Berritua dator bi tomo dituen II. argitaraldia, gaurtik aurrera Akademiaren webgunean kontsulta eta eros daitekeena
Internet bidez (www.euskaltzaindia.eus) kontsultak egiteko bi modu izango ditu aplikazioak: arrunta eta aurreratua
BBKren laguntzaz argitaratu den bigarren edizio honek 37.884 sarrera eta 6.944 azpisarrera dauzka, hau da, 44.828 forma eta 61.398 adiera (lehena izanda, 2012ko argitaraldiak 20.000 sarrera zituen)
Euskaltzaindiaren bestelako lanak ere eskura daitezke hiztegitik irten gabe, hain zuzen, 'Hiztegi Batu Oinarriduna'; 'Orotariko Euskal Hiztegia' eta 'XX. mendeko corpusa'; eta 'Lexikoaren Behatokia'
Euskaltzaindiak 2004ko uztailaren 23an 'Euskal Herria izena' araua onartu zuen (139.a) eta, ondoren, argitara eman. Arau guztiekin gertatzen den bezala, honek ere azalpen testu bat du ondoan.
Aurrerago egindako zenbait ikerketa eta lanek, ordea, aukera eman zuten informazio gehigarria lortzeko, bai eta daturen bat zehatzago adierazteko ere. Ondorioz, Euskaltzaindiari bidezko iruditu zitzaion orduko azalpen testu hura egokitzea. Hori dela eta, aurtengo urtarrilaren 29an Donostian egindako Osoko bilkuran 139. arauaren azalpen testu eguneratua onartu zen, argi adieraziz arauan bertan ez zela aldaketarik egin.
Araua euskaraz argitaratu zen orduko hartan, baina orain, hainbat herritar, elkarte zein erakunderen eskaerei jaramon eginez, Akademiak araua eta bere azalpenaren nondik norakoak gazteleraz eta frantsesez ematea erabaki du.
Akademiak salgai jarri du 'Narrazioak eta Olerkiak 2015' argitalpen berria (2,85 eurotan), eta webgune honetan eros daiteke. Liburuan, iazko Azkue Sarietan nabarmendutako lan guztiak agertzen dira. BBKrekin batera antolatzen ditu sariok Akademiak.
Gaur, aurreneko aldiz, Nafarroako Parlamentuan egin du Osoko bilkura Akademiak
Unai Hualde Iglesias Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariordeak harrera “beroa eta senidetasunekoa” egin die euskaltzainei. “Ohore bat eta plazer bat da guretzat zuek hemen hartzea”, esan du Hualde Iglesiasek
Andres Urrutia euskaltzainburuak gogoratu du Akademia dela euskarari buruzko erakunde aholku emaile ofiziala, Nafarroan; eta azpimarratu nahi izan du "euskara eta gaztelania direla Nafarroako hizkuntza ofizialak, nafarren nortasuna aberasten dutenak"
Bihar, aurreneko aldiz, Nafarroako Parlamentuan egingo du Osoko bilkura Akademiak
Goizeko 10:30ean izango da batzarra, Parlamentuko 2. Komisio Gelan
10:00etan, Parlamentuko mahaiak harrera ofiziala egingo die euskaltzainei
(Irudian, Ramos Urangaren beira batean oinarrituta David Abajok eta Muka Desing Lab-ek egindako eskultura)
- Euskaltzaindiak eta EHUk euskarazko tesien Koldo Mitxelena sarien deialdia egin dute
- "Erriberako gurasoek eta herritarrek izugarrizko meritua dute", esan du Andres Urrutia euskaltzainak, Lodosan
- Aurreneko aldiz, Euskaltzaindiak Nafarroako Parlamentuan egingo du Osoko bilkura
- Euskaltzaindiak bost hitzaldi antolatuko ditu Ondareari buruzko Europako Jardunaldien 16. edizioan