Besteak beste, kultur hedapenerako jarduerak, ikastaroak, hitzaldiak eta abar bultzatuko ditu Akademiak hirian, eta horretarako behar diren erakunde eta elkarteekin arituko da elkarlanean.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Pozik gaude hitzarmen berri honekin, gure lana hedatu eta zabaltzeko aukera emango digulako, eta, era berean, zerbitzua eskainiko diogulako bai Udalari bai herritarrei”.
"Aita Junes Casenave Harigile (1924-2018) Betharramen zendu zaigu, irailaren 23tik 24erako gauan. Urdatx / Santa Grazi herrian jaioa, apeztu zen Mixel Garikoitz oztibartarrak han eraiki zuen lagundian. Letretan irakasle izan zen luzaz, baita zuzendari Donapaleuko Etchécopar kolegio katolikoan. Gero, Zuberoako Basaburura izendatu zuten 1981ean, eta berriki arte tokiko kristauen artean apez lana egin du fidelki. Ber denboran belagilea zen, baina zentzurik onenean: gaitz batzuen artatzeko botikak atontzen zituen belarrez.
Zuberoako idazle eta apaiza 94 urterekin zendu da, obra oparoa utzi duela idatzita, batez ere pastoralgintzan.
Euskaltzain urgazle izendatua 1979ko abenduaren 20an, eta ohorezko, 2000. urteko urriaren 27an. Euskaltzaindian, Hiztegigintza Batzordean (1987-1989) aritu zen, batez ere.
Bere lanak: Literaturaren zubitegian.
Ikastolako arduradunekin bildu da Euskaltzaindiaren Zuzendaritza; gelak bisitatu dituzte, ikasleekin mintzatu dira eta haritz bat landatu dute.
Iñigo Aritza ikastolak antolatuko du aurtengo Nafarroa Oinez, urriaren 21ean. Ikastola berriztatzeko erabiliko dute bertan bildutako dirua.
Ikastola bisitatu eta gero, Olatzagutiko udaletxean izan da Zuzendaritzaren iraileko lan-saioa; bertan, Altsasu, Urdiain, Ziordia eta Olatzagutiko alkateekin elkartu dira euskaltzainak. Arratsalde partean, Urdintarra errotara joan dira.
Altsasuko ikastolak antolatuko du urriaren 21ean ospatuko den Nafarroa Oinez. Bihar, bertaraino hurbilduko da Euskaltzaindiko Zuzendaritza (09:45). Besteak beste, euskaltzainek ikasgelak bisitatuko dituzte, eta, azkenik, haritza landatuko dute ikastolaren inguruan.
Gero, Olatzagutira joango dira euskaltzainak. Bertan, alkateak harrera egingo die, Euskaltzaindiak Udaletxean bertan egingo baitu iraileko Zuzendaritza lan-saioa. Azkenik, Urdiainera hurbilduko dira euskaltzainak, hango errota ospetsua bisitatzera.
















