Euskaltzaindiaren ikuspegia, Garapen Kontseiluaren geroaz
2016ko uztailaren 11ko gutun baten bidez, Caroline Phillips andereak Euskaltzaindiak Garapen Kontseiluko geroaz bere ikusmoldea jakinaraz dezala galdatzen zuen, gero, hurbilean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako probintziei buruzko epemugak ikusiz, 'Euskal Herri Aglomerazio Elkargoa' deituko den lurralde kolektibitate berriko kuadroan.
Euskaltzaindia ez da Garapen Kontseiluko Biltzar Nagusiko kide, Jean-Baptiste Coyos euskaltzaina pertsona kalifikatuen Kolegian kide gisa ari delarik bakarrik. Testuinguru honetan, engoitik eztabaidan argikiago parte hartuko duela deliberatu du Euskaltzaindiak, bere ikusmoldeak eta proposamenak jakinarazteko. Beraz, hemen elebitan agertzen dugun idazki hau etorkizunean dugun konfiantza arrazoituan oinarritzen da.
Dokumentu honek Jean-Claude Iriart Euskal kultura sustengatzen duen herriarteko sindikataren lehendakariari 2016ko maiatzean igorri genion gutunaren edukiaren zati bat berriz hartzen du, baina euskararen lekuari eta garapenari buruzko hausnarketa proposatzen du ere, Aglomerazio Elkargo berria eta Garapen Kontseiluko bilakaera kontuan hartuz.