Abenduaren 20an, Luis Villasante ikergunean, egingo da Euskaltzaindiak Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua proiektuaren baitan antolatu duen jardunaldia.
Parte-hartu nahi duen orok, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean eman dezake izena, edo 0034 944158155 telefonora deituz.
Bi ardatz nagusi izango ditu mintegiak, gaur Mikel Zalbide Euskaltzaindiko Euskararen Historia Soziala egitasmoko zuzendariak azaldu duen legez: “alde batetik, hizkuntzen historia soziala lantzeko nazioarte mailan berritzailea den metodologia aurkeztea eta aplikatzea; bestetik, azken 250 urtean Donostiako bilakaera soziolinguistikoa zein izan den azaltzea”.
Xabi Paya (Donostia 2016ko kultur programaren zuzendaria): “Euskaltzaindiak sortutako metodologiak, jardunaldi honetan erakutsiko dena, erakusten digu XVIII. menderako Donostia Europan eta munduan kokatuta zegoela, orain dela 250 urte ere hizkuntza aniztasuna bazela hiri honen adierazle bat”.
Bere aldetik, Antonio Campos Kutxa Fundazioko ordezkariak adierazi du euskarak aurrera egin duela mendeetan zehar, “iraun duela”, eta gaineratu du hori dena lortu duela “beste hizkuntza batzuk bidelagun” dituela.
Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainari gertatutakoa gogoan, Sari Nazionalaren oinarri-arauak aztertu eta aldatzeko proposamena egin dio Andres Urrutia euskaltzainburuak Iñigo Méndez de Vigo Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroari, azaroaren 16an bidalitako gutun baten bitartez
Baraiazarrari Itzulpen Onenaren Sari Nazionala eman zioten azaroaren 3an, goizean, Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskaratzeagatik; gauean, berriz, Kultura Ministerioak balio gabe utzi zuen erabakia, itzulpenak Ministerioak berak aurretiaz ezarritako oinarri-arauak betetzen ez zituelako
Euskaltzaindiak ulertzen du oso garrantzitsua dela herrialde berean dauden “hizkuntzen eta kulturen arteko elkarbizitza eta errespetua praktikatzea”. Azken finean, Akademiak gutunean dio inork ez duela "estimatzen ez aitortzen ezagutzen ez duena”
(Iñigo Méndez de Vigo, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa)
Beste behin, Euskaltzaindia Durangoko Azokan egongo da, abenduaren 2tik 6ra bitartean (Akademiak ez du hutsik egin 51 urteotan)
Azken urtean editatutako liburuak eramango ditu Artekale 69 karrikan kokatuta egongo den erakusmahaira
Kontxi Narbaitza)
Dokumentu baten bitartez, Ipar Euskal Herriko erakundeentzat Euskaltzaindia aholku emaile ofiziala eta hizkuntza kontuetan erreferentziazkoa izatea eskatu die Akademiak Garapen Kontseiluari eta Euskararen Erakunde Publikoari
Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan aholku emaile ofiziala da Euskaltzaindia, eta, ondorioz eta euskarari dagozkionetan, herri-erakundeek irizpenak, aholkuak eta txostenak eskatzen dizkiote
2017ko urtarriletik aurrera sortuko da Ipar Euskal Herriko administrazio berria, eta Akademiak zein Euskal Konfederazioak izen bera proposatu dute: Euskal Elkargoa
Larunbatean, Baionako Euskal Museoan antolatu zen Jagon Jardunaldian, erakunde berriak ondorengo urteetan gainditu beharreko erronkak aztertu ziren. 'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa' lemapean egin zen aipatu mintegia
Jende ugari hurbildu zen goizeko zein arratsalde parteko hitzaldietara, Euskal Museoko gela nagusia euskaltzalez gainezka agertu zela uneoro
Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak adierazpen bateratua egin dute, gaur, Jagon Jardunaldiaren baitan
Ipar Euskal Herrian erakunde aldaketa gertatuko da 2017ko urtarriletik goiti. Hortaz, Euskaltzaindiari eta Euskal Konfederazioari iruditzen zaie "garai ezin egokiagoa dela hizkuntza politika berri hori garatzen hasteko"
Sortzen den mementotik beretik hasita, Elkargoaren estatutuetan euskararen hizkuntza eskumena jaso behar dela esan dute erakunde biek, Korsikan, Bretainian eta Ipar Katalunian egin bezala, Ipar Euskal Herrian ere euskarari "nolabaiteko izaera ofiziala" aitortu behar zaiola azpimarratuz. Horretarako, gogoratu dute ezinbestekoa dela "baliabide aski paratzea eta hizkuntza politikarako aurrekontu propioa bideratzea"
Maider Hegi (Euskal Konfederazioa) eta Xarles Bidegain (euskaltzainburordea), gaur, Baionan
- “Erleak egingo duen beste lan bat da salatzea hemengo kultur familia batzuk izan duten jokaera pobrea”
- “Erlearen helburua da erakustea euskara darabilen mundua oso zabala dela, unibertso oso bat”
- 'Aktore bizitza' (Anjel Alkain, ERLEA)
- “Gorbeialdeko memoria bizia” gordetzen du Juan Manuel Etxebarriaren azken liburuak