1690. urtearen inguruan, nekazariendako abere sendakuntzako liburua idatzi zen lapurteraz. Egilea Donibane Lohizuneko kimikari bat zen: Mongongo Dassanza. Liburua egiteko oinarri nagusia L'Agriculture et la Maison Rustique 1583an argitaraturiko lan ospetsua izan zen.
Dassanzaren liburu osoa ez da aurkitu, bai ordea liburu hau oinarritzat hartuz, idatzi ziren lau idazlan:
- Baigorrikoa, XVII. mendekoa omen dena, eta nagusiki behe-nafarreraz idatzia dagoena
- Peillen Barkoxeren eskuizkribua, XVIII. mendekoa eta lapurteraz idatzia
- Garazikoa, Bertrand Goyenetchek idatzia (1830-1831)
- Amikuzekoa, Jauregiberryrena (1891koa nonbait)
Txomin Peillen paratzaileak, idazlan hauetan ematen diren animaliak sendatzeko errezetak bildu eta ordenaturik ematen ditu, errezeta bakoitzari bere albaitaritzako iruzkina gehituz.
Maulen, Garapen irakunkorrari buruzko jardunaldian
Hain zuzen ere, liburu hau izan zuen hizpide Txomin Peillenek joan den ekainaren 4an, Maule-Lextarreko Mediatekan egin zen Garapen iraunkorrari buruzko jardunaldian. Andres Urrutia euskaltzainburua izan zuen ondoan.
Ondoren, Veronique Zenoni osteopata mintzatu zen.