Mari Jose Azurmendi soziolinguista eta ohorezko euskaltzainak jasoko du Eusko Ikaskuntzaren 2018ko Manuel Lekuona Saria. Ibilbide profesional eta akademiko "aparta" izan duela eta hizkuntzaren normalizazioa bere egin duela nabarmendu du epaimahaiak, "euskarari ekarpen joria eginez".
Azurmendi aitzindaria izan da soziolinguistika gaietan, bai eta psikosoziolinguistika deitua izan den jakintza arloa garatzen ere. Nazioarte mailan hizkuntzaren ikerketan egindako zabalkunde lana ere ezaguna dela azpimarratu du. Beasaingo Alkartasuna Lizeoko lehen emakume zuzendaria izan zen, baita Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedradun izatera iritsi zen lehen emakumetarikoa ere. 2000. urtean, Soziolinguistika Klusterreko bultzatzaile eta sortzailetako bat izan zen. Euskaltzaindiak 2018ko apirilaren 27an izendatu zuen ohorezko euskaltzain.
Gaur izenpetutako lankidetza hitzarmenaren bidez, 2018an eta 2019an egingo diren ekintza eta egitasmoak babestuko ditu GARAk.
Ondoko eremuak aurreikusi dira: Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren barruan Akademiak antolaturiko ekitaldi instituzionalen, nazioarteko jardunaldi akademikoen, ekintza artistiko-kulturalen eta bestelako ekintzen zabalkundea eta publizitatea egingo du GARAk; eta Mendeurrenaren baitan Euskaltzaindiak ekoitziko duen komikiaren zabalkundea ere egingo dute.
Berrogeita hamar hizlarik parte hartuko dute Euskaltzaindiak urriaren 4, 5 eta 6rako antolatu duen Arantzazuko (Oñati) nazioarteko biltzarrean: 'Arantzazutik mundu zabalera: 1968-2018'.
Euskaltzaindiak baliabide linguistiko eta teknologiko berriak aurkeztuko ditu Arantzazun (webgune berriztatua, Euskara Batuaren Eskuliburua).
Izen-ematea zabalik dago, urriaren 1a bitarte (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / +34 943 42 80 50 / +34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71).
Sartzea dohainik -plaza mugatuak: 140- (aldibereko itzulpena).
Jardunaldi guztiak zuzenean eskainiko dira, streaming bidez, Euskaltzaindiaren Youtubeko atarian.
Programa osoa, hemen.
Munta handiko konbentziotan egin ohi den bezala, Baionako Herriko Etxeko aretora heldu zen orori oparitxo bana eskainiz ekin zion Euskaltzaindiak, mendeurreneko lehen ekitaldi akademikoari. Oparitxoa, zer eta kaier orri zuri bat, tapaki beltz gogorrez babestua, aldean idazluma ere bazekarrena, bilkura hartatik hasi eta urtebetez luzatuko diren ekitaldietan entzungo direnak jasotzeko. “Ganoraz eta fundamentuz bete behar da”, bota zuen erronka Andres Urrutia euskaltzainburuak, “guztion artean egin beharreko kronika baita mendeurrenekoa”. Aldamenean zituen Xarles Videgain euskaltzainburuordea, Jean-Réné Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakaria eta Beñat Arrabit Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria.
Euskaltzaindia da Euskal Herri osoko aitortza instituzionala lortu duen erakunde bakarra.
Baionako jardunaldia ('Euskara batua eta Ipar Euskal Herria: 1964-2018´) zuzenean jarrai dezakezu, hemen: https://youtu.be/rvfk-8j8NXs
















