soineko
1 iz. Jantzia. Ez didazue eman soinekorik biluzia nintzenean. Soineko zuri lihozkoa. Meza emateko soinekoak soinean. Soinekoak Esaurenak dira, baina mintzoa Jakobena. Berri hau aditu zutenean, soinekoak urratu zituzten eta negarrari eman zitzaizkion.
2 iz. Emakumezkoen jantzia, gorputz enbor osoa estaltzen duena, gerritik behera irekidura bakarra duena. Azken-azkeneko soinekoz jantzirik. Ezkontzako soinekoa.
3 iz. (Apaingarri edo estalgarritzat hartzen dena gauza abstraktu bat dela). Ik. soingaineko 2. Graziaren soineko ederra. Egiaren soinekoaz nahi zukeen estali gezurra.