Hiazinto Fernandorena Setien euskaltzain urgazle eta ikastolen bultzatzailea hil da
Urte luzez, eskalgintzan jardun zuen urnietarrak. 86 urte zituela zendu da.
Lazkaoko ikastolen sortzaile eta euskal udalekuen bultzatzaileetako bat izan zen Fernandorena; honela, euskaltzain urgazle izendatu zuen Akademiak, 1967ko abuztuan.
Duela bi urte omenaldia egin zioten Andoainen, eta 'Jaxinto, ikastolen lemazain' liburuan aletu zituzten bere ekimen eta gogoak.
Idatzi iruzkina