Euskaltzaindiaren webguneak 338.976 bistaratze izan ditu, azaroan
Akademiaren webguneak jasotzen dituen bisitarien kopurua goraka doa, hilero. Neurri batean, Hiztegi berriari esker izan da abantea.
Aurreko hilabetean legez, azaroan ere Euskaltzaindiaren Hiztegia (98.562 bistaratze) eta Euskal Onomastikaren Datutegia (85.605) izan dira gehien kontsultatutako edukiak.
Guztira, 338.976 bistaratze izan zituen, urrian baino 16.000 gehiago, eta bisitak, ostera, 93.136 izan ziren (urrian 83.158 lagun sartu ziren gure atari digitalean).
Bi egitasmoen atzetik doaz Orotariko Euskal Hiztegia (45.673) eta Euskaltzaindiaren Arauak (9.447).
Idatzi iruzkina