- Azkaineko Herriko Etxeak, Euskal Kultur Erakundeak eta Euskaltzaindiak Piarres Larzabal herriko idazle eta euskaltzaina omendu zuten pasa den ostiralean.
- Idazle, apaiz eta euskaltzain izanaren obraz, biziaz eta herriko antzerkigintzan utzi zuen ondareaz aritu ziren Ixabel Etxeberria ikerlaria eta Jon Casenave euskaltzain urgazlea, jendez lepo zegoen herriko Biltoki gelan.
Irakurri gehiago: Ixabel Etxeberria: "Bizitza zabala eta aberatsa izan zuen Piarres Larzabalek" Iruzkin berria idatzi
- Zenbaitetan, zalantza sor daiteke bailara, ibar eta haran hitzekin, batzuetan sinonimoak balira bezala erabiltzen baitira hiru forma horiek. Bada, ‘bi mendialderen arteko tarte aski luzea, eskuarki ibai batek zeharkatzen duena’ adierarako ibar eta haran arautu ditu Euskaltzaindiak. Bi hitz horiek, beraz, erabateko sinonimoak dira, baina ibar eta haran historikoak izendatzeko bailara ez erabiltzea gomendatzen du Euskararen Akademiak.
- Hileta elizkizuna ostiralean izanen da, apirilaren 19an, 10:00etan, Izpurako elizan.
- Izpuran (Nafarroa Beherea) jaio zen Bernard Goity, 1926ko maiatzaren 15ean. Zuzenbide Kanonikoan doktorea (Tolosako Institutu Katolikoa), apaiza eta Baionako Andredena Maria katedraleko kapituluburu ohia izan zen; Herria astekariko diruzain ohia ere bai. Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 1983ko apirilaren 28an.
- Goityren Zenbait idazlan: Histoire du diocèse de Bayonne (2007); Elizak eta Estatua bereizteko legea [elkarlanean] (2008).
(Argazkia: Baionako Elizbarrutia)
- Azkaineko Herriko Etxea, Euskal Kultur Erakundea eta Euskaltzaindia elkartu dira Piarres Larzabal herriko idazle eta euskaltzaina omentzeko.
- Honela, Azkaineko idazle, apez eta euskaltzain izanaren obraz, biziaz eta herriko antzerkigintzan utzi duen ondareaz arituko dira Ixabel Etxeberria ikerlaria eta Jon Casenave euskaltzain urgazlea ostiral honetan, apirilak 19 dituela. Pantxoa Etxegoin euskaltzain urgazleak egingo du aurkezle-lana herriko Biltoki gelan, 19etatik aurrera.
- Euskaraz argi duzu nola idatzi? Nola erabili behar diren letra larriak, lodiak, etzanak, sinboloak?
- Hori dena argitzen laguntzeko, Euskaltzaindiak ikastaroa antolatu du maiatzaren 7rako. Hain zuzen, Euskara Batuaren Ortotipografia: laburtzapenak eta sinboloak izenekoa. Alfontso Mujika euskaltzain osoak emango du, Akademiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Luis Villasante Ikergunea / Almortza kalea, 6).
- Izen-ematea HEMEN
- Aurtengo ikastaroak: ekainaren 18an, Bilbon; irailaren 17an, Gasteizen; urriaren 16an, Baionan; eta azaroaren 12an, Iruñean. Izena emateko epeak aurrerago argitaratuko dira.
- 2021ean abiatu zen Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) egitasmoa eta urtarrilean plazaratu ziren lehen emaitzak.
- Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza bosgarrenez plazaratu du Euskaltzaindiak
- ‘Hitzak Lege’ erakusketa ibiltaria UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan izango da maiatzaren 9ra arte
- Euskaltzaindiak bi liburu aurkeztu ditu Sarako Idazleen Biltzarrean (laburpen-bideoa)
- Jean-Baptiste Coyos: "Zuberoako pastoralaren berritzailea izan zen Junes Casenave-Harigile"