Euskaltzaindiaren hiztegi berria ondo erabiltzeko saio praktiko bi antolatu dituzte EIZIEk eta Akademiak
Euskaltzaindiaren Hiztegi berriaren bertsio digitala ondo erabiltzeko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskainiko dira bi saiotan.
Saio hauek, EIZIEko bazkideentzat antolatuak, urtarrilaren 24an eta 25ean egingo dira. Lehena, Donostian Euskaltzaindiak duen ordezkaritzan (Luis Villasante Euskararen Ikergunea, Tolare baserria), eta, bigarrena, Akademiak Bilbon duen egoitzan (Plaza barria, 15).
17:00etatik 19:00etara egingo dira eta doakoak izango dira. Hori bai, parte hartu nahi duenak izena eman beharko du, urtarrilaren 18a baino lehen, esteka honetan bertan.
Idatzi iruzkina