Lehendabiziz egiten da, hiriko kale guztiak hartuko ditu eta 12.000 euroko aurrekontua baliatu du Udalak zeregin horretarako. Datorren urteko ekainerako amaitzea aurreikusten da
Iruñeko Udalak Euskaltzaindiari emango dio enkargua kontuan hartuz 1986ko abenduaren 15eko Euskararen Foru Legeak dioena: Foru Erkidegoan aplikatzekoak diren "hizkuntza arauak ezartzeko, Euskaltzaindia izanen da erakunde aholku-emaile ofiziala"
Honela, Plaza Barriko egoitzak bost hitzaldi hartuko ditu ondorengo egunetan: bihar, ostegunean, ostiralean, 25ean eta 27an
Ostegun honetan, Felix Muguruzaren txanda izango da, 'Etxetik kanpokoek leku-izenetan ezkutatu zizkiguten altxorrak' berbaldiarekin; ostiralean, berriz, Mikel Gorrotxategik bestelako kontu bat aztertuko du jendaurrean: 'Barne emigrazioa mendebaldera, deituretan'
Printzipioz, Bizkaiko kultur ondarea zabaltzeko asmoz antolatzen dira Ondarearen Europako Jardunaldiak
(Gidor Bilbao, euskaltzain urgazlea)
Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak, Exonomastika batzordeak proposatuta, hau erabaki zuen irailaren 30ean, Iruñean egindako bileran: 178. arauan (Kanpoko leku-izenei dagozkien herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko irizpideak. Euskaltzaindiaren gomendioa) letra larrien erabilerari buruzko ohar osagarri bat sartzea.
Hona hemen letra larrien erabilerari buruzko oharra:
Herritar-izenak izen arruntak dira, eta jatorri-adjektiboak adjektibo arruntak dira. Beraz, batzuk zein besteak letra xehez hasita idaztekoak dira. Adibidez: Etorri dira mauletarrak. Non daude belgikarrak? Zoragarria da italiar arkitektura. Jatexe txinatarrean afaldu zuten.
Dena dela, baldin eta jatorri-adjektiboa pertsona baten izengoitia bada, letra larriz hasita idazten da, gainerako izengoitiak bezala (Erik Gorria). Adibidez: Eszipion Afrikarra, Joan Damaskoarra, Basilio Mazedoniarra, Judas Galilearra.
Era berean, jatorri-adjektiboa leku-izen baten parte bada, letra larriz hasita idazten da, gainerako adjektiboetan gertatzen den bezala (Ibai Horia). Adibidez; Kongo Belgikarra, Ekialdeko Afrika Britainiarra, Sudan Anglo-egiptoarra, Anglo-normandiar uharteak.
Exonomastika batzordea
Belaunaldi oso batentzat "erreferente" bilakatu dela azpimarratu du epaimahaiak
Sari-emate ekitaldia 2017ko lehenengo hiruhilekoan ospatuko da
Gure literaturan zientzia fikzioa lantzen aitzindarietako bat izan da Mayi
Biharko oroitzapenak (1958) eta Teleamarauna (1987) dira bere lanik ezagunenak, biak ala biak Maiatz-ekin argitaratuak