Oinarri-arauen artean, hona hemen garrantzitsuenak:
- Antzezlanek, gehienez ere, 30 minutu eta, gutxienez, 15 minutuko iraupena izan behar dute.
- Testuek euskaraz idatzita egon behar dute.
- Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira.
- Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak.
- Lanak (gidoia + proiektuaren ezaugarri nagusiak) bidaltzeko epea 2024ko urriaren 6an amaituko da.
Hautatutako antzezlana 2025eko LAUTAN HIRU jaialdian estreinatu beharko litzateke. Laguntzaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere, pieza laburren sorkuntzari lagunduta.