Aurtengoa 5. deialdia da, bi urterik behin antolatzen dena
Lodosako Ibaialde ikastola bisitatu zuen, atzo, Euskaltzaindiak
Lodosa eta Sartagudako alkateek harrera abegikorra egin zieten akademikoei
Irailaren 30ean izango da bilera, Parlamentuko 2. batzorde gelan
Andres Urrutia, euskaltzainburua: "Parlamentuarekin aspalditik ditugun loturak berretsi nahi ditugu, eta euskararen lurralde guztiak zaintzen ditugula adierazi"
Bilbon antolatuko dira mintzaldiak, Plaza Barriko egoitzan, urriaren 18, 20, 21, 25 eta 27an
Bizkaiko kultur ondarea zabaltzeko 300 jarduera inguru eskainiko ditu urrian zehar gauzatuko den egitasmoak
Webguneko orriek 3.111.828 bistaratze izan zituzten urte berean. Gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren.
Euskaltzaindiak urtero-urtero kaleratzen duen Oroitidazkian eskaintzen dira datuok, Akademiaren bestelako jardun guztiekin batera.
Euskaltzaindiaren 2015eko Oroitidazkia Akademiaren webgunean irakur daiteke. Memoriak Akademiak 2015ean egin zituen lanen berri ematen du, eta PDF formatuan eskaintzen da, nahi duen orok kontsulta dezan. Bertan eta besteak beste, Akademiaren diru-kontuak, barne-jardunak, eskainitako zerbitzuak eta kanpo ekintzak zehazten dira, gizarte osoaren esku jarriz.