!

Aztergaia: soberaxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Jartzen diren markek ez dute niretzat halako garrantzirik, baina Ipar. marka dutenetan makina bat badira gurean (herrian) ere erraten direnak. Hau, konparazio baterako. (2009-12-03)

soberaz
adb. Gehiegiz, normaltzat jotzen dena gainditzeagatik. Janzturetan soberaz baino gutxiegiz lehenago huts eginen du.
Loturak

Aztergaia: soberaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SOBERAZ, SOBRAZ. Por exceso. Eztu behin ere gizon haserretuak behar den neurria begiratuko, peril da, gutiz edo soberaz huts egin dezan. Ax 299 (V 199). [Jaunzturetan] sobraz baino gutiagoz lehenago huts eginen duen gisan. Dh 67. Segurantzaz ukhaitea, baten plazan bahi bi: / egundaiño nihork eztu, sobraz gibelat utzi. "Deux sûretés valent mieux qu'une, et le trop en cela ne fut jamais perdu". Gy 113

adib.: narriatu da/du ad. Zah. Akastu, higatu, hondatu. Osasuna narriatzea jan-edan soberaz.

Ez dugu aurkitu soberaz formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

soberaz 5: Aingeru Epaltza (“Papaia-entsalada baldar ikuzia eta chile soberaz maneiaturiko zerriki puska ahoratu bitartean, Charlyk enpresari tiki gisa zituen ardurez erauntsi zidan, su niretako ezezagunean”), Itxaro Borda (“Anartean amak Nakori, etxe hartako gosaio andanek milikatu baina oraino soberaz utzi haragiz aberats zen xamangoa eskaintzen zion”), Joan Mari Irigoien (“eta ezin betakorragoa; baina, bertzetik, neure erakustaldiaren ondoren, oro har, ahalketurik bezala sentitu nintzen, zeren ahalke izaiteko moduan bainengoen neure itxura eta neure planta harekin, eta zeren, orotarat, huts egin bainuen neure lehen entseiuan, eta ez gutiz, baina soberaz, kontu haietan guti zena ere sobera zelako, ikusi bertzerik ez zegoen zein izan ziren ondoreak...!”), Jon Muñoz (“Bai, andrea, artatu nituen dohakabeen erdian eman zenuen burutara, edertasuna bera edertzen duen eta bertuteari are balio gehiago ematen dion sentikortasun eder horri men eginez, amodioaren soberaz jadanik horditua zen bihotz haren nahasmendua”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Elkar ezagutu behar zuten, noski, baina ez dakit norainokoa zen ezaupide hori, eta ez dut nire jakintzaren eskasa irudimen soberaz ordezkatu nahi”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lexikalizatua dago, gaur gutxi erabilia bada ere, eta azpisarrera gisa jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sobera sarreran.

soberazko
adj. Gehiegizkoa. Begiratu behar da soberazko hizketetarik.
Loturak

Aztergaia: soberazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-12-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sobera sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

sobiet
1 iz. Sobietar Batasuneko eta errepublika bakoitzeko legebiltzarra.
2 iz. Errusian, 1917ko iraultzaren garaiko langileen edo soldaduen ordezkarien batzordea.

Aztergaia: sobiet

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
sobietar
1 adj. Sobietei dagokiena.
2 adj. Sobietar Batasunekoa, Sobietar Batasunari dagokiona. Sobietar agintariak. Sobietar politika.
3 iz. Sobietar Batasuneko herritarra.

Aztergaia: sobietar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sobietar iz. 1, MEIG (“Hau nire aldetik esaten dut, baina sobietarren aldetik, Klimoü eta gainetikoak gauza berbera esaten dute, esaten dena”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sobietar (eta -v-) izlag. 38, izond. 34; sintagmak: a1) sovietar agintari, sovietar presidente, sobietar gaztedia, sobietar gizartea; a2) sovietar Alderdi Komunista, Sobietar Batasuna (15), sobietar bloke, sobietar eraginpean, sobietar erreboluzio (2), Sobietar Errepublika, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (3), sobietar gobernua, sovietar herria, sobietar historia, sobietar intelligentsia, Sovietar Iraultza, sobietar marxismo sozialista, sovietar nazioa, sobietar prentsa, sobietar psikologia (2); b1) Andrei Chesnokov sobietarra, Yuri Gagarin sobietarra (3), Igor sobietarra; agintari sovietar, astronomo sobietarra (2), emakume sobietar, espioi sobietar, historiagile sobietarra, lehendakari sovietar, marxista sobietarra; b2) aginpide sobietar, base militar sovietarra, botere sovietar, egunkari sobietar, eremu sozialista sovietar ohia, Errepublika Sozialist Sobietarren Diktaturtza, Errepublika Sozialista Sobietarren Alkartasuna, Errepublika Sozialista Sobietarren Alkartea (2), Estatu sobietarra, hedabide ofizial sovietar, film sobietar, gobernu sovietarra, ikuspegi [...] marxista sobietarra, iraultza sobietarra, kolpe sobietarra, literatura sobietarra, marxismo sobietarra, plan sobietar, plangintza ekonomiko sobietarra, sistimaketa sobietarreko marxismoa, tropa sobietar.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sobietar : HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sobietar : ZTC 32.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

sobra
adb. Heg. Sobera, gehiegi. Argia gutxi eta zikinkeria sobra. Halako familian bada sobra neke, niregandik behintzat urruti nahi nuke.

Aztergaia: sobra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. Herr. 'sobera, gehiegi'.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E208: "Zergatik ez zaio eransten h. sobera, literaturan aspaldian nagusitzen ari den jokabidea onartuz?". // BAgiria (1999-07-23): "Ez da onartu. Horrezaz gainera, sobran azpisarrera ezabatzea onartu da".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: sobra ere, sobra izan, sobran, sobran egon .

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

sobra 2 azpisarrera erabat ezabatzekoa da, sobra jakin azpisarrera egitea proposatu denez. (2021-11-23)

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Herr. Ik. sobera.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

sobran.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Agian aipa daiteke hemen Goierri aldeko sobra ere (sobrare)" (1997-01-21)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: h. sobera erantsi beharko litzaioke.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): ez da onartu eta sobran azpisarrera ezabatu egin da.

sobra ere
1 adb. gip. Itxuraz, nonbait. Harrotuta zebilen sobra ere, eta zirenak eta ez zirenak esan omen zituen.
2 adb. gip. Noski, jakina.

Aztergaia: sobra ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. sobera ere.

Bestelakoak
Euskalkia baino eremu mugatuagokoa

euskalkia baino eremu mugatuagokoa: Gipuzkoako Goierrikoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sobra sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Gip.

Forma baten adiera(k)

itxuraz, nonbait; noski.

sobra izan
da ad.-lok. Heg. herr. Gehiegi izan. (3. pertsona singularrean). Sobra da galdu duguna.

Aztergaia: sobra izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-12-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sobra izan (eta s. izen 1) 19: Cb 5 (adib.: "Arrazoi bakar au sobra zan, pekatu egin baño len, ni iltzeko"), LE Prog ("Barka bez, Jauna, nik yago nai nuke; baña pixka gebek solo erratentut, ez dezaten pensa sobra dela, ta gero ez in baterez"), Gy ("Sobra zen tokian, ez baitzen fidatzen"), Hb Esk 3 (adib.: "Etzaiote nihori sobra dela gora", "Batek sobra den ura xurpatzen adarrei; / bertzeak gaindi dena izarturen lorei"), Noe ("Familian esnea / bear zan orduan, / sobra izango zala / pentsatzen genduan"), Balad ("Sobra da ori neretzat, / kastigu ariña, / munduan pagatzekotz / len gaizki egiña"), Barb Sup ("Zumalakarra ere sobra da horientzat"), Etcham ("Bazter orotan holakorikan / sobra dela dauket"), Or Eus ("Sobra dan mulloa erre egin bear omen da"), SMitx Aranz ("Zorigaiztoan izan eztedin / gu jaio giñan eguna, / asi gaitean Pauso-kontatzen, / sobra da galdu deguna"), Anab 3 (adib.: "Dirua da gutxiyena, zion, ortatik sobra ez izanagatik, bizitza, bizitza!"); sobran egon 1, Basarri ("Gazteak gallentzea / jarri zaigu modan, / lengo errespetoa / ez dakit non dan. [...] zartu eta sobran / zer kalbario dan!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sobra izan 4: OinEntz/3 3 (adib.: "13 m-ren herena da, baina hurbildua da oraindik, 1 dm sobra baita"), P. Larretxea ("Lehengoan erran ziguten sekzioan bi sobra ginela"); sobran egon 6: M. Ugalde ("Aurrerantzerako dauden asmoak eta abar ez daude sobran baldin eta egintzak hitzak bezain ugari azaltzen badira"), Elhuyar ("Dirua sobran dagoenean"), F. Ibargutxi ("Bere artean erromeria horiek sobran daudela pentsatuko dute gainera"), M. Orbe ("Hika mikak dira, hemen, sobran dauden bakarrak"), P. Barrena ("Egin iezazkiozu zulo txiki batzu fondoan sobran dagoen ura atera dadin"), ZuzenbHizkera ("Esapide espletiboak, batez ere, sobran egoten dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sobra izan : DFrec 1 (ZArg: "Sobra ziren langileak beren etxeetara bidaliak izan dira"); sobran egon : DFrec 1 (ZArg: "Hortik aurrera guk esan dezakeguna sobran dago") // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sobra sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

dirudienez, ez da Hegoaldekoa bakarrik (Gy, Hb, Barb idazleengan ere ageri da).

sobra jakin
du ad.-lok. Oso ondo jakin. Lehen ere sobra daki zer gizon den Fermin, behin ere azio txarrik ez diot egin. Sobra eta gehiegi banekielako zertaz ari zen.
Loturak

Aztergaia: sobra jakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da, Heg. markarekin eta definituta. Lehen ere sobra daki zer gizon den Fermin, behin ere azio txarrik ez diot egin. Sobra eta gehiegi banekielako zertaz ari zen adibideak hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sobra eta jakin sarreretan.

sobran
adb. Heg. Sobera. Lana sobran izaten genuen. Txilintxo hauek sobran daude hemen.
Loturak

Aztergaia: sobran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sobran 2: Tx B II ("Garai batez majuak bazituan sobran, / orañ zeñek nai duen emen dabill proban"), Bilbao IpuiB ("Tripaki-txuleteak sobran itxi bearra euki izan neban"); sobran be 1 (cf. supra); soberatan 3: CatS 2 ("Bai: eta soberatan baizik eskira hari bühürtzen", "erran izezie arranküra handireki ihes egin dezen gizunen aitzinian egitera ahalke liratekian, eta soberatan baizik Jinkuaren beraren aitzinian egiten eztiren bekhatüzko obra hetarik"), Ip Hil ("Gütan bihotzak soberatan, jinkoa ützirik, kreatürak behar beno haboro maithatzen dütü edo ere hastiatzen"); sobrean 1, Uzt Sas ("lana sobrian izaten gendun / jana eskasian"); sobratan 1, Brtc ("egun ezagutzen dut ongi, maiz eta sobratan ene baithan belztu dudala zure imajina"); sobretan 5: Gy ("Bainan erranen dut halahala sobretan hortan ere iragaitetik begiratzera egiñ izatu dudala"), Xe ("asko desioz engañatzen da, / bestiak berriz obretan; / fede gaiztoko mandamentuak / animarentzat sobretan"), Tx B II ("Neroni ere gertatu izan naiz askotan edo sobretan, / Obispo Jaunak esan du gizona ezautzen dala obretan"), Mattin 2 ("galdu guziak ordaindu ditut, / erran dezaket, sobretan, / nere burua senditzen dut gaur / esker onezko zorretan", "Suma ederra gastatuia du / bere fantesi hoietan; / seinalea da, dirua ere / izan behar du sobretan"); sobran egon 1, cf. supra.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

soberan 30: J. Uriarte ("16.000 pta atera ditut. Zenbat daukat soberan?"), P. Ezkiaga 2 ("Aintzinako etxean bizi naiz, / soberan dazagut ta soberan / harri erorien malenkonia / tantoka bazter orotan dadat"), P. Añorga ("Ausardia soberan zeraman"), Elhuyar ("Erreakzioa forma molekularrean idatzirik ezkerreko atalean 6H+ ditugu soberan"), GAO 1989 ("Urtea bukatu baino lehen langileak lana uzten badu, gozatutako eta soberan kobratutako egunei dagokien zenbatekoa kendu ahal izango du enpresak bere amaierako likidaziotik"), Tx. Abarrategi ("soberan dakite nik ez diedala ezer erosiko"), I. Mendiguren ("Ozta-ozta kabitzen zen, ez zen batere lekurik soberan"), X. Lasa ("Inbidiari dagokionez Gipuzkoak ere soberan daukala aipatzen du"), J. Eizagirre ("Soberan dirurik ba al duk?"), P. Aristi ("Azala soberan, bizkarra gero eta okerrago, tripa gaindituezineko barrikada, hanka meheegiak... inoiz kirolik egin gabeko piztiak dira"), Bi Ta Bi 8 (adib., "Bakoitzari 2 tokatu zaizkio eta 1 geratzen da soberan"), Emakunde 1993 ("Erditzearekiko laguntza, hain arrunta eta erraza gaur egun, medikuntzarekin soberan lotu da"), Egunk 1993 ("Hala segitzen badu azken astea soberan izango da, Zaragozako erlojupekoan berriro atzo egin zuena egin eta agur"), NekHizt ("Batzuetan hitzak soberan genituen gauza bera izendatzeko, beste batzuetan hitzik gabe ere aurkitu izan gara"), OinElektr/BBB ("Basean hutsune gutxiago dagoenez —txikiagoa da eta gutxiago dopaturik dago— elektroi asko soberan geratzen dira"), NaturZ/DBH 3 (adib., "azetato-orriak kendu egiten dizkio beste globoari, karga positiboak soberan geratuz", "lastotxoak soberan dituen karga negatibo batzuk pasatuko dizkio penduluari"), X. Montoia ("Elkarri begira geratu ginen unetxoa soberan izan genuen egin beharrekoa guztiok jakiteko"), M. Zinkunegi ("Egoera ez zen inolaz ere / gaur eguneko berdina / lana soberan jendeak zuen"), J. Arretxe ("Gaur denbora soberan izan dut hortik zehar patxadaz ibiltzeko"), Goierritarrra 1998 ("adin nagusia soberan gainditu ondoren"); soberan egon 15: J.R. Etxebarria ("Ez da soberan egongo, ordea, denboraren absolututasuna postulatu gisako suposizioa baino ez dela azpimarratzea"), I. Antigüedad ("egun ez dirudi energia soberan dagoenik"), M.E. Matxinandiarena ("inork ez du zalantzan jartzen eta soberan dago beraipatzea"), UZEI ("Ur-hornidura gehiegizkoa denean, soberan dagoen ura atzeko aldetik irteten da"), Egin 1992 ("... bere esistentzia soberan dagoela munduko esklabu merkatuan"), J. Artaraz ("batzutan soberan egoana eurentzat gordetzen eben"), Mundua 1993 ("gerra hotzaren amaiera ezkeroztik soberan dauden defentsa industrien erabilera"), Elhuyar ("korda hartzen da, gutxi gora-behera arkuaren seirena dena, arkua soberan dagoelarik"), P. Aristi ("berarekiko kuidado, entrega eta maitasuna soberan zeudenean"), Zer irakurri ("Izenak bilatu ondoren, soberan dauden letrekin esaera zahar bat osatuko duzu"), A. Loidi ("aipatzea bera ere soberan dagoela dirudi"), H. Etxeberria ("sendoa eta ugaria zen gainera zura, soberan balego bezala erabilitakoa"), L. Pereda ("Zenbat azenario dago soberan?"), Tx. Ramirez de la Piscina ("zeregin horietarako eskuliburuak ez daude soberan"), J. Insausti ("baserrietan soberan zegoen eskulana"); sobran 7: Elhuyar ("metatu beharra izango da sobran gelditzen dena"), X. Gereño ("Ba ditugu boligrafoak, eta sobran euki be"), IMuj AzBel ("esan nion sobran sinesten nuena, sinestuko ez banu bezala"), R. Etxezarreta ("Espainian ere sinekdokearen artistak sobran eta saltzeko dauzkate"), A. Iturbe ("sobran neuzkan kiloak "pena bat" zirela esan zidan"), J.M. Beltran ("zati luzeak sobran duena beheruntz tolesten da ahopita behekaldearen kontra"), I. Beristain ("Hemen sobran dauzkagunak, han lujo ikusgarria dira"); sobrean BBarand ("Ikusi giñuztenean nola jarri giñan, mantak sobrean zeuzkatenak ekarri zizkiguten"); sobran egon 6: cf. supra.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sobran : DFrec 2 (ZArg: "guk ere sobran izango ditugu [...] ekintzak"; "akzidente anitz sobran du"), AB38 1, AB50 1, LurE (adib.), Euskalterm 1; sobran egon : cf. supra. // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sobran : EuskHizt (AS; Heg., beh, g. er.), ElhHizt (AS; Heg., herr., de sobra), EskolaHE (adib.) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

AS // BAgiria.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sobra sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg. Herr.

Forma baten adiera(k)

sobra.

sobratu, sobra/sobratu, sobratzen
1 da ad. Heg. herr. Soberatu. Ik. gelditu 4. Sobratu zitzaion diruarekin.
2 du ad. Heg. herr. Aurreratu, aurreztu. Mutil zintzoak Ameriketan sobra lezake dirua.

Aztergaia: sobratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

sobratu, sobra(tu), sobratzen. Heg. Herr. 1 da ad. 2 du ad.: mutil zintzoak Ameriketan sobra lezake dirua.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

sobratu, sobra(tu), sobratzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Herr.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Aurreztu. "kotxia erosteko sobratu zazu lenbizi" (Manuel Lasarte)" (2009-10-23)

soda
1 iz. Karbono dioxidoa duen uraz eginiko edari gasduna. Whiskia sodarekin. Soda ura edo soda.
2 iz. Sodio karbonatoa.
3 iz. Sodio hidroxidoa. Ik. soda kaustiko.
4 iz. Sodio bikarbonatoa. Ik. bikarbonato.
Azpisarrerak

Aztergaia: soda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
soda kaustiko
iz. Sodio hidroxidoa. Soda kaustikoak oihal guztia jan zuen, erre, suntsitu.
sodiko
adj. Sodioari dagokiona. Gatz sodikoak.

Aztergaia: sodiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
sodio
iz. Zilarraren kolorea eta distira dituen metala, oso arina eta argizaria bezain biguna (Na; zenbaki atomikoa, 11). Sodio gatzak. Sodioa oso ugaria da izadian, baina beti konbinaturik aurkitzen da.

Aztergaia: sodio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sodio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Na.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sodio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

sodomia
iz. Uzki bidezko sexu elkartzea. Klemente VIII.ak ez zuen inoiz zigortu, ezta Francescoren amoranteak sodomiaz akusatu zuenean ere.

Aztergaia: sodomia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erdaretako formak

OfQuLF: coït anal || Sodome || ancienne ville de Palestine qui fut détruite; la Bible rapporte que cette destruction était une punition de Dieu envers ses habitants, qui auraient été infidèles et immoraux.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

sodomita
iz. Uzki bidezko sexu elkartzea egiten duen pertsona. 1885eko Criminal Law Amendment Act-ek zigor latzak paratzen zizkien sodomitei.

Aztergaia: sodomita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

sodomizatu, sodomiza, sodomizatzen
du ad. Norbaiti sodomia egin. Epaileak hamahiru urteko neskatila bortxatzea, drogatzea eta sodomizatzea leporatu zion zinemagileari.

Aztergaia: sodomizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

sodomiza, sodomizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

sofa
iz. Jarleku bigun eta erosoa, bizkarra eta besoak dituena, birentzako edo gehiagorentzako dena. Bi aulki, bi besaulki eta sofa luzea.

Aztergaia: sofa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
sofiar
1 adj. Sofiakoa, Sofiari dagokiona. Sofiar agintariak.
2 iz. Sofiako herritarra.

Aztergaia: sofiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

sofisma
iz. Egia itxurako arrazoibide faltsua. Hemen ere makina bat gezur eta sofismarekin topo egin beharra izango dugu.

Aztergaia: sofisma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
sofista
1 iz. Antzinako Grezian, filosofia eta erretorikako maisua, jendaurrean hitz egiteko eta eztabaidetan garaile irteteko antzea herriz herri erakusten zuena. Maisuen antzera landu zuten hori sofistek: urliak salaketa egin du, hari sandiak erantzun dio, eta, ondoren, urliak berak irauli egiten du sandiaren erantzuna.
2 iz. Sofismez baliatzen den pertsona.

Aztergaia: sofista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
sofistikatu, sofistika, sofistikatzen
1 du ad. Zerbait edo norbait bereziago, konplexuago, artifizialago bihurtu.
2 Pertsonez mintzatuz, naturaltasunik gabea; tresna edo makinez mintzatuz, konplexutasun tekniko handia duena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Emakume ilehori sofistikatu bat. Kamera sofistikatu baten ezaugarri asko ditu begiak.

Aztergaia: sofistikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

sofistika, sofistikatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabilera-oharrak

batez ere era burutua erabiltzen da, izenondo gisa.

sofistikazio
iz. Sofistikatzea; horren ondorioa. Sofistikazio harmonikoetatik ihes egiten saiatu gara kantu honetan. Harrigarria da politikak bizi duen sofistikazio falta, aurkari politikoa sistematikoki ezabatu nahi izatera eramaten duena. Beste sofistikazio maila bateko izakiak dira, eboluzioaren bidean urrats bat aurrerago dauden entitate biologikoak.

Aztergaia: sofistikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak besterik gabe onartua
softbol
iz. Beisbolaren antzeko kirola, bederatzina laguneko bi taldek hondarrezko eremu batean jokatzen dutena. Salburuan, beisbolean jokatu beharrean, softbolean egiten dute.

Aztergaia: softbol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-03-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): softbol 20: Berria 10, EiTB 4, DiarioVasco 6; softball 2: Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: softbol 10, Berria; softball 1: Herria.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu softbol, softball formarik.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa grafia egokituarekin futbol, beisbol eta kidekoekin analogiaz.

software
iz. inform. Ordenagailu baten edo sistema informatiko baten aplikazio, programa, sistema eragile eta kidekoen multzoa. Ik. hardware. Microsoft munduko software konpainiarik handiena da. Software guztia librea izatea ez al da utopia bat?

Aztergaia: software

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

software 30: Txostena 1978 ("orain arte Mezu Prozesu programen oinarri erabili Software prozedura horretatik guztiz diferentea den beste batetaz baliatuko gara hemendik aurrera"), Elhuyar 16 (adib., "hardware-a eta software-a", "Horregatik Hardwarea eta Softwarea logikoki baliokideak direla esaten da", "Esandakoaren arabera oinarrizko softwarea edo sistema eragilea horrela defini daiteke"), OrdenadoreP 3 ("Unitate bakoitzak 360 kbyterainoko informazioa gorde dezake software-sektoredun, bi alderdiko, dentsitate bikoitzeko 5,25 hazbeteko diskotan", "Software profesionala bertsiotan kaleratzen da", "segurtasun-kopiak edo sistemarik gabeko diskotan banatzen den softwarearen kopiak prestatzeko erabil daiteke"), Tantak 1989 ("Ordenagailuak agertzean —Hardware zein Softwarea— Estatistikan lan egiteko moduak bestelako bihurtu direla gauza nabaria da"), UZEI ("Mikroordenadore bat ordenadore handi baten terminal moduan funtzionatzen jartzeko modema eta softwarea"), Ele 1995 ("Autore paketeen bidez zenbait software bilakatu da"), EIMA 1995 2 ("Muin hori aldatu egin behar izan da, jakina, punturen batean edo bestean: software-programa bakoitzaren salneurrian, besteak beste", "Hemen zehaztutako softwarea nola lortu"), Egunk 1997 2 ("Lan egiten badugu frantsesezko tresnak edukitzeko, bereziki laneko softwarea eta fransesezko edukien presentzia indartzeko, ingelesaren nagusitasuna gaindituko dugu", "Gobernuak softwarea erosten duenean frantsesez oso merkatu garrantzitsua da hori, eta produktugileek badakite oso kantitate handien erosle izango dela Gobernua"), Windows 95 ("Sareko softwarea instalatzeko, sartu ezarpenetako kontrol-panelera eta bertan sarea ikonoa ireki"), BAO 1998 2 ("hardware eta software euskarrietan", "zenbait tramite bizkor ditzan hardware eta software mikroinformatikoa erosteko ezarrita dauden formalitateak eta betekizunak bete").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

software : Euskalterm 9; softwaregintza : Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

software : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LBeh (2012-05-30): software 391: Berria 179, EiTB 155, Argia 47, Diario Vasco 10.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: software 124: Berria 114, Joxerra Garzia 4, Filosofiako gida 3, Txema Ramirez de la Piscina, Pello Salaburu, Jesus Mari Mendizabal.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1999-05-26): hurrengo itzulirako. Euskaltzainek kendutako aztergai honetan bertan onartu du lantaldeak hardware forma nazioartekoa delako.

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "software eta hardware" / HezkAdmin: software.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, pasakorra izan baitaiteke

zalantzak ditu batzordeak honelako formei sarbidea eman ala ez oinarrizko hiztegi honetan, formaz eta ahoskapenez arrotza denez.

Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

sarbidea ematearen aldeko dira 2 kide; ez ematearen aldeko 3 kide.

Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

erdal hitza (cf. hardware).

Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma, besterik gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Inform.

Kategoria

iz.

sogdianar
1 adj. Sogdianakoa, Sogdianari dagokiona.
2 iz. Sogdianako herritarra.

Aztergaia: sogdianar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-03-04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sogdiana / sogdianar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

sohorna
iz. g. er. Belena, etxe arteko kale meharra. Ik. karkaba 2.

Aztergaia: sohorna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

etxe arteko kale meharra.

sohütar
1 adj. Sohütakoa, Sohütari dagokiona.
2 iz. Sohütako herritarra.
soil
1 adj. Lursail edo eremuez mintzatuz, landarerik ez duena. Lehen arboladiz betetako mendiak, soilak agertzen dira gaur. Gure mendiak soil eta gorri gelditu dira. Lur soil eta larrutuak. || Basoetako zuhaizti denak soil-soil eta hezur hutsetan gelditu ziren.
2 adj. Lagungarri edo apaingarri guztiez gabetua. Egia soila. Jakite soila hitz-jario alferretatik bereizten. Hemingwayren kontatzeko modu soila, elkorra itxuraz. Poesia huts-soila, edertasun biluziaren ispilu izan nahi lukeena. Zinema jator honek aski du irudi soila, itxurazko edergarri berri horiek jantzi gabe. || Soineko soil-soil batekin zihoan.
3 adj. Burusoila.
4 (Izen gisa). Gizona eta gizartea bere soilean, itxuratu duten inguruneaz aparte.
5 adj. Hutsa, aipatzen denaz besterik edo bestelakorik ez duena. Pentsatze soilak buruko ile guztiak lazten zizkidan. Ez nintzen, beraz, teknokrata, baizik teknikari soil. Soldadu soil direnak.

Aztergaia: soil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: soilik, soil-soilik.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

soilik, soil-soilik.

soil-soilik
adb. soilik-en indargarria. Antzinatasunak ematen dio soil-soilik hitz bati jatortasuna. Gorputz atalek ematen diguten laguntza soil-soilik dugula. Ez dut horrenbestez esan nahi oker ibili garenik; pausoak ongi neurtu beharrean aurkitzen garela diot soil-soilik.
Loturak

Aztergaia: soil-soilik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapenak: aditzondo bikoiztu jantziak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

soil sarrerari dagokion azpisarrera.

soil-soilki
adb. Soil-soilik. Izen hori liburu zaharretarik ezagutzen dut, soil-soilki.

Aztergaia: soil-soilki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki bikoiztapenarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

soilki sarreraren azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

soil-soilik.

soildu, soil/soildu, soiltzen
1 da/du ad. Buruaz eta kidekoez mintzatuz, ile gabe gelditu edo utzi; burusoildu. Ik. karsoildu; mutildu2; bipildu 1; uldu. Soiltzen hasten bazaik buru handi hori, argi egingo dio mundu guztiari. Adinak soiltzen ohi ditu buruak.
2 da/du ad. Landareez mintzatuz, hosto-adarrak galdu edo kendu; mendiez edo bestelako lursailez mintzatuz, landareak galdu edo kendu. Ik. inausi 1; kimatu 1;  + xedarratu; gorritu 3; larrutu 3; pelatu2; bakandu 3. Neguak soildutako basoa. Eskuareaz soildurik utziko dute gaztainaren inguru guztia. Gure mendiak soilduta, erdi biluzik.
3 da/du ad. Lagungarri edo apaingarri guztiez gabetu; sinplifikatu. Kontsonante multzoak berez soilduko lirateke, euskaltasunak lehengo indarra gorde balu. Euskal hiztegia murrizten eta soiltzen. Labur beharrez genbiltzan, biribiltasun betegin baten bila, eta lar eta gehiegizko zirudien guztia soildu egin behar genuen.

Aztergaia: soildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

soildu, soil(du), soiltzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

soildu, soil(du), soiltzen.

soilgune
1 iz. Oihan edo belardi batean, zuhaitzik edo landarerik gabeko gunea. Pago arteko soilgune batean.
2 iz. Ilerik gabeko azal zati txikia.

Aztergaia: soilgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

soilik
1 adb. Bakarrik, eta ez besterik, eta ez gehiago, eta ez bestetan. Eskualde horretan guztian ez zen euskaraz soilik egiten: euskararen aldamenean bazegoen beste hizkuntzaren bat. Segiziokoen artean ez daude soilik bere garai eta garaitsukoak. Ez ditugu soilik ahoz belarrirako poemak galdu; horietaz gainera, liburu inprimaturik aski deuseztatu dira.
2 adb. Bakarrik, lagunik edo kiderik gabe.
Loturak

Aztergaia: soilik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

soil sarrerari dagokion azpisarrera.

soilketa
iz. Soiltzea. Ik. murrizketa. Jorra eta soilketa guztiak egin behar dira neguko ilbeheretan.

Aztergaia: soilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mozketa, soilketa.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

soilki
adb. Soilik. Ez euskaraz soilki, ezta, haatik, erdara hutsez ere.
Azpisarrerak

Aztergaia: soilki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: soil-soilki .

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

soiltasun
iz. Soila denaren nolakotasuna. Olerki horiek estalki soila, bitxi nabarmenik gabea daramate; irakurle hausnarzalea behar soiltasun horren egokitasuna dastatzeko.

Aztergaia: soiltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
soiltze
iz. soildu aditzari dagokion ekintza. Ik. soilketa. Gramatikaren atal bat soiltzeak beste atalen neurri bereko soiltze bat eragiten duenean, orduan sumatzen dugu bide zuzenetik gabiltzala. Basoen soiltze prozesuari aurre egin ezean, hogei urtean basoak galduko ditu Ekuadorrek.

Aztergaia: soiltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

soin
1 iz. Sorbalda. Ik. soinean. Eta ardia aurkitu duenean, bere soin gainean hartzen du pozik.
2 iz. Gorputza, soinekoen kokaleku gisa. Ik. soinean 2. Soineko arropen garbitasuna. Sabelerako eta soinerako behar ditugunak: jana eta jantzia. || Eta gurutze bat soinetik kentzen duela.
3 iz. g. er. Soinekoa, janzkia.

Aztergaia: soin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'giza edo gorputzaren goiko aldea' adierako 53 ager. jaso dira (IE-ZuAm 35, G 16 eta Or 2): soinean (+ soiñean, soiñian, soñean, soñetan; adib "gurutzea soñean zeramala") 37: IE-ZuAm 21 (Mat, EZ, Harb, SP, Gç, Egiat, Gy, Dv, CatUlz, FIr, Balad); G 15 (Mb, Cb, Ub, AA, Lard, Inza, Ir, SMitx) eta Or 2; soinera (+ -ñ-; adib. "nahi baninduzu zama soiñera goititzen lagundu?") 9: IE 7 (EZ, Gy, Dv, Etcham) eta Mb 1; soinetara 1 (Lç); soinetik (+ soñetik, soñetarik; adib. "gurutze bat egitea kopetatik bularrera, ta ezkerreko soinetik eskuñekora") 6, IE (EZ, Añ CatAN, CatB, Laph, CatR, CatUlz); soineko 1 (FIr: "70 tiro-gai bazituen soineko zorroan"); b) 'gorputza, soinekoen kokaleku gisa' adierako 212 ager., IE-ZuAm eta B-G da: soinean (eta aldaerak; adib. "Emazu ba soinean jauntzi kartsu hori") 180: B 37 (Añ, Mg, JJMg, fB, Azc, AB, Ag, A, Kk, Echta, Enb, Otx, Erkiag, Bilbao, Gand, Etxba); G 66 (Mb, GavS, Echag, Izt, Lard, EusJok, JanEd, Xe, Bv, Arr, Ag, Or, Tx, Ldi, TAg, EA, SMitx, Etxde, NEtx, Munita, Anab, And, Salav, Lab, Berron); IE-ZuAm 69 (EZ, Ax, O, Bp, Egiat, Dh, MarIl, Bordel, Gy, Hb, Laph, Elzb, Elsb, Jnn, Arb, HU, JE, StPierre, Barb 8, Ox, Const, Etcham, Iratz, Lf, Balad, Zerb, JEtchep, Ardoy, Xa); EB 8 (MEIG 4, Mde, Arti); soinera (+ suñera; adib. "Haren eskuz osoan behar soinera eta iatera, eri denian andre gabe gelditu galdu gizon egurra") 8: IE 6 (E, Lç, EZ, Dv) eta fB; soinetik (+ -ñ-; adib. "Jantzi... eta soiñetik ez kendu, arren") 9: IE 4 (UskLiB,Gy, Zby, Larz); G 4 (Mb, Bv, Berron) eta Gand; soineko (+ -ñ-, soñerako, soñetako; adib. "iduritzen zaut ene soineko arropa guzietarik atheratzen dela ez dakit zer bafada") 15: B 5 (Añ, fB 2, Echta, Balad); G 6 (Mb, AA, Izt, Xe, Sor, Tx); IE 4 (Ax, Hb, Elsb, Larz); c) 'gorputza' adierako 41 ager. B-G eta IE: soinean (+ -ñ-, soiñetan, suñean; adib. "Job deunari kalte egin nai zionean, eskatu bear izan izan zion baimena Jaunari, lena bere gauzak galtzeko, gero bere soñean ukitzeko ta gaitza emateko") 17: B 4 (JJMg, Itz, Altuna, Akes); G 7 (Inza 2, Ldi, Etxde, Zait 3); IE 6 (EZ 4, Ox, Xa); soñera 1 (Etxde: "sastakaia usoaren soñera eldu baño len"); soinetik (+ -ñ-; adib. "bestetan zuritsua, ateratzen da haren soinetik") 3 (EZ, Mde eta MAtx); soñeko 20: B 10 (Añ 6, Echta, Enb 2, Etxba); G 9 (Mb, Cb, AA, Arr, Bv, Salav); EZ 1 ("Guri ere biziaren iguzu mantenua, ahoko eta soñeko behar dugun iustua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'giza edo gorputzaren goiko aldea' adierako 8 ager.: soinean (+ -ñ-) 6 (M. Lekuona, J. Zaitegi; Otoizlari 1985; J. Arrizabalaga, J. Goikoetxea); soinerat 1 (Gure Herria 1953); soineko 1 (J.M. Lekuona); b) 'gorputza, soinekoen kokaleku gisa' adierako 66 ager.: soinean (eta aldaerak) 60: B 4 (F. Arrese Beitia, T. Agirre, Aita Martin Karmeldarra, J.A. Goiria); G 15 (R.M. Azkue, J.A. Ugarte, E. Olabide, E. Arrese, A. Arozena, J.A. Arkotxa, J. Zaitegi, Orixe, Gaztelu, M. Ugarte, Uxola, J. Garmendia); IE 9 (J. Saint-Pierre, Eskualduna 1902, P. Larzabal, A. Astiz Oderiz, Iratzeder, L. Etxezaharreta, F. Nesprias); EB-EgAs 32 (P. Laffite, N. Agirre, X. Mendiguren B., J. Apalategi, L.M. Mujika, F. Olariaga, Gramatika Batzordea, J. Etxaide, X. Gereño, A. Lertxundi, K. Ameztoi, M.E. Ituarte, I. Mendiguren, J.A. Arrieta, X. Olarra, P. Zabaleta, A. Juaristi, M. Landa, J. San Martin, Herria 1973, I. Elizegi); soñera 1, B (A. Zubikarai); soinetik 4: IE 1 (A. Astiz Oderiz); EB 3 (F. Juaristi, I. Azkune, I. Elizegi); soineko 1, B (Akordagoitia); c) 'gorputza' adierako 26 ager.: soinean (+ -ñ-, soinetan) 9: S. Onaindia; J. Gaztañaga, M. Manzisidor, I. Begiriztain, B. Latiegi; I. Artetxe; M. Mendizabal, J. Etxaide; soinetik (+-ñ-) 5: B 2 (J.G. Ibargutxi, I. Zubiri); G 2 (R.M. Azkue, J. Mirande); IE 1 (M. Courougnon); soineko (+ -ñ-) 12: B 3 (Akordagoitia, Lauaxeta); G 3 (I. Goikoetxea, J.L. Iriarte); EgAs 4 (F. Irigarai 3, Bertsolari txapelketa 1967); EB-EgAs 2 (X. Eguskitze, Egiluze).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

'gorputza' adierakoak: soñetatik : DFrec 1; soinean : DFrec 1; 'gorputza, soinekoen kokaleku' adierakoak: soinean : DFrec 2; soineko : DFrec 1.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

giza soin.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 'sorbalda'. 2 g.er. 'soinekoa, janzkia' / AS: soinean.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: soinez soin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

soinean (eta ikus leku-denborazko beste zein kasutan erabiltzen den, eta zein kasutakoari dagokion azpisarrera).

Informazio lexikografikoa
Adiera nagusiak bakarrik jaso dira

1 sorbalda; 2 soinekoa.

Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

'gorputza' adiera baztertzea proposatzen du batzordeak (eta, hortaz, soin-heziketa ordez gorputz-heziketa eta soinketa ordez gimnasia erabil daitezela).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz horren azpisarrera gisa sar daiteke soinez soin (Diccionario Retana de Autoridades del Euskera hiztegitik hartutako adibidea: Bi kaputxadun azken ethorriak bazoazin soiñez-soin, noizetik noizerat zerbeit elkharri erranez)'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): 'ez da oraingoz onartu. Izatekotan, bigarren itzulian'.

soinbera
iz. g. er. Moluskua.

Aztergaia: soinbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

soinbera 2, J. Artaraz ("Molusku edo soinberak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

soinbera : AB38 3 ('molusco' itzuliak bi, eta bestea 'invertebrado'), LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu Izendegian aurkitu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

soinbera : EuskHizt, EskolaHE (soinberak), Lur EG/CE eta EF/FE (molusco / mollusque), PMuj DVC (molusco, de cuerpo blando) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: soinberak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bera.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

moluskua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ik. oharra s.u. molusku (1996-05-20)

 - [E302]:  Soinbera hitza erabat baztertuko nuke. Egia da irakaskuntzan zertxobait erabili izan dela (neuk ere erabili izan dut), baina oso hitz anbiguoa da, eta termino desegokia taxonomian erabiltzeko. Molusku nahikoa da horretarako, nik uste. (2010-01-05)

soinburu
iz. g. er. Sorbalda.

Aztergaia: soinburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

soinburu (eta soin buru) 'sorbalda' adierako 3: Harb 2 ("Soinburutik soin burura eskua erabilteak adiarazten deraku Espiritu saindua, bi presunen amoriotikakoa prinzipio batetatik bezala"), Eguzk GizAuz ("ugazabok soinburuak jasoten dabez eta langille orrei jaten emoteko ardurea iñoren lepora jaurti"); eta ap. DRA, Liz ("Ala nola soinburu edo sorbalda ta indar andikoak pisu bera darama aisago erbelak baiño"), FIr in EEs 1928 ("Guzien lanak eta guzien soin-buruak bear lirezke Nafarroako sorkaldeko errietan, angotarrak euskaldun biurtzeko"), H ("Soinburutik soinburura bizkarra bi zehe zabal"); soinburu-giltz ap. DRA, Herr 1961 ("Daniel Tapia soldado gaztea bizikletan ibilki zen aratsaldeaz balia, noiz eta ere lerratu erori da: soinburu-giltza hautsi baitzaio"); sorburu 'sorbalda' adierako 4: Bv AsL ("eskuiko sorburuan gurutziaren señaliaz"), A BeinB ("Damutuaren sorburuan burua agertuteko itunea egin ebela irudian"), Urruz Zer ("Ezarri ziztan nere sorburuetan bi ego txikitxuok, eta esan zidan: atoz nerekiñ"), Or Eus ("Mutillak aga bi sorburuan, neskatxak saski ta zaku"); eta ap. DRA, Gco I ("Azkenik, Gurutzea bukatzeko edo osatzeko igarotzen degu eskua ezkerreko sorburutik eskuikora");

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'sorbalda' adierakoak dira: soinburu 1, Txill ("Hara — erantzun ohi dute irribarrez eta soinburuak altxatuz"); soin-buru 1, FIr (DRAn jasotako agerraldi bera), eta sorburu 2: Urruz Zer (OEHko testuinguru berean), J. Bergaretxe ("sorburutik zintzilik lepo-xerra lisatua tolesetan")// cf. soin-buruakdvandva, P. Mac Orlan ("Joana Hortilopitz eta Maria Azpilikueta haia haia zoatzin zeren eta, orduan, soin buruetan beldurra sartua baizitzaien").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

soinburu : HiztEn (sorbalda), LurE (besagaina, besaburua); sorburu : DFrec 2 ('jatorria' adierakoak), AB38 11 ('jatorria' adierakoak), AB50 1 ('jatorria' adierakoak), HiztEn (1 zerbait sortzen deneko gunea; 2 iturburua, jatorria; 3 sorbalda), LurE (jatorria...), Euskalterm 20 ('jatorria' adierakoak).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

soinburu : EuskHizt (besaburua, besagaina), HiruMila (1 espalda; 2 hombro), ElhHizt (espalda, dorso, hombro), EskolaHE (besaburua, besagaina), Casve EF (soinbürü: haut de l'épaule, de l'échine), HaizeG BF (dos), Lh DBF (1 haut, extrémité de l'épaule; 2 dos), DRA (1 espalda; 2 hombro), PMuj DVC (soin-buru: espalda, dorso, hombro); sorburu : EuskHizt (sorburu 1: jatorria...; sorburu 2: sorbalda), HiruMila (1 parte alta de la espalda; 2 hombro; 3 fuente, origen), ElhHizt (sorburu 1: origen, fuente, principio; sorburu 2: espalda, dorso, hombro), EskolaHE (jatorria...), Lur EG/CE eta EF/FE (origen / origine), Lh DBF (épaule), DRA (1 fuente, origen; 2 espalda; 3 hombro; eta sorpuru: naturaleza, condición), PMuj DVC (1 espalda, dorso, hombro; 2 origen, principio, comienzo); sorburuko : HiruMila (original, originario, ria); soinburu-giltz : Casve EF (soinbürügiltz: clavicule), Lh DBF (soin-buru-giltz: clavicule), DRA (clavícula), PMuj DVC (islilla, clavícula, asilla); soin-buru-ezur : Lh DBF (ceinture scapulaire); PMuj DVC: soin-buruan (a cuestas, en hombros), soinburu-azpiko (subescapular), soinburuko zain (vena subclavia), soinburu-larako (clavícula), sorburuko (espaldarcete).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

h. sorburu. // EBB (1999-05-26): hurrengo itzulirako.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. sorburu.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n/-r-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

besaburua, besagaina; sorburua.

soinean
1 adb. Sorbalda gainean. Karga handia darabilte soinean Adamen umeek. Kapa soinean eta kanabera eskuan.
2 adb. Gorputzean (soinekoen kokaleku gisa). Galtzak eta atorra bakarrik soinean. Sotana larrutu bat soinean, kapa zahar bat bizkarrean. Errenterian dauka sorginaren fama, soinean janzten ditu lau edo bost gona. Soinean darabil egunero, daukan jantzirik onena. || Eskalapoiak soinean banabil bide horietan.
Loturak
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Egurra dagienak leku gaitzean, ekarri beharko du soinean.

Aztergaia: soinean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

sarrera gisa ematekoa izan liteke; baina

Erabileremu dialektala

soin sarrerari dagokion azpisarrera.

soinean eraman
du ad.-lok. Soinean daraman mantala kendu du. Gurutzea soinean zeraman. Soinean zama pisu bat darama.
Ohiko lexiak

Aztergaia: soinean eraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

soineko
1 iz. Jantzia. Ez didazue eman soinekorik biluzia nintzenean. Soineko zuri lihozkoa. Meza emateko soinekoak soinean. Soinekoak Esaurenak dira, baina mintzoa Jakobena. Berri hau aditu zutenean, soinekoak urratu zituzten eta negarrari eman zitzaizkion.
2 iz. Emakumezkoen jantzia, gorputz enbor osoa estaltzen duena, gerritik behera irekidura bakarra duena. Azken-azkeneko soinekoz jantzirik. Ezkontzako soinekoa.
3 iz. (Apaingarri edo estalgarritzat hartzen dena gauza abstraktu bat dela). Ik. soingaineko 2. Graziaren soineko ederra. Egiaren soinekoaz nahi zukeen estali gezurra.
Azpisarrerak

Aztergaia: soineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ja(n)zki, soineko.

soinekoak urratu
ad.-lok. Haserrea eta harridura adierazi. Sanferminetako kartelak ateratzen direnean, soinekoak urratzen dituzte denek; bozkatu ez, baina hitz egin bai.

Aztergaia: soinekoak urratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SOINEKOAK URRATU, HAUTSI. Rasgar(se) las vestiduras. Aphez handiak entzun zitueneko Salbatzaillearen hitzak, hautsi zituen bere soinekoak, hori zen blasfemioa bat entzun zuelako seinalea. Lg II 262. Bere lagunak, berri au aditu zutenean, soñekoak urratu zituzten eta negarrari eman zitzaiozkan. Lard 183 (v. tbn. 447). Baita Kaifasek ere deadar / soñekoak urraturik. Balad 237.

adib.: soineko 1 iz. Jantzia. Ez didazue eman soinekorik biluzia nintzenean. Soineko zuri lihozkoa. Meza emateko soinekoak soinean. Soinekoak Esaurenak dira, baina mintzoa Jakobena. Berri hau aditu zutenean, soinekoak urratu zituzten eta negarrari eman zitzaizkion. // urratu1 1 da/du ad. Papera, oihala, larrua eta kidekoak lanabesen laguntzarik gabe hautsi. Soinekoak urratu zituen esanaz: "Biraoa esan du". Tenpluko oihala goitik behera urratu zen. Paketearen azal lodia behingoan urratu zuen. || Irud. Haren otoitzak hodeia urratzen du eta zerura hegan egiten.

soinekoak urratu 2, Berria (“Aldiz, EAJk, Aralarrek eta EBk soinekoak urratu zituzten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

soinekoak urratu 9: Elizen arteko Biblia 5 (“Jonatanek, soinekoak urraturik, burura hautsa bota eta otoitz egin zuen”), Jose Antonio Mujika 4 (“Garrasi egin zuen Bagoasek, eta, soinekoak urratuta, negarrez hasi zen zotinka eta hasperenka”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa soineko sarreran.

soinez soin
adb. Ipar. g. er. Pertsonez mintzatuz, ukondoz ukondo; gauzez mintzatuz, elkarren ondoan. Ik. soinka 2. Kofoinek ez dute behar soinez soin: batetik bestera uzten da hiru urratseko hutsarte bat.
Loturak

Aztergaia: soinez soin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

soinez-soin 5: Gy 2 ("Bi mula zoazen soiñez-soiñ bidean, / Konpai konpañero batasun onean", "Ibai batek ditu biak separatzen; / Zubitzat han ezta soliba bat baizen: / Zoiñtan andreier bi soiñez soiñ yarririk, / Pasa ez bailaizte salborik"), Dv Lab ("Kofoinek ez dute behar soinez-soin: batetik bertzera uzten da hiru urhatsetako huts-arte bat"), Or Mi ("Eltzen diote elkarri, iñarrosten dire, makurtzen eta zutitzen dire, oñez oin, soñez soin"), Etxde JJ ("Piarres, naitanaiez espatsu gelditu bear berak soiñez-soin orrelako salaketarekin joango balitzaie, bai-baitzekin sobera etzutela bere onez eginen olakorik"); eta ap. DRA, A EY III ("Soinez soin eragutan tie gizak gizon horiek"), Atheka ("Bi kaputxadun azkenethorriak bazoazin soiñez-soin, noizetik noizerat zerbeit elkharri erranez").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

soinez soin : HiztEn (AS), LurE (AS) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

soinez soin : EuskHizt (AS), ElhHizt (AS: uno junto al otro, codo con codo, hombro con hombro), EskolaHE (AS), Casve EF (côte à côte, s'appuyant l'un contre l'autre), HaizeG BF (se côtoyant), Lh DBF (se cotôyant, s'appuyant l'un contre l'autre), DRA (adib., s.u. soin; eta soiñez-soin: 1 trasladar cosas entre varios, entregándoselas uno a otro, p. ej. tejas, ladrillos; 2 tocándose, apoyándose uno en otro como los bueyes uncidos), PMuj DVC (soinez-soin: 1 de mano en mano, cuerpo a cuerpo, en cadena; 2 codeándose, codo con codo, hombro con hombro; 3 eludiendo los bueyes la carga: apoyándose en el hombro del otro); soinez-soinkariak : PMuj DVC (hormiguillo, línea de obreros que pasan los materiales de mano en mano) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. oh. s.u. soin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

soin sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

elkarren ondoan, ukondoz ukondo.

soingain
iz. Sorbalda. Ardia aurkitu duenean, bere soingainean hartzen du pozik.

Aztergaia: soingain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

soin + gain 8: a) 'besagaina' adierako iz. oso 2: Ldi UO ("mutillak al ba'lu auzo-soingaiñean burua atsedendu!"); JE Ber ("Jiten zaiku emeki, urrats luzean haatik, soin-gaina den-gutien bat aitzinera") // ik. ap. DRA, Dv Has 49,15: "Bere soingaina jautsi du bizkarka eramateko"; a') postpos. gisa 5: Monho ("Agertzen badire frunteran Bere musketak soin-gainetan Kokardekin!"); Gy ("Baiña zer erran dauk beharri xilora? / Hurbillsko zabillken hark ezen sudurra; / Hire soiñ-gaiñean zaukala atzaparra"); Etcham ("Itzain bat zohan bidean idi-orgen aintzinean, akulua soin gainean"); Ir YKBiz ("arkitu duenean, bere soin gañean artzen du pozik"); TAg Uzt ("Ni bezelako agure zarrak soingañean dakarkin dana ere zarra ta zarpilla dik") // ik. ap. DRA, Dv ("Soin-gainean eraman zuen bere aita"); Harriet ("soingainetan darama"); b) 'jantzia, kapa' adierako 1: Or Tormes ("Biamonean yagita asi zan galtzak eta yipoea ta soingaña ta kapea iñarrosten"); soingaineko 'kapa' adierako 17: Or Mi 5 (adib.: "oin-utsik eta soingañeko gabe", "Lasterkariek bertan burua apaldu ziñetenean eta soingañekoak eskatu"); Ir YKBiz 6 (adib.: "utzi zaiozu soingañekoa ere", "Bere soñekoak erantzi ta purpurazko soingañeko bat yantzi zioten"); TAg Uzt ("soingañeko mea sorbalda-gañean jarrita"); MEIG IX ("Elurrak bere soingaineko zuripean estali zuen belarra"); Mde Pr 2 (adib.: "Soingainekoak, burutakoak eta euritakoak jaso zituzten"); Osk Kurl 2 (adib.: "gomitatuei soingainekoa, kapela, ta enparauak eman, eta athea hetsi zuan"); ap. DRA, gainera, He Lk 6,29 ("Soingainekoa johan darotzunari, eztizozula jaka ere debeka").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

soingainean 1: X. Mendiguren E. ("arroparen gainean itsaslapurren garaiko kapa haundi bat soingainean eta hegal zabaleko kapelua"); soingaineko 'kapa' adierako 18: Ker Didaje ("Norbaitek soin-gaiñekoa kentzen ba'dautsu, barruko jantzia be emon egiozu"); ZugKer ("soingañekoa saldu dezala ta erosi dezala ezpata"); Hitz egin! 3 (adib.: "Zuek josiko duzue nire soingainekoa?"); IkastolaGazt 1978 2 ("Saulek soingaiñekotik oratu eutson eta soingaiñekoa urratu zan"); Etxde ("Soin-gaineko edo txartes"); K. Santisteban ("Artizarren urrezko soingaineko distirakorrean nengoen"); J. Lekuona ("Soin-atal zauritua, soin-gaineko batez estalia"); I. Elizegi ("Soingainekotik atera eta hormazulotik sartu zen"); IBk-ko 3 (Jn 13,4; ap. E. Agirre: "Jesus afaltzen ari zen bere ikasleekin eta jaiki zen mahaitik, erantzi zuen soingainekoa eta, esku-zapi bat harturik, bere gerrian lotu zuen"; eta ap. Itxi atea: "erantzi zuen soingainekoa"); Baietz ba! ("Gainean artilezko soingainekoa du"); Y. Arrieta 3 (adib.: "Ezkerreko masaila ebakita eta soingainekoa goitik behera urratuta dakartza honek").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

soingain : HiztEn (sorbalda), LurE (besagaina, besaburua); soingaineko : AB38 1 (capa), HiztEn (berokia; kapa, kapusaia); LurE (janzki luzea...), Euskalterm 1 (guardatodo, sobretodo) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

soingain : EuskHizt (batez ere naf. besagaina, besaburua), ElhHizt (hombro; abrigo, sobretodo, capa, gabá), HiruMila (hombro; sobretodo, vestido; crucero anterior del caballo); EskolaHE (besagaina, besaburua), Casve EF (dessus de l'épaule), HaizeG BF (dessus de l'épaule), Lh DBF (dessus de l'épaule), DRA (hombro; sobretodo, vestido; AN-lez - crucero anterior del caballo), PMuj DVC (soin-gain - hombro; AN crucero anterior del caballo; sobretodo, abrigo, capa, gabán; hombreras); soingain-ezurrak : PMuj DVC (cintura escapular); soingainta : DRA (R - carga al hombro), PMuj DVC (carga al hombro); soingaintxo : PMuj DVC (sagula, sayuelo); soingaineko : EuskHizt (janzki luzea...), ElhHizt (prenda de abrigo; abrigo, gabán, capa, sobretodo; guardapolvo), HiruMila (capa; abrigo, vestido, traje; trapo o saco que ponen al hombro o en la espalda para llevar cargas), EskolaHE (janzki luzea...), Lur EG/CE eta EF/FE (capa/cape), Casve EF (manteau), HaizeG BF (manteau, couverture), Lh DBF (manteau; couverture), DRA (BN?, L? - capa; AN-b - trapo o saco que ponen al hombro o en la espalda los esportilleros; vestido, traje, abrigo), PMuj DVC (soin-gaineko -BNL. capa, abrigo, sobreropa; saco en el hombro para cargar pesos; soingaiñekoak escapulares).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1999-05-26): hurrengo itzulirako.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

iz. gisa duen erabilera azter eta jaso.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

besagaina.

soingaineko
1 iz. Jantzi luzea, mahukarik gabea, soina eta besoak estaltzen dituena eta soinekoaren gainean ipintzen dena. Ik. kapa. Bere soinekoak erantzi eta purpurazko soingaineko bat jantzi zioten.
2 iz. (Apaingarri edo estalgarritzat hartzen dena gauza abstraktu bat dela). Ik. soineko 3. Elurrak bere soingaineko zuripean estali zuen belarra.

Aztergaia: soingaineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

soingaineko, beroki.

Euskaltzaindiaren Arauak

iz.: bere soinekoak erantzi eta purpurazko soingaineko bat jantzi zioten.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko izengilea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. abrigo.

soingurutze
iz. Lauoinekoetan, bizkarraren alderik garaiena, aurreko hanken gainean dagoena. Toreatzaileak laster sartuko dio zezenari soingurutzetik behera ezpata luze zorrotza.

Aztergaia: soingurutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2001-11-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. ap. DRA, soinkurutza bigungarri (testuingurua ikus EEBSkoetan).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

soingurutze DNoticias 1994 ("Sarriaren gorputzaren luzera, muturraren estremotik isatsaren ezarpeneraino, 105 eta 110 zentimetro bitartekoa da, eta soingurutzeraino 69 zm.-ko altuera du"); soinkurutz(a) 3, M. Oñatibia ("Kordela extu-extuan artu bear da soinkurutzean", "Egiteko orri, "soinkurutza neurtu" oi deritzee", ""Beiaren edo idiaren soinkurutza onenbeste edo arrenbeste arrada da" oi diote"); soinkurutza bigungarri 1, M. Ugarte On egiñaren obaria ("ganbela bete gaztain [...] astoari ematea, soinkurutza bigungarri ta osterontzeko petralak, eta auen gaiñean zama jartzea baiño etzuen egin mutil sasoikoak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

soingurutze : HiztEn (ik. eskapula) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

soingurutz : HiruMila (ik. eskapula), PMuj DVC (soin-gurutz: omoplato); soinkurutz : DRA (omoplato), PMuj DVC (soin-kurutz: omoplato, paletilla, espaldilla, escápula); soinkurutze : Casve EF (soinkürütze: omoplate), HaizeG BF (omoplate), Lh DBF (omoplate) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. eskapula / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Toreroak laixter sartuko dion soin-gurutzetik beeera ezpata luze zorrotza" (Manuel Lasarte)" (2009-10-23)

soinka
1 adb. Ipar. eta naf. Sorbalda gainean, sorbaldan harturik. Ik. bizkarka. Egurra soinka eraman. Martinek bere ogiak soinka sarrarazten ditu.
2 adb. Ipar. eta naf. Elkarren ondoan, elkarri gorputzaz albora bultza eginez. Ik. soinez soin. Ardiak, soinka, hesi zulotik sartzen dira belazean. Soinka ari dira zure idiak.

Aztergaia: soinka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar. eta Naf.

soinkari
iz. g. er. Zamaketaria.

Aztergaia: soinkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

soinkari 3, Zait Plat ("soinkarietako batzu izketan eta beste batzu ixilik doaz", "Etzuten zilegi [...] soinkariari zama arintzen laguntzerik ere", "Esku-arte aundiko gizona izanik, inolako itzaldi ederra bezain errez asmatzen zizun soinkarien alderako tramankulu bat").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

soinkari : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

soinkari : EuskHizt, HiruMila (carguero, ra; esportillero, ra; mozo/a de corde; portador/a de cargas), ElhHizt (carguero, -a; trabajador que lleva la carga), Casve EF (porteur, porte-faix), HaizeG BF (porte-faix), Lh DBF (porte-faix), DRA (carguero, esportillero, mozo de cordel), PMuj DVC (1 animal que tiene el vicio de ceder la carga al vecino; 2 transportador, cargador, changado, ganapán, esportillero, carguero, mozo de cordel) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1999-05-26): hurrengo itzulirako.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari: -kari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zamak eramaten aritzen den langilea.

soinu
1 iz. Hotsa. Ik. zarata. Gurdien soinua.
2 iz. fis. Material elastiko batean hedatzen den bibrazioa, pertsonen edo animalien belarriak entzun dezakeena. Soinuaren abiadura.
3 iz. Musika-tresna baten hotsa, belarriari atsegin zaion hotsa. Tronpeta-soinua. Arrabita baten soinu xarmagarria. Kanta soinuz, deiadarka eta zarataka irten ginen.
4 iz. Musika, batez ere herri-dantza saioetakoa. Dantzan eta jauzika dabiltza soinuaren hotsean. Hileta-soinua. Euskal abesti eta soinu alaiak.
5 iz. Eskusoinua. Soinua jotzen duten guztiak ez dira trikitilariak.

Esaera zaharrak

Nola soinua, hala dantza.

Aztergaia: soinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kolpesoinu, kolpe-musika tresna, kolpe-soinu tresna; soinu-uztai; soinua doitu.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 'hotsa'. 2 (musika-tresna). 3 'musika, batez ere herri-dantza saioetakoa' / AS: soinu(-)jotzaile.

Informazio lexikografikoa
Adiera nagusiak bakarrik jaso dira

1 hotsa, etab. 2 musika-tresna.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremuak (Hizk.), (Musika)..." (1993-02)

soinu banda, soinu-banda
iz. Film batean kontakizunaren lagungarri jartzen diren musika-pieza eta kantuen multzoa. Carlo Rustichellik zinemarako 400 soinu banda inguru egin zituen, eta Italiako zinema-zuzendari ospetsuenekin egin zuen lan.
soinu egin
ad.-lok. Hots egin, hotsa atera. Ik. soinua atera. Hitzak airean soinu eginez joan dira. || Putzura bota eta egin zuen soinu bat izugarria. Zintzarriarekin soinua eginez. Txirula-soinua egin dizuegu eta ez zarete dantzatu.
soinu jo
ad.-lok. Musika jo. (Batez ere soinu jotzen, soinu jotzeko eta kideko esapideetan erabiltzen da, aditz laguntzailerik gabe). Zilarrezko tronpetekin soinu joaz. Musikariak ere tresna behar du soinu jotzeko. Batzuek soinu jotzen, besteak kantari. || (Determinatzaileren bat hartzen duela). Nor bere gisara, eta batutarik gabe, soinua jotzen ari zirela. Hasiko zaizkizu txistulariak soinua jotzen eta besteak dantzan. Inoizko soinurik gozoenak jotzen hasi zen.

Aztergaia: soinu jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SOINU JO a) Tocar música. (Empleado sobre todo en construcciones del tipo soinu jotzen, soinu jotzeko...). Tr. Documentado al Sur en unos versos vizcaínos de finales del s. XVII; no vuelve a aparecer hasta principios del s. XIX. Al Norte lo emplean Leiçarraga y Haraneder. Batzuek soñu jotzen, / kantari besteak. Biboliñakin soñu joten asten dira. Enb 196. Danboliñak gogara joko dite soiñu. "El tamborilero les dará gusto tocándoles diversos aires". Or Eus 22. Danbolin-andere ta senarra, / bata soiñu-jotzera, bestea dantzara. Ib. 66. Musikalariak ere tresna bear du soiñu jotzeko. Vill Jaink 56. Puskatu zazu tresna eta eztago soiñu jotzerik. Ib. 69. Mendi ta zelaietan barrena kanta-kantari ta soiñu-joaz [ibiltzeko gogoa]. "Cantando y tañendo". Berron Kijote 82. (V-gip). Ref.: Iz ArOñ (kukurruku); Etxba Eib; Elexp Berg. (Con determinantes). Akordeoia edo filarmonika jo" Elexp Berg. Nola baki Marrukok jaiten / soñua txito dulzero / zenduzan etxizaduko. BBizk 4. Baldiñ soiñu deusik seiñalatzen ez duen bat jotzen badu klaroinak, nor preparatuko da gudurat? He 1 Cor 14, 8 (IBk, IBe turutak soinu jakina jo). Onelakoak dira irakurtzea, eskribitzea, kantatzea, soñua jotzea. AA II 50. Ara juan oi da ere bere onran soñu ederrak jotzera erriko musika edo soñulari-taldea. Aran SIgn 84. Zeiñ eztitsua ipar aixetan / joten zenduan soñua. AB AmaE 59 (ref. a una paloma). Sartzen da Dondolo txistu txiki batekin soñua juaz. Alz STFer 121. (s. XX). Amarmilla dukat, txin-txin soñua joten dabenak. Echta Jos 216. Bere danbolin-soiñurik aukerakoenak joaz. Mok 11. Ni naiz Petiri Danbolin / [...] nik jotzen diet goserik ere / denari soiñua berdin. "A todos toco igualmente mi tamboril". Osk Kurl 128. Deabruak oso pozik jotzen du dantzako soñua. MAtx Gazt 66. Oñatin alkateak danboliteroa jarri zuala egun danean soiñua jotzen ibiltzeko kalean, umeak jan gabe engañatzeko. And AUzta 66. Hasiko zaizkizu txistulariak soinua jotzen eta besteak dantzan. MIH 310. Nor bere gisara eta batutarik gabe soinua jotzen ari zirela. MEIG VI 135. v. tbn. Mg PAb 65. Echag 68. A BGuzur 110. Urruz Urz 35. Ag Kr 48. Altuna 32. Lab EEguna 101. TAg Uzt 158. Anab Aprika 24. Vill Jaink 174. Berze hirur aingeruek ioren dituzten tronpeta soinuakgatik. "Pour les sons des trompettes". Lç Apoc 8, 13 (He tronpeta jo). Denpora guztietan premiña osokua izan da [...] [penitenzija]. Penitenzija onen bidez salbau zirian Adan eta Eba. Soñu au beti legez joten da Eskritura santetan. Mg CO 3. Tocar el acordeón. Filarmonika koxkor batekin / Mariano munduz-mundu [...] obe zenduen soñua jotzen / onla ikasi bazendu. Tx B I 257. [Manolo Yaben] soñu jotzetik erretiratu zan da Ernanin jarri zan bizitzen. Neskatxa ta mutil gazteai soñu jotzeko lezioak eman da [...]. Uzt Sas 23. (Como eufemismo de 'pegar, golpear'). Gaztetxoak diranean atelekaren lekuan onena izango da belarriak luzatzea, eta au asko ezpada, soñua jo bear da ezurrik ez dan lekuan. AA II 86. Burruka orretara / ni ez nijua, / damutu egiñ zetak / soñu asko jua, / alkarri barkaiogun / oraindaiñokua. Auspoa 86-87, 79. b) Cantar (ref. a las aves). Ustegabeko kukuak jo ziela soñu. Etxde JJ 77. (Con determinantes). "Kukuak soiñua ongi jotzen du (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 206. Antxina jo eban ollaarrak goiseko soñuba. Jagi zaite. Mg PAb 67. Mingorra esaten da soñurik joten ez dabelako, dalako mutu ta ixilla. Ib. 179. Bazekiela berak ere Birigarroak adiña soñua jotzen. VMg 16. Baña gaizki jo zion / soñua kukuak. It Fab 55 (v. tbn. Inzag RIEV 1933, 415 kukuak soñua jo). c) Meter ruido; sonar. [Antonek] aize batzuek atera zituanian soñu-joaz, bota zion ere Mari Andresi bertso bat era onetan: [...].

adib.: soinu 4 iz. Musika, batez ere herri-dantza saioetakoa. Dantzan eta jauzika dabiltza soinuaren hotsean. Jo eta dantza, gazteok, danbolin soinuan. Musikariak ere tresna behar du soinu jotzeko. Hasiko zaizkizu txistulariak soinua jotzen eta besteak dantzan. Inoizko soinurik gozoenak jotzen hasi zen. Zilarrezko tronpetekin soinu joaz. Hileta-soinua. Euskal abesti eta soinu alaiak. Nola soinua, hala dantza (esr. zah.).

soinu jo 1, DiarioVasco (“Berastegi, aldiz, bost urte zituela hasi zen soinu jotzen, baina batik bat panderojole ibili da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

soinu jo 10: Xabier Etxabe 2 (“Festetan soinu jotzen jarduten zenean ez baitzuen inoiz senideen bisitarik nahi izaten”), Koldo Izagirre 3 (“Aitaita gerran, aita lanean eta biloba soinu jotzen: Eibarko Urki auzoko Altamira baserriko hiru belaunaldi ibili ziren Cuban”), Xabier Amuriza 3 (“Sutegiko esmerila kendu barik ibilten zan soinu joten bere”), Bernardo Atxaga (“Koadrodun alkandorako gizona hurbildu zitzaidan: "Zer moduz, Imaz? Soinu jotzen ibiltzen al haiz oraindik?”), Pako Aristi (“Nik beti pentsatu izan diat" ihardetsi zion Lizarriturrik, agian bere soinu-jotzearen helburua gogoan, "animalien ulua, marrua, nahi duan bezala, etengabe eragiten diegun heriotzaren aurrean gure bihotzak samurtzeko-edo asmatu duten defentsa dela, erruki eskaera bat bezalakoa!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Aditz-elkarte lexikalizatua da, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa soinu sarreran.

soinu jotzaile, soinu-jotzaile
iz. Musika-jotzailea; bereziki, herriko dantza-saioetan eskusoinua jotzen duen pertsona.

Aztergaia: soinu jotzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

marratxoa beharrezkoa dute sintetikoek.

soinu txiki
iz. Eskusoinu diatonikoa. Arratsaldean, Imuntzo eta Belokik soinu txikiari eta panderoari astindu ederra emango diete.
soinu uhin, soinu-uhin
iz. fis. Gorputz baten bibrazioak eragiten duen uhina, soinua transmititzen duena. Soinu-uhinen intentsitatea dezibeletan neurtzen da. Frekuentzia altuko soinu uhinak erabili dituzte erreakzio kimikoak abiarazteko.

Aztergaia: soinu-uhin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2003-12-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh50 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

soinu-uhin 1, Mde Po ("Soinu-uhinetan agertu-eta / biraldatuz doa izaiki oro / ttunttunak jo arte dantzaren beta").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

soinu(-)uhin 11: Garraioa ("SONAR ekipoak frekuentzia altuko soinu uhinak bidaltzen ditu"), X. Mendiguren B. ("Irrataparatuak emandegi batetik igorritako soinu-uhinak hartzen ditu"), Teknologia/DBH ("Lan bera egin ahal izango litzateke soinu-uhinei dagokionez"), J. Suarez 3 (adib.: "Soinu-uhinak direkzio guztietan hedatzen dira"), Fisika Pr. 1995 ("Soinu-uhinak hedarazten dituen diapasoiaren bibrazioak"), Musika/5 2 (adib.: "Ur-uhinez esandako guztiak balio digu soinu-uhinentzat"), Teknologia/DBH 2 (adib.: "Proiektu honetan argi eta soinu uhinak nola jaso eta erabiltzen diren ikertuko dugu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

soinu-uhin : AB38 5, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

soinu-uhin : ElhHizt (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LB: 49; ETC: 330

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: soinu-uhin (Fis.) onda acústica, onda sonora; Adorez: soinu-uhin: iz. (Fis.) honda musical; Labayru: 0 NolaErran: 0. Euskalterm: soinu-uhin. ZTHB-Fis: soinu-uhin (sin. uhin akustiko // onda acústica/onda sonora; onde acoustique/onde sonore; acoustic wave/sound wave).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

intentsitate 3 iz. Fis. Soinuaren nolakotasuna, soinu uhinaren anplitudeari lotua dagoena. Intentsitate handiko soinu uhinak erabiltzen ditu LFAS sonarrak. // sonar iz. Soinu uhinen bidez urpean diren gauzakiak atzemateko erabiltzen den tresna. Adituen arabera, sonarrek kalte handia egiten die itsas ugaztunei. Sonar-sistema berriak.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Fisika arlokoa dela adieraziko da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-uhin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa soinu eta uhin sarreretan.

Jakite-arloak

Fis.

soinua atera
ad.-lok. Hots egin, hotsa atera. Ik. soinu egin. Ez ezazu horrenbeste soinu atera jaterakoan. Ahalik eta soinu gutxiena atereaz. Soinu handia ateratzen du. Horrek ateratzen duen soinuaren gozoa!
soinuan
adb. Aipatzen denaren soinuari jarraituz. Jo eta dantza, gazteok, danbolin soinuan. Hobietarik ilkiak tronpetaren soinuan.
Loturak

Aztergaia: soinuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SOINUAN a) (Precedido de gen. o tema nominal nudo). Al son de. v. SOINURA. Hobitarikan ilkhiak / tronpetaren soiñuan. Arg DevB 209. Nola deabruaren soñuan ixilduko ez du Jangoikoak bakarzaleai biotzetan ematen diena? Mg CC 186. Maria geurea / negarraren soñuan / yoten iletea: / ardaoa ta pipea / itzi daidazala. Zav Fab RIEV 1909, 37. Danboliñaren soñuan dantzan. Izt C 213. Pandero-soñuan kantatzen zuten. Lard 166. Ematen zunean limosna etzazula naihizan publika tro[n]peta sonuan. Samper Mt 6, 2 (Hual tronpeta sonuz). Gazte batzuek zebiltzan dantzan itxu-soñuan. Urruz Zer 97. Txistu-soñuen bere etzera sartu ei-zen. Akes Ipiñ 33. Udabarrian abes-soiñuan / txoriak umiak azten. BEnb NereA 55. Jo ta dantza, gazteok, / danbolin soiñuan. NEtx LBB 217. v. tbn. AB AmaE 378. Echta Jos 46. Enb 196. In SM Zirik 95. [Xoriek] Jainkoak berak erakatsirik dakiten soinu gozoan / ohantze berri baten egiten algarren amodioan. Xa Odol 197. b) (Precedido de tema nominal nudo). En son de. Trumoia asiten da / burruka soñuan. / Tximista bat jausten da / Peruren onduan. AB AmaE 340. Ni bake soiñuan nabill. Ag AL 162. Ni bake soiñuan noa. Ib. 157. Indarrean, gogorrean, guda soiñuan ioan bearko neuke, ta ori eztot nai. Ib. 130. (Precedido de adnom.). Asi zan negarrezko soiñuan eresi au esaten. Ag AL 31.

adib.: soinu 4 iz. Musika, batez ere herri-dantza saioetakoa. Dantzan eta jauzika dabiltza soinuaren hotsean. Jo eta dantza, gazteok, danbolin soinuan. Musikariak ere tresna behar du soinu jotzeko. Hasiko zaizkizu txistulariak soinua jotzen eta besteak dantzan. Inoizko soinurik gozoenak jotzen hasi zen. Zilarrezko tronpetekin soinu joaz. Hileta-soinua. Euskal abesti eta soinu alaiak. Nola soinua, hala dantza (esr. zah.). // txilibitu1 1 iz. Txistuaren edo flautaren antzeko musika-tresna txikia. Ik. txirula. Txilibitua jo. Artzainen txilibitua. Kanaberazko txilibitu bat. Txilibitu hotsa. Txilibitu soinuan dantzan.

soinuan : Aizu (“Denbora horretan, ordea, taldekideak ez dira geldirik egon, hainbat musika egitasmotan ibili baitira guztiak, eta hori nabaritu egiten da disko berrian, bakoitzak egindako musika bideak eragina izan duelako taldearen soinuan”), Elkar (“Euskadi sakonean. Gustatuko zaizu. Igual hangoak izango ziren zure arbasoak, indio bihurtu aurretik –esan dio Rober zuzendariordeak, adar soinuan”), Berria (“Hori sentitzen da, esaterako, txalapartaren soinuan”), EiTB (“IBI.-(adar soinuan) Ez dakit ba merezi duen... Kokolo bat da ta!“), Argia (“Azken urteetan, Euskal Herriko talde ugarik gitarren soinuan oinarritutako punk rock gogorra landu izan dute, Ameriketako Estatu Batuetako eta Eskandinaviako makina bat taldek egiten duten bezala, baina gutxik lortu dute beren nortasuna nabarmentzea, kopia hutsak egin gabe”), DiarioVasco (“Mihiluze saioko Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok luzatzen dute bertan, mariatxi soinuan, mintzalagun egiteko gonbidapena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

soinuan : Berria (“Ta, zergatik ez zarete zuek biok gela batean sartzen eta ni bestean? Aiorak, adar-soinuan”, “Duela 15 urte txalapartaren soinuan barna hasitako bilaketa lana ez da itsuan izan, musikagilea «ibilbide jakin batean» barneratu zelako, baina bidea «beste zerbait bihurtu zen»”), Herria (“Rivesalte balea gaindi heldu ginen tenoreko "pik-nik" tokirat, berehala euskaldun aroan jarriak mezaren hasteko prest, Besta Berriko oilar, zanpur, alardari banderari eta makilaria, dantzan klikaren soinuan, huntako soinulariak adin guzietakoak, errespetagarri eta hunkigarri baita milaka kilometretan ikustea atxikimendua xutik gostarik ezarri gauza eder horieri”), Koldo Zuazo (“Gaitzerdi Zabala izan balitz bazter-nahastatzaile bakarra! 1891n argitaratu zen Azkueren gramatika, Euskal Izkindea izenekoa, Dodgson ingelesak adar soinuan Gramática del Azkuence deitu zuena”), Fernando Rey 2 (“Txirularen soinuan mendia ibili egiten zen, eztanda egiten zuten malkarrek, elurrausoek, izotz-gauek, izarrek”), Iñaki Segurola (“Horra, bada, nola dabiltzan izenak joan eta etorri, uraren gainean dantzan edo, hobeki esan, hutsaren gainean dantzan eta mapagileek jotzen duten soinuan”), Joan Mari irigoien (“Zeren esmeraldak berezko edertasuna du, begietarik sartzen zaiguna, baina hitzak ere bere edertasuna du, izen airos baten soinuan edo poema baten errezitaldian belarritik sar dakigukeena, eta ez dago begia belarriaren aurka jarri beharrik...”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Ta, zergatik ez zarete zuek biok gela batean sartzen eta ni bestean? - Aiorak, adar-soinuan”), Monika Etxebarria (“Burezur horren azpian, samoiedoak, nyam-nyamdarrak, malgatxeak, fueginoak ospakizun arraroenetan aritzen dira, beren asaba zaharrak jaten dituzte, beren haurrak, tam-tamaren soinuan jirabiran dantzatzen dira konortea galdu arte”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa soinu sarreran.

soinudun
adj. Soinua duena; bereziki, filmez mintzatuz, soinua erreproduzitzen duena. Film soinuduna.

Aztergaia: soinudun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

soinudun 2: Mde Po ("Izaro soinudun ozenak, aitzinako jainko zuzenak heietan baitziran jauresten marmorezko etxe goretan, gelditu ordea ez ziran"), Erkiag BatB ("Ez dau geiago ikusiko mutillak, ez Montsenyn, ez Katu nabarra kafetxe soiñudunean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

soinudun 4: B. Urkizu 2 ("lagungarri soinudunak: irratia, diskoa eta soinuzko eta ikusizko lagungarriak: telebista eta filme soinuduna"), Elhuyar ("XX. mendearen hasieran, irratiak azaldu ziren, eta soinudun zinea ere bai"), Athletic Club ("soinudun zinema").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

soinudun : AB38 7 ('sonoro', hauetan filme s. 1, oklusibo s. 1, s. zinema 1), Euskalterm 4; soiñudun : AB50 1 ('sonoro') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

film soinuduna.

soinugailu
iz. g. er. Musika-tresna.

Aztergaia: soinugailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

soinugailu 2: Or Mi ("Eztañuzko txaliñari dirdir zeragionan eguzkiak; soiñugailuak asi itunan, eta Cri txaliñaren yabe"), MEIG ("Ez baita aski, prosaz bezala, besteren hitzen muina eta mamia adieraztea; haren hitzen musika ere, eta ez musika ixila, belarriek suma dezaketena baizik, nolabait ere berritu behar baita beste soinugailu baten bitartez").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

soinugailu 2: X. Mendiguren B. ("Ofizialea sarrerako aterik hamar oinetara gelditu zen, ordena turutariak bere soinugailuari hotsa ateratzen zion bitartean"), Gte ("Neuk ere ezin ditut jasan mendi, baratze eta ondartzetara soinugailurik daramaten gizakume horik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

soinugailu : DFrec 2 ("bigarren hitzaldia eman du baserrietako soinugailuez: atabal, xalaparta, xistu...", "orma begiak musiko zoro eta itsu baten eskuak soinugailuz bezala ormakera miresten"), LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

soinugailu : EuskHizt, HiruMila (instrumento musical), ElhHizt (instrumento musical), EskolaHE, Casve EF (instrument de musique), PMuj DVC (instr. músico) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1999-05-26): hurrengo itzulirako.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gailu iz.ekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

musika-tresna.

soinuka
adb. g. er. Soinu eginez, soinu egiten. Eskuineko belarria soinuka ari bada, arrotza dator etxera.

Aztergaia: soinuka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

soinuka (+ -iñ-, -ñ-) 5: Añ GGero (kanta-soñuka: "asten zan kanta soñuka ta, onela, bere gatxa ta aserrea aztuten jakazan ta soseguan gelditu" — Ax: "soiñuz eta kantuz hasten zela"); Ag Kr ("pleiteru zar batean tanboliña ta "Armonia de Arrondo" bakotxa beren txandan, soñuka"); Or 2 ("ene ezpainak legor ta soinuka belarri", "Ele-zatiak soiñuka iragan ziran"); MEIG-NEtx ("Eskultura eta musikak hutsune bera dute, soinuka hasten eta berrasten") // eta ap. DRA, A EY I ("Eskuiko belarria soñuka ari bada, arrotza dator etxera").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

soñuka 1, A Aezk ("Eskuiko bearria soñuka äi bada, norbäitek ongi xardukitzen du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

soinuka : EuskHizt (hurrenez hurren ASren adibidean, Orixerena: "hitz zatiak soinuka iragan ziren..."), DRA (soñuka) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

soinu eginez.

soinulari
iz. Musika-jotzailea, batez ere herri dantza saioetan eskusoinua jotzen duen pertsona. Ezteietan jotzen zuen soinularia. Kantari, soinulari eta dantzariak. Soinulariak bere gitarraren sokak eri puntaz ukituz.

Esaera zaharrak

Soinulariaren etxean, oro dantzari.

Aztergaia: soinulari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
soja
1 iz. Landare lekaduna, jatorriz Asiakoa, babarrunaren antzeko fruitu jateko onak ematen dituena (Glycine max). Egun, gehien landatzen diren landare transgenikoak artoa, soja, koltza eta kotoia dira.
2 iz. Landare horren fruitua. Nekazariek, beren aldetik, esportaziorako garauaren zergak gutxitzeko eskatzen dute; sojarena bereziki.

Aztergaia: soja

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEH-EEBS corpusetan ez da soi-, soj-, zoi-, sui-, suj-, zui-eta süiformakorik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

soia 'landarea': AB38 3, HiztEn, Euskalterm 1 (Izendegia); soja 'landarea': DFrec 1, AB38 4, LurE, Euskalterm 15.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Glycine max.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

j/i — en soya bean nahiz soja bean idazten dute; ondoko erdara biek soja idazten dute (fr soya ere ageri da inoiz); eta soja hobetsi du batzordeak, aldaketa azalduz, hots: -j-ren abantailak: a) euskaldunak grafia hori du ezagunena; b) ebaki, [x] nahiz [j] ebakitzen du; c) -j- idatziz, ebakera guztiak dira posible, baita ortoepiak indar dezakeen [j] ere (eta, maila jasoko hitza ez denez, ebakera desberdinak onartuko lituzke).

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Glycine max.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "soia [grafia hobetsiko nuke]" (1997-03-04)

soja olio, soja-olio
iz. Sojaren hazietatik ateratzen den olioa, janariekin erabiltzeko ona. Saltsak egiteko ekilore-olioa eta soja-olioa erabiltzen dira gehien, eta bakanago oliba-olioa.

Aztergaia: soja-olio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh50 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 65; ETC: 36

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: soja-olio aceite de soja; Adorez: 0, Labayru: soja-olio aceite de soja; NolaErran: 0. Euskalterm: soja-olio (Merkataritza, TN).

Bestelakoak

hidrogenatu, hidrogena, hidrogenatzen 1 da/du ad. Kim. Hidrogenoarekin konbinatu. Soja olioa, industrian erabiltzeko, askotan hidrogenatu egiten da, eta prozesu horretan, osasunarentzat kaltegarriak diren koipeak sortzen dira. // soja 2 iz. Landare horren fruitua. Soja-olioa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. koltza(-)olio ere jaso liteke, gainerako olioekin batera. Ezagunenak dagoeneko azpisarrera dira. Bide batez, olio sarreratik oliba(-)olio adibidea ezabatu, azpisarrera da eta, eta soja 2. adierako adibidea ere kendu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa soja eta olio sarreretan.

soka
1 iz. Espartzuzko edo kalamuzko hari multzo bihurritua, batez ere lokarri gisa erabiltzen dena. Ik. korda. Kalamuzko soka. Soka mehe eta luze batez. Soka batekin zama lotu. Lepoan eta eskuetan sokez zutela lotu. Sokaz estekatu. Soka batez bere burua urkatu zuen. Ainguraren soka. Baina gatozen harira, eta haria ez da hemen listaria, baizik soka lodia. Saski bat jaisten zien sokatik zintzilik. Sokazko sare batean hartua geratu zen. || Hala nola arkuari soka gibelatzean urrunago aurtikitzen baitu gezia airean. Marinel dabilela ontziko soketan.
2 iz. (Beste edozein gaiez eginikoa). Burdinazko soka lodi bat.
3 iz. (Musika-tresnetakoa). Ik. hari 3. Gitarraren sokak.

Esaera zaharrak

Ezkila entzun nahi ez duenak ez soka tira. Zeinua entzun nahi ez duenak ez soka tira.

Aztergaia: soka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

korda, soka.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: soka-laster Ipar. 'urka-bilurra'.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

soka-laster, sokadantza, sokamutur, sokasalto, sokatira.

soka laster
iz. Ipar. Urka-bilurra. Urdea gibel zangotik soka lasterrean hartu zuen.
soka luze
Kontakizun luzea. Soka luzea da hori eta hitz gutxitan esango dut. Soka luzea kontatu dizuet.

Aztergaia: soka luze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

SOKA LUZE. "Largo de contar. Soka luzea da ori-ta, itz gutxitan esango det" Gketx Loiola.

LB: “Esako urtegiaren handitze lanek eragindako arazo eta ika miken soka luzeak ez du etenik” (Aizu), “Ezkerreko buruzagi eta hautagaiak hiltzea soka luzeko tradizioa da Kolonbian, XIX. mendetik” (Argia); EPG: “Batetik, aurreko soka luzearekin eten nahi izan zuelako, aspaldiko partez, berrogeialdia bai gutxienez iparrarekin, hego haizea ere sartu zuelakoz” (Pello Zabala), “Aita-semeen arteko ezinikusiak soka luzea zuen, lehenagotik zetorrena.” (Xabier Etxabe); ETC: “Soka luzea ekarri zuen adituen lanak” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

soka 2 iz. (Esapideetan). Soka luzea da hori eta hitz gutxitan esango dut. Soka luzea kontatu dizuet.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa; eta soka 2 adiera ezabatu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa soka eta luze sarreretan.

soka luzea ekarri
iz. Zerbaitek ondorioak izan edo zeresan handia eman. Antzematen zen kontua ez zela hala bukatuko, soka luzea ekarriko zuela. Arabako hiriburuan ere soka luzea dakar geltokien inguruko eztabaidak. Hitzaldiak soka luzea ekarri zuen; aldekoak eta kontrakoak ugari agertu zitzaizkion. || Atentatuak erreakzio soka luzea ekarri zuen.

Aztergaia: soka luzea ekarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, ‘ondorioak izan’ adieran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa soka, luze eta ekarri sarreretan.

sokadantza
1 iz. Aurresku mota, eskutik helduta soka antzeko bat eratzen duten dantzari talde bateko kideek banan-banan egiten dutena. Gauza erraza ez da baserrietan musikarik egotea, baina guztiak dira maisuak sokadantza egiten.
2 iz. Sokasaltoa.
sokagile
iz. Sokak egiten dituen eskulangilea. Oraindik aritzen ziren han sokagileak sokak eskuz egiten.

Aztergaia: sokagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sokagile, kordelgile.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

sokalagun
iz. kirol. Norbaitentzat, mendi bat eskalatzean soka berari lotua doan pertsona. Simone Moro sokalagun duela, Makalura abiatuko da hilaren 28an, mendia neguan lehenengo aldiz igotzeko asmoz. Sokalagunak ziren mendian, sokalagunak bizitzan.

Aztergaia: sokalagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): sokalagun 35, Berria (adib.: “Haiekin eskalatu ohi du, eta askotan izan zuen sokalagun Pavle Kozjek, zein abuztuan hil zen, Pakistango Muztag Tower mendian “, “Simone Moro sokalagun duela, Makalura abiatuko da hilaren 28an, mendia neguan lehenengo aldiz igotzeko asmoz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: sokalagun 1, Berria (“1992an Annapurnan istripu larria izan zuen Pierre Beghin sokalagunarekin”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta hedatua. -lagun osaerakoak sistematikoki berrikustea komeni da, kontraesanak baitaude hiztegian, baina orain ez zaio helduko sistematizazioari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

sokamutur
iz. Herri jaietako jolasa, lepoan soka luze samar bat loturik duen idiskoaren inguruan egiten dena. 18:00etan, sokamuturrean arituko dira hamasei urtetik gorako gazteak, Durana kalean.

Aztergaia: sokamutur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-mutur.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

sarrera ala soka sarreraren azpisarrera?

sokasalto
iz. Heg. Bakarrik edo taldean egiten den jolasa, soka bati bi muturretatik heldu eta birak emanez saltoka ari denaren oinen azpitik eta buru gainetik pasatzean datzana. Ik. sokadantza 2. Hutsik geratuko ziren kaleak, eta bizi izan nuen hori guztia desagertuko zen: sokasaltoa, kaleko jolasak...
Azpisarrerak

Aztergaia: sokasalto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sokasalto, soka-jauzi.

Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. iz.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-salto.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

sarrera ala soka sarreraren azpisarrera?

Erabileremu dialektala

Heg. arrunta da, baina ez dakigu Ipar. ezaguna den: P. Xarritonek argituko du.

Kategoria

iz. betea ote den galdetu da; jolasen izendapenen arazo orokorra da.

sokasaltoan
adb. Sokasaltoan zebilen. Sokasaltoan egin. Sokasaltoan jolastu nahi al duzu?
Loturak

Aztergaia: sokasaltoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jaso: sokasaltoan Sokasaltoan zebilen. Sokasaltoan egin. Eta sokasaltoan jolastu adibide bat gehitu azpisarreran. Bide batez, adibiderik gabe gelditu den sokasalto sarreran beste adibide bat jaso.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  sokasaltoka, sokasaltoan sartzea. || Gaurko haurrek, erdarazko 'jugar a' horretan oinarriturik, maiz sokasaltora jolastu esaten dutelako, sokasaltoan ibili, sokasaltoka egin edo jolastu esan beharrean.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Forma berririk ez da orain erantsiko.

sokatira
1 iz. Bi talderen artean jokatzen den herri kirola, soka baten alde banatan jarririk, talde bakoitzak bere alderantz tiraka, bestea bere alderdira ekartzean datzana. Hamaika eta hamasei urteko gazteak arituko dira sokatiran.
2 iz. (Bi gauzaren edo pertsonaren arteko tentsioaren edo tirabiraren irudi bezala). Etxearen eta kalearen arteko sokatiran sentitzen naiz. Madrilekin, ordea, sokatiran gabiltza, eta ederki dakigu gogor tiratuta soilik hautsiko dugula soka.

Aztergaia: sokatira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-tira.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

sarrera ala soka sarreraren azpisarrera?

sokatiralari
iz. Sokatiran aritzen den pertsona. Sokatiralariek bi tiraldi egin dituzte aurrena, eta jarraian sokaren bi muturrak askatzen hasi dira pixkanaka.

Aztergaia: sokatiralari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "sokatira, sokatiralari".

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua.

sokil
iz. Lur zati trinkoa. Ik. mokor1 1; zokor. Soroa aitzurtu beharra eta sokilak jo beharra.

Aztergaia: sokil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'lur-zatia' adierakoak: sokil 12, zokil 1 (B 6, G 7): Ag Kr: "Artoa jan, sokilla jo ta iñok eztakian lenguajean itz egin, Ameriketan ikusi ditudan salbajeak legez, gitxi gora bera"; Bilbao IpuiB 5, hauetako bat zokil formakoa: "Joan etxera; afaritarako eukan bezigua ekarri, ta zokil-pean sartu ixil-ixillean", "Joan etxera; afaritarako eukan bezigua ekarri, ta zokil-pean sartu ixil-ixillean", "Bai zera sokillekaz il!", "Baiña, nire sokilleri barre eginda, iges egin yaustiek barrabanok alakuok", "Mikaelak ez eutsan ezer erantzun; baiña bizarregaz zein bizar barik, urrengo goizean-goiz etxe-atzeko soloan egoan, sokillak apurtuten ekiñalean"; Izt C zerrenda batean; Ibiñ Virgil 6: "Udaberriz mendi zurietako izotza urtuta ixurtzen denean, eta Zephirek sokillak birrintzen dituneko, zezena goldepean muukatzen astea nai nuke, golde makurra berriz, ildoen igurtziz dirdaika", "Lur gizena baldin bada, urtatsetik asi bitez zezen sendoak lurrak iraultzen, uda auts-iarioak sokillak eguzki-galdatan egosi ditzan", "Atxurrakin sokil mokorrak autsi ta zumezko eskuarez orrazten dituenak laguntasun aundia damaie soroei, eta Keres oraillak eztio Olinputik alperrik begiratuko", "Putzua bete-arin gelditzen baldin bada, lurra ere ariña noski, giberri eta matsondo oparoentzat egokia; gaiñez egiten baldin badu ordea, atera lurrekin, soro trinkoa, nunbait ere: sokil gogor eta lur-lepo gizenak itxaron ditzakezu, idi densoekin urratu bearrak", "Oriek orrela, matsondo oparoak lantatu aurretik, gomazu ondo egosi bear dela lurra eguzkitan eta obi sakonak egin eta ipar-aizetara iarri bear dituzula sokillak", "Bada mastientzat ardura aundiko lan bat, iñoiz ere bukatzen ezten lana: urtero, iruzpalau aldiz soroa aitzurtu bearra ta atergabe sokil io-bearra, baita ostoak kimatu bearra ere"; sokor G 4: Izt C, zerrenda batean; Ag G: "Luisak, aserre, suak arturik eta sokorra joaz: 'Jolaserako gogoan bizarra daukazute'"; TAg Uzt: "Gurdian belar igartua daramakin itzaiak; sokorrak zartaka xeetzen ari dan neskatxak; txerrientzako pagotxa ebakitzen dun agureak..."; Vill Jaink: "Nolanai ere, bazkaria maneatzeko dagoena, sukaldari bat izango da, ez sokor-jotzaille bat"; zokor 2: Tx B III: "Frantxex-Txiki au xapuxtutzian nei lasaitzen zait barrena, / ez al dakizu zokor austeko alperra dala onena?"; Uzt LEG I: "Gure Gelatxon andre orretxek dantzan egin du egoki, / nik zerbait baño naiago nuke orrek bezela baneki; / plaza batian ikusi eta orrek egiten du toki; / ortan bakarrik ez da pizkorra, zokor jotzen e badaki"; b) sokil 'zuhaitz-enborra' 1, SP Imit, 227: "Zer naiz ni hura, egur ihar, tronko, sokil ezdeusetako eta etxatzeko bat baizen?".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zokil 'lur-zatia' 1: R. M. Azkue in Euskera, 1927: "Ganeko egunetan soloko zokilak austen baizen gogoz eragoioen (ari ziran) zekorrok iteilea erreketan narraz erabilela, lamiak uxatu nairik"; ikatz sokil 'ikatz-puska' adierako 1: J. A. Azpiroz: "Noragiriren bat eskatuko balidate, ondoan edukiko nuen beti ikatz sokil bat; bere gainean idatzirik egongo zen "bero zaitez Schnierrekin" mundu guztiarentzat ezaguna zen"; sokor 'artaburua' adierako 1: Habe: "Gero, siketikuen (...) garandu, bana banan, artu bata bestias sokorrak eta rraa-rraa garandu".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sokil : AB38 1 ('bloque'); HiztEn ('lur-zatia'), LurE ('lur-zatia' eta 'orea', 'zuhaitz-enborra'); zokil : HiztEn ("ik. sokil"); sokor : HiztEn ("ik. zokor"); Euskalterm 1 ('taco' eta 'terrón'); zokor 'lur-zatia': HiztEn, LurE; 'terrón': AB38 1, Euskalterm 1; zokor-mazo : HiztEn.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'lur-zatia'.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. s- ala z- dagokion, eta sokor-ekiko banaketa. EHHAeko datuak ere eska.

sokorri
iz. Ipar. Laguntza. Sokorri bila joan. Sokorri eman. Bortaz borta sokorri galdez.

Aztergaia: sokorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. iz.: sokorri bila joan.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[kentzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

sokorritu, sokorri/sokorritu, sokorritzen
du ad. Ipar. Laguntza eman, lagundu. Ik. sorotsi. Jende dohakabe haiek sokorritzeko. Sokorri nazazu.

Aztergaia: sokorritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

sokorritu, sokorri(tu), sokorritzen. Ipar. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

sokorritu, sokorri(tu), sokorritzen.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Ba al dugu beharrik? Ba al du erabilerarik gaur egun?" (1993-02)

 - [K203]: "... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

sokorru
iz. Batez ere bizk. Laguntza. Sakramentuen sokorrua harturik joango zara bizitza honetatik. Gurasoei obeditu eta sokorru eman.

Aztergaia: sokorru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

denak B-G dira: a) 'laguntza eskatzeko oihua' adierako 2 sokorru (Bilbao IpuiB: "Ikaratuta geratu zan Anastasi sokorruok entzun ebazanean"; "Sokorru-deiak entzun ala..."); b) 'laguntza' adierako ("obra onak egiteko, emoiten deuskuzan sokorru, edo laguntasun batzuk" bezalako) 30: sokorro 1 (Enb); sokorru 26: B 6 (Añ GGero; JJMg BasEsc; fB Ic I 2; Astar II; CatLlo), G 19 (Cb 3; Gco 16), AM 1: CatLan; eta sokorru eman (Cb Just); sokorru emon (Astar II), sokorru ein (EusJok II) bana; sokorruka 2 (Bilbao IpuiB: "An ioiazan arrapaladan eta sokorruka, or altxatu ta an jausi, aterperen bat non aurkituko"; "Ume baten baiño be abots meiagoz txilioka ta sokorruka asi zan, kiskaldu bearrik egoan-da"); sokorrukan 1 (EuskJok II: "O ze sentimentua neure ustian, ikustian Nabarra sokorrukan plazan; ezin defendidurik nengoan lekuan, entregauta egoan Pauloen eskuan".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira sokorro 'laguntza eskatzeko oihua' (Zipristin 3: "Hel! Sokorro! Kanguroa desdisekatu egin da, piztu egin da!") eta sokorru 'laguntza' (X. Amuriza: "Bat bateko laguntzak eta sokorruak egin genituenerako, biak erdi piztuak ziren, ez baitziren osorik hilak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sokorro 'socorro': AB38 2; sokorro etxe : AB38 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Bizk. 'laguntza'.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. Bizk. sokorruka 'negar batean', 'laguntza eske' adierakoaren erabilerak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Definizioa moldatu: 'laguntza-oihua'. 2- Azpisarrerak erantsi: sokorru batean, sokorruka. || 1- Zehatzagoa delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Forma berririk ez da orain erantsiko, eta bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakitako definitzailea.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper