Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

152 emaitza idazti bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 sail.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado en autores meridionales desde mediados del s. XVIII. Al Norte se encuentra en Axular y en algunos autores a partir del s. XIX. La forma general es sail (para la distribución de las variantes sail-, sall-, saill- etc. v. EI 97). Hay saille en S. Mitxelena (junto a sail ), y salla y saila en Añibarro y Lapeyre respectivamente. En DFrec hay 372 ejs. de sail, 28 de ellos septentrionales.
etimologikoa
Etim. Podría relacionarse con fr. ant. seil, mod. sillon, etc.
sense-1
1. (V, G-goi-to-bet, AN, BN, S; SP, Hb, H; -ill Lar, H; sall Lar, Dv, H), saila (V-arr), zail (G-azp-to). Ref.: A (sail, saila); EI 97; Lrq (sall).
Tarea, trabajo, cometido; cuestión, asunto, terreno. " Hau da ene sailla (lana), ceci est ma tâche" SP. "Tarea, mugekiña sailla, tarea, ladoikia " Lar. "(Cada uno a su) labor, bakoitza bere lanari, bere sallari " Ib. "Tarea, trabajo que debe hacerse en tiempo limitado" A. v. arlo.
Trabailla arazitzen zituen Faraonek bere azpiko iende hek, seiñalaturik bat bederari, bere eguneko lana eta sailla. Ax 26 (V 15). Etzinioke, ariñ, argi ta garbi saill oni ekingo Jainkoak eman ezpazizun Jesusen bihotzarekiko dezun jaiera hori. Lar, carta a Mb 277 (v. tbn. Cor 300 sallari). Ona zergatik sall oni ekitera noan. AA III 399. Aldatu berbetia beste sail batera. fB Ic II 203. Yolas-garritzat eta tarte-garritzat egiteko au artu dodan ezkero ta ez sailltzat, ez eguneko lantzat. Zav Fab RIEV 1907, 91. Ara emen zure lanerako arlorik eta sallarik ederrena. EL2 22. Orain jarraitu bear diot arrobien sailari. Izt C 50 (247 saillari, 112 sallari). Beren sailla edo tarea ezin egin zutenean. Lard 67 (536 sallari). Iruterdietan berriro bildurik, jarraitu zizaiozkan eguartean asitako sallari. EE 1880, 127. Bakotxak bere sailla ein bear ebala, / gura zan orduetan egiñagaz lana. AB AmaE 417 (187 sallean). Egin daun eure arlo edo sail ori? A BeinB 40.

( s. XX.) Janarijen salla [...] bedar-landa barrijekaz zuzendu lei. ForuAB 107. Arlo goi ta meiak utzirik saill errex ta adigarriak orientzat idatzi biar ditugula. Lh Itzald II 106. Erriarentzat bakarrik asi nintzan lana egitten aurrenean. Baño laxter luzatu bear izan nuan nere salla. Inza Azalp 5. Sail au osatzeko galdera asko egin bear izan ditut, paper asko irakurri, itz asko entzun. Muj PAm 12. Kunpritu ditugu guk / artutako saillak. Tx B II 225. Sail berari jarraikiz, ara beretan thematuz. JE Ber 75. Arrotzek eta zenbait euskaldun zabarrek gure sallera begiak zuzen aal-ditzaten. Ldi IL 66. Enparauen arazoetan sartu barik, bere sallean lanari ekingo ei-dautso. Eguzk GizAuz 87. Balendinek beste sail batera eraman zun batbatean alkarrizketaren aria. TAg Uzt 218. Guk baino berjakintza-lekoretiko sail haundiago bat berjakintzara dezake. Mde Pr 350. Liburua, zointan xeheki irakutsiak baitziren Alemanian sorginek zeramatzaten sail ikaragarriak. Zerb Azk 93. "Faidro" deritzan elkar-izketan ez ta bai sail au astintzen dute. Zait Plat 152. Utsegin gabe zintzo jarraituz / artzen zituzten salletan. Basarri 17. Aurrena, norberak zer menderatzen duan obeki, ta sail ura landu bear dualako. Vill Jaink 10s. Neri dagokidan sail onetan, Bukolikon-Georgikonen itzulpenetan, alegia, ona emen gure aurretik euskaldunek zer egin zuten. Ibiñ Virgil 23. Euskal antzerki ta nobela, oraindik idazle yaio baten zai daude; ta beste sail batzuetan ere, atzeratxo gaude, noski. NEtx LBB 7. Langilantzaz eta laborantzaz, beti argitaratuz fedeak eta "oraiko" biziak zer galdatzen duten sail orietan. Larz in Alzola Atalak 118. Dutan bezala fede ukanik gizonen Salbatzailean, / zertan sartu naiz emaztearen goraipatzeko sailean? Xa Odol 274. Munduan izan zendun / gizon baten mailla, / zintzoki eramanaz / artutako sailla. AZink 121. Ez nuke nabi haatik sail hau utzi, gure minako edo meatzeko iturriaren berri eman gabe. Larre ArtzainE 39. Sail zabala da filologiarena, dakizuenez, jakite aski desberdinen elkarlana. MEIG IV 75. Badira, aspaldidanik, etnologoak eta hizkuntzalariak batera lantzen ari diren zenbait sail. MEIG VII 93.

v. tbn. JJMg BasEsc 209. Dv LEd V. Arr May 187. HU Aurp 203. Const 19.
azpiadiera-1.1
Camino, trayectoria. "Au fig., voie. Sail txarra darama, il suit une mauvaise voie. Hasi duzun sailari buruz egiozu, poursuivez l'œvre que vous avez entreprise" Dv.
Sail on bati lothuz geroz ez bara biderditan / pitxerrak hutsak badire bethe bitez berritan. 'Voie' . Monho 26. Barriz zu zara atsuari gatx egin deutsazuna, zuk aurrera beti zeure saill gaistuari. Mg PAb 81. Itxaroten dogula Jangoikuaren grazija zenegaz goitu edo benziduten dirian tentazinuak, ta iraun asi daben saill edo bide onian. Mg CO 85. Bide bagakua, ta sail gaistokua da, norberaren gogoko ez danagaz ezkondutia, aberatsa dalako. fB Ic III 349s. Orai beraz, heldua nere sailaren burura, hautsiko ditut gorphutz hilkor huni estekatua naukaten lokharriak. Jnn SBi 117. Ez jakin bardin zeri gauden, ez norat geramatzaten, ez eta frantses izenetik eta mintzaitik zer geldituko den ere sail hunen buruan. HU Aurp 210. Emaiten diote sartzera doazin sailari halako zerbeit garbi eta azkar, bertze deusek eman ez lezokena. JE Bur 102.
azpiadiera-1.2
Especialidad, rama, campo. "Il se dit de charge, office, métier, conduite, genre de vie" H.
Sazerdotiak sazerdotia legez, justizijakuak, gurasuak [...] egin biar dabee berarizko esamiñia, bakotxak bere sallian. JJMg Mayatz 171. Aita-lenaren bendiziuarekin indarturik, ekin zioten lanari bakoitzak bere saillian. Bv AsL 204. Azken itzaldia ta sail onetako lanen laburpena. EEs 1920, 109. Nolatan yakintza sail guziak ez dizkiguen urratzen. Ldi IL 83. Mingarri da onek (Orixek) lirika-sailean ez areago iardutea. In Or BM 20. Herriko mintzaera nazionala zen egiaz [...] Estatuak, Jakintzak, Irakaskintzak, hots, gizalantzaren sail orok hura zuela usatzen. Mde Pr 224. Jakintzaren eremuetan sail asko dauzkagu gorritu gabeak. Vill Jaink 10. Enearena agertu arte, berak euki zun olerki epiku-sailleko nausi-zigorra. Ibiñ Virgil 61. Oraintxe arte ez gara gehiegi nabarmendu, nolabait esan behar eta, kultura sailean. MIH 268. Ba al da arte-sailean euskal eskolarik? MEIG I 111.
sense-2
2. (V-gip, G-azp, R-uzt; SP, VocBN, Dv, H; -ill Lar, Añ (G, AN), Mg PAbVoc 222, H; sall Añ (G, AN), Dv (G), H). Ref.: A; Iz LinOñ 175, IzG (saillada); Etxba Eib (sailla); Elexp Berg (saill). Trozo de terreno dedicado a un cultivo determinado; trozo de terreno en general; extensión. "Ferme" SP. "Era de lechugas, coles, fresas" Lar. "Quadro de jardines, huertas" Ib. (v. tbn. Añ). "Erar, hacer eras en el huerto, saildu, saillak egin" Ib. "Hiriko ephaileek hamarna sailez ebakiko duten phentzea, [...]. Sei salletara berezi baratza, jardin partagé en six carrés" H. "Tabla o cuadro de un huerto. En V y G, arlo es todo el cuadro y sail un trozo; arlo es la tarea para varios días; sail, la tarea para un tiempo más restringido" A. "Baserri danetan ta urtero ereiten zan liñua, garia egondako sail txikin bat" Iz LinOñ 175. "Baserri artan, ondo zaindutako saillak agertzen dira" Etxba Eib. "Ni obetik jaiki orduko sailla zeukan ebaitta" Elexp Berg.
Ebaten gero zeinbat burdi ikatz daguan arlo edo saill andi baten. Mg PAb 48. Sail ebakiak harrotzen dira maiz, arin-arina altxa-arrasteluaz, eta barraiatu gabe bazterretara. Dv Lab 96. Zaill luzea dek au, egun batean dana egiteko. Ag G 26 (113 salletan). Banuke gogoa sail ttipi bati lotzeko. Bainan zertaz apainduko dut, baratxuri ala tipula? StPierre 11. Gitxienez bai-dira / irurogei aneurkin; / sail polita neurtzeko / emakumeak oñekin. Enb 205. Ereiten asi zan / aziak irraka sail beltz gizenean. Ldi UO 22. Sail bat eraman bêra, urrena bestea, / gorritzen dute, musker zegoen larrea. Or Eus 283. Ildoa bukatzean, soro-muturrera iristen ziranean, aldameneko saillean lanean ari ziranakin izketan gelditzen zan. TAg Uzt 264 (16 sallak). Saill eder naro guzien gañez / yaioen Ulia-mendi. EA OlBe 59. Sail ori burni-ari edo alanbrez oso ondo itxi. Munita 25. Atera nintzan etxetik, tximistak jotako zugaitz baten iduri, soillik; arriak galdutako sail baten antzera. NEtx Antz 82. Errusitarrak egatutako trepeta bat illargiaren salletan sartua da. Basarri 189. Aundiagoak izango dira euren jardunak, arlo zabalagoak, sail edatsuagoak, eta orrezkero, mamintsuagoak irabaziak. Erkiag BatB 158. Jaunaren sallak zabalak dira, langilleak gutxi. MAtx Gazt 104. Ango nekazaritza, berriz, lur-sagarra edo patata dala uste det; ortatik sail izugarriak ikusten ziran. Uzt Sas 348. Bakoitzak ebaki nai zuan sailla neurtzen asiko giñun. Ataño TxanKan 138. Etxetik aparte xamarreko sail batean, ari giñan belarrean. JAzpiroz 146. Erabagi neban lau bat beirentzat beste sail bedarrerako itxi. Gerrika 205. Behar zen lur hori, ordainez, goiti ereman, sailaren bururaino. Larre ArtzainE 59.
(V-gip, G-azp; Hb (arto-s.)). Ref.: Iz LinOñ 175, ArOñ; Etxba Eib (baso-sailla); Elexp Berg; Gte Erd 285. (Como segundo miembro de compuestos). "Liño-sailla, el linar" Iz ArOñ. "Basa-saill bat, un pedazo o trozo de monte" Ib. 204n. "Munikolako baserrixak, baso-sail aundixak zittuan" Etxba Eib.
Gari sall ederrak. Ag G 43. Badute jaun oek Pampa-aldeko zabaldietan sarobe edo barruti-sail bat sekulakoa. Mok 5. Baratza-sail itxia. Ldi UO 37. Lur-sail guztien jabe estadua zan. Eguzk GizAuz 10. Ur-mendi-sallak tontorka datoz. EA OlBe 74. Belar sail igarra. Or Poem 525. Basamortu puska bat [...] artu nuan Camparadon, kaoba saill aundi batekin. JAIraz Bizia 76. Badira mendi-sail aundiak ezeren etekiñik gabe dauzkaten erriak. Munita 112. Ektarea bateko insignis piñu saill bat. Ib. 109. Arta-sail albo, bideitxur bat lenbizi. NEtx EG 1951 (9-10), 78. Baserri ondoan, belar meta sall aundia edo belar-toki on bat. Oñatibia Baserria 80. Alor-saillak ureztatzera. Ibiñ Virgil 41. Lurralde-sailletan arki-aal litekean andereiñorik egokiena da bera. Berron Kijote 184. Marrubi-sail bikaña. Ataño TxanKan 67. Aritz tantaiak, pago-lizarrak, / mendi sail danak betean. AZink 155.
(Fig.).
Gaurdañoan, utsean, agertu beste sail goldetu dalarik, zer litzake gero, euskera irabazpidetzean, eguneroko leiaketak idazkortzak metu ta eskuak artarakotzean? Ldi IL 71.
"Territorio. Sailez Asteasu da, territorialmente es Asteasu" A Apend.
Kelta-sail bat (berones) Erriojan, Kameros eta Kantauri-mendien bitartean, gelditu zan. JMB ELG 96. Beterri salla bezelakorik / ezer ez dago neretzat. Basarri in Uzt Noiz 62.
sense-3
3. (AN-gip-5vill, BN-mix-baig, L, B, Ae, S; H; sall Dv, H), saila. Ref.: A; A Aezk 298; Izeta BHizt2. Grupo (de personas); multitud. " Demagun [...] oribera gertatzen dela juduen kontra mintzatzen ari dan beste sall batekin, [...] avec une troupe d'hommes" Dv. "Fila" A Aezk 298.
Munduan bizi diran gaisto guzien salla edo pilla; ta pill edo sall guztiz arrigarria. Mb OtGai III 190. Ume gaiski azijeen sail negargarrijak. fB Ic I app. 4. Sall banaka batzuek atera dira mendira inguru errietatik. CartAnd 382. Nire kolkoan nundik ta nora ainbesteraño / billatu dabe armak sartzeko une ezkerra? / Ainbeste ospe baralla eta astrapaladaz / ekarriteko uste bagarik saill okerra? AB AmaE 448. Gizon eta emakumeen salla. Inza Azalp 88. Neska-mutil gazteak, sail banatan, dantzan asteko pozez. Mok 12. Buruz-buru ezin zutela bi sail eken garaitzea, gure gizona bertze gisaz jokatu zen. FIr 145. [Ijituak] gañera umetsuak [...] / sall galantakin ikusten dira / dabiltzala geientsuak. Tx B II 65. (Bizkarrean joaz) --Iratz-ebaittera? --Bai; aurten Sarastikoakin noa. --Ederki egiña. Emen joan duk aristian sail ederra. Lek EunD 14. Israeldarrak multzo edo sail aunditan bildurik egiten zuten Yerusalemerako yoan-etorria. Ir YKBiz 33n. Errege Jauna ba dator saillaren karraxiz... "Compañía" . Or Eus 53. Saillean denak maitêna zuten, / ain baitzizun oial ona. "Cuadrilla" . Ib. 195. Sail edo Saildiaren Buruak idatzitakoa. "Comandantes de sus Batallones o jefes de Cuerpo" . EAEg28-4-1937, 1578. Arerioak baño gudari geiago izatea nai genuke. Eta orretarako, Sail osagarriak gertu bear. "Unidades de reserva" . Ib. 11-6-1937, 1793. Sail dorphea! Hoinbertze dupa gainean, ez da harritzeko doi-doia baizik ez baitira higitzen. Lf Murtuts 16. Zazpi aiztagari saillez eratutako gudari-oztea. Zait Sof 143. Gizonak saille batean, / emakumeak bestean. SMitx Aranz 123. Frango bada han edo hemen bizi denik. Sail eder bat, Azkaineko herriaren koronarik ederrena! Zerb Azk 75. Egia esan, jatorrizko Kornubitarren alboan atzerritarrik asko aurki daiteke haien sailean. Mde Pr 262. Dagoneko gau illundu zun arras eta Xalbaten aburuz bederatziko sailla erdibitu egin zen launako ta bosnakoan. Etxde JJ 258. Salatarien sailleko buru, Artazitxuneko bizi-alarguna. Erkiag Arran 141. Poesi lurrun gogoz ase nai lutekenak, bijoaz olerkarien sallera. Basarri XX. Saillak eta aldrak asi dira kaleetan zear oiuka ta deadarrez. Erkiag BatB 146. Gudu aundietan maiz, gudaroste luzeak bere saillak zabaltzen ditu. "Cohortis" . Ibiñ Virgil 88. Aintziña izan diran zaldun ibiltari guzien saillekin batera. "Caterva" . Berron Kijote 216. Lantzean musikari bat sartzen zan taldean, eta Elixope orduko itxurazko sailla geratu giñan. Etxabu Kontu 34. Aldegin zin gure sailletik. Ataño TxanKan 142. Errezoa egin da bi ateratzen ziran sailletik. JAzpiroz 125. Ongi-etorria egin nahi nioke buru-langile edo direlakoen sail nardatu honetara. MIH 229. Egin dezagun kontu badirela gure artean sail eta talde bat baino gehiago. MEIG IX 64.
azpiadiera-3.1
(Como segundo miembro de comp.).
Argana zetozen jenda-saill andiak. Mb IArg I 251. Judu sail aundia begira zegoala. Inza Azalp 48. Lagun-salla ontziratu ta gero. Elizdo EEs 1925, 213. Eskale-sail bat kalerik kale. Or Tormes 85. Abarzuzako erasoaldiaren berri garai artantxe izan nun, eta ala ere laguntzera atera nitzaion, liberal-saill aundia zala ta. Or SCruz 97. La Yeska delako erritik par-parean gizon gudulari saila, oñezko eta zaldizko, ikusi zituen gure gizonak. FIr 143. Baserritar-sail mardulak. Lek EunD 12. Legorpe auetan egoten zan eri, itsu, urgun, elbarri sail aundi bat, ura noiz igituko zan begira. Ir YKBiz 102. Bazkide-sail aundia ekartzea bear degu. Ldi IL 152. Irukoitzaren Elizattora / jende-saillaren lerroa. Or Eus 258. 150 gizonek gudari-saill bat osatuko dute. "Batallones" . EAEg27-10-1936, 147. Erromes-sail beltza ari da kantetan. SMitx Aranz 140. Gizonaren begiak ikusi duten gudari sail aundienakin azaldu zitzaigun. Etxde AlosT 43. Ederra apaiz agurgarrien inguruan bildu zan apaiz sailla. F. Labayen in Munita 10. Gure neska-mutil sail ederra, dantzaketa ostean, gozotegira joan zan. Erkiag Arran 45. Aingeru-sail bat sartzen da. NEtx Antz 118 (v. tbn. aingeru-sail en Azurm HitzB 60). Lapur-sail ortara bai al naramakezu? Ol 1 Sam 30, 15 (Dv saihera). Ijito sallak ikusten dira / bide guziak beteta. Basarri 113. Erri osoak asmatuaren noraezeko ondore zenuen sasi-iakitun sail ori, alegia. Zait Plat 124. Bat-batean, mutil-sail bat inguratu zaio. MAtx Gazt 72. Bonbero-sailla aldamen batera baztertzen da zer nai zai. Lab SuEm 198. Nere erri eta inguruetan mutil-sail bat billatzeko. Alkain 43. Irakurle sail bakoitzak, eta irakurleak ere prestatu behar ditugu, ez bakarrik idazleak, gogoko duen bazka hartu behar luke idazleengandik. MEIG IX 59.
v. tbn. JAIraz Bizia 34. Ataño TxanKan 81.
azpiadiera-3.2

(Ref. a animales).
"4.º (G-to, B), rebaño, manada, banda. Mokotarroak txitxo-sailla bereala galdu lezake, arreta aundik gordetzen baldin ezpadira (G-to); [...] 7.º (G), recua" A.
Tolosara Gipuzkoako errietatik biribillatzen dan zerri gazte saill andien kopurua. Izt C 186. Eta etaik aski urbil bazen xerri sail bat, bazkan zabilana. Echn Mt 8, 30 (Lç urdalde). Atzetik doakie zaldizko-sail bizkorra. Or Mi 49. Beor-sailla arki dezatenean, / bilduko dira batera. "Grupo de yeguas" . Or Eus 327. Aurreko alkitara joan ziran eltxo saillak ikusiko zituelakoan. JAIraz Bizia 41. Txori-sail bat igaro zan txioka ego aldera. Ugalde Iltz 27. Gazela-sail aundi baten lorratzak. Anab Aprika 82. Zeruan zear, txori sail galantak ikusten ditu. Erkiag BatB 168. Ardiak ere, goseak zeuden eta laster gaitzak eraman zituan sail bat. NEtx LBB 96. Kolka bere txito-sallarekin bezela. Ataño TxanKan 151. Aaria sailletik aldegiña. JAzpiroz 28. Abere-sail aundia. AZink 35.
azpiadiera-3.3
(Ref. a cosas).Lote, montón.
Nora joan dira aren diru-sail ta ondasun andiak. Mb IArg I 223. Nola ote zedukan gure bekatu sall orren kargeri izugarri hau gure Jesus maitagarriak? Mb OtGai II 266. Pena dorpheenen saillik luzeena, / bururat orduko berriz hasten dena. Gy 261. Zorionekuak, dio Jesu-Kristok, aukeran naiago dutenak pobre izan, zeren zeruetako ondasunetan izango duten sail aundi bat. Bv AsL 173. Billatu nairik dabill / ibai saill bat geldia. AB AmaE 383. Nork erran bizi huntako pena eta nahi gabe guzien saila handia? Lap 49 (V 27). Beste gauza batzuek askoka, sail aundietan, erosteko. ForuAG 271. Onengatik egon naiz urte sail batean lan oni ekitteko bildurrez. Inza Azalp 5. Iparraldeko mendi-saillak ere izara beltzetan bill-bill egitera dijoaz beren tontorrak. Mok 21. Pezkiñ aingerutxua asi zan probetan bat eta beste, sail andi batetik. "Sartal" . Or Tormes 45. Urteoro-urteoro olerki-sail bat biali digu. Inza in Jaukol Biozk XV. Aizken neurtitz salletan, eztabaidarik gabe, poesi uts zalea dagerkigu. Aitzol in Laux BBa X. Yaun illezuri agurgarri batzuk ari zenituen zerbaitetan, mai baten inguruka, paper ta idazti sail aundien artean. Ldi IL 63. Etxe saill edo erri bilduen asterrenik berriz ez da emen. JMB ELG 68. Bide oiek guziak, bide sail bat edo bidedi bat osatuko dute. "Una sola red" . EAEg30-10-1936, 171. Kanta berri sail bat nai dut kantatu. Etxde JJ 11n. Eguzkiaren ordezko, zenbaki edo zenbaki-sail bat ezarten du oraingo izarlariak. Zait Plat 56. Etxe saillaren kontra errañu bat bazetorren. Ugalde Iltz 66. Neke aundia izan yaka ordu sail auxe. Erkiag BatB 201. Mirakuilu-sail etengabea ta aspergarria. Vill Jaink 44. Gaur troka-sailla zara / zeugandikan aske. Gand Elorri 175. Alderdi ederra orai elurrengatik egoten bagineke egun saill bat lanik egin gabe. Izeta DirG 65. Izar-sail eta izarbel sorginak asmatu zituzten iakintzaleok. Zait Plat 71. Eskutitz sail bat zan; karta sail bat, alegia. NEtx LBB 79. Urepeldarraren bertso sailak hemen bilduta. Larre in Xa Odol 11 (v. tbn. bertso-sail Etxabu Kontu 63, Ataño TxanKan 14). Ba zijoazen, bada, gaua illun [...] eta zuzi-sail aundi bat ikusi zuten. "Gran multitud de lumbres" . Berron Kijote 206. Bertso sail bi. Etxabu Kontu 63. Bazuten belar alde ederra botatua sail loditan. Larre ArtzainE 48. Lau probintzietan jokatzera iritxi giñan [...]. Kopa-sail dexentea ekarri ere bai. Insausti 113. Nolanahi ere, ez dut uste Arresek, zein ere olerkari ugaria zen, bertso sail miragarri hori baino gehiago egin zezakeenik. MEIG II 86. Atsotitzen artean, sail batek, 38 atsotitz eta esaera batek osatzen dutenak, "Biscaye" hitza darama izenburutzat. MEIG VII 51. Indarraldi bakoitzean, burua makurtuta, zulatzen zun ontziak ur-sailla. TAg Uzt 234.
l Bai bizkar aldera, bai papar aldera, illargi betea aiñako aragi sailla bistatzen zaio emakumeari. NEtx LBB 104.
sense-4
4. (sall Dv).Categoría, rango.
Seme argidotarrak [...] zeintzubek izendatuko ditudan bakotxa beren saillari darraizkiola eliztarretatik asirik. Izt C 460. Zuek itz-egin bearreko notintzaz bi sail egin ditezke. Bata: . Euskatzaleak-en bazkidetza ta Egunkari-arpidedungoa. Ldi IL 153. Ogei ta lau sailletan berexiak zeuden Israelgo apaiz guziak. Ir YKBiz 2n. Bigarren sailako hamabi profeta hetarik bat zen Jonas. Zerb IxtS 66.
azpiadiera-4.1
Clase, categoría, subconjunto. Ludian ele asko dira. [...] Ele oiek beren sailletan ipintzeko elkartu zituan. Ayerb EEs 1916, 261. Irlandara eta irlandaratik etorri diren hizkuntzak baizik ez baitaude sail hortan. Mde Pr 215. Sail batekoek aho-sapaiko soinua duten hitz batzuetan beste sailekoek ezpaineko bat baitute. Ib. 212. Sortu omen ziran beste bederatzi sail: egona ta ibilia, bata ta askotza, bakotia ta bikoa. Zait Plat 58. Itxasontziak, euren arrantza erari begiratuaz, sail bitan banatzen dira: alturakoak eta bajurakoak. Etxabu Kontu 123. Kate-malla bati tirata bestea datorren bezela, bere jarioan zetorkioken ari bertsoa [...]. Txirrita ere sail ontakoa uan. Ataño TxanKan 81. Eusko idazleak, nolapait esateko, hiru sailetan bereizten dira [...], erabili duten hizkuntzaren arabera. MEIG III 143. Euskaraz hika ari garelarik, guztiok dakigunez, bi adizki sail erabiltzen ditugu. MEIG VI 179. Kultur hitzek hitz sail berezia osatzen dute mendebaldeko hizkuntzetan. MEIG VII 182.
azpiadiera-4.2
Txori buru-arin sailla, iize uzu elia eta itxas-arrai parrasta inguruan eraiki ta eskuz eiotako sarean atzitu oi ditu. 'Especie'. Zait Sof 170.
azpiadiera-4.3
Tipo, modo.
Beste bizitza-sail bat agertu deutsa Ezekielek begien bistara. Erkiag BatB 135.
sense-5
5. "Dans les dial. BN, S et L, il exprime le quartier de la lune. Argizagiaren zoin sail dugu?, quel quartier avons-nous de la lune?" H.
sense-6
6. "(V-ple-arr-oroz-m, G-to-bet), estampa o corpulencia de un animal" A.
sense-7
7. Parte, capítulo, división (de un escrito).
Lenengo irakurgaiaren aurreneko salla. Goñi 21. Auek guziak saia bittez ba, dotriñako sail au beti geldi-geldi ikusten. Inza Azalp 21. Kartak nola asi erakutsi nai nuke sail onetan. NEtx Nola 10. Bi sail neuzkenan egiñik: Argi ta Illun. Or QA 64. Zirriborro oneik iru zatiten, iru sailletan yoango dire: lelengo saillean auzotegi onen ixikerea ikusiko dogu. Akes Ipiñ 5. Giberriak: Sail ontan sartzerakoan olerkariak dei egiten dio berriz ere, Palesi. Ibiñ Virgil 94. Sail honi denari azken hitz bat eman behar-eta, erran behar dugu irri gutiko gizona azaltzen zaigula. Larre in Xa Odol 17.
sense-8
8. Departamento, sección.
Sail abek osatu bezate Ikastola: Oñezko Artilleri eta Eikindari Saillak. "Secciones" . EAEg22-12-1936, 612. Guda Zaingoko Eraman-ekartze Saillaren agintepera. "Sección de Transportes" . Ib. 11-12-1936, 515. Auzitegietako Sail bakoitzeko nagusi eta langille batek. Ib. 7-4-1937, 1450. Errestatu zen liburutegi-sail berezi batera. Mde HaurB 82. Sartu zaite Kristau-langille-gaztediaren edo Baserri-gaztediaren taldean. Gotzai jaunaren aginduz eta ardurapean Eliz-barrutian zabaldurik arkitzen dan Ekintza-Katolikoaren saillen batean. MAtx Gazt 103. Galesko Universitatean galesa erabiltzen dute zelta-sailean. MIH 186. Erabaki zuen sail berri bat sortzea bere Príncipe de Viana deritzan elkargoaren barruan. MEIG I 115s. Ez diote, ordea, kalterik egingo letraturik landuenari ere, nahiz filologi-sailekoa izan. MEIG IV 129. Mila bider esana da badituela Euskaltzaindi honek bi sail berezi, jagon eta iker-sailak. MEIG VIII 106.
azpiadiera-8.1
Colección de libros. " Sail ontako aurreneko liburua (G-azp)" Gte Erd 198.
"Euskal Erria"-ren 79 idaztiko sallean. Y 1933, 2. Sail ontan baditxin berein liburu argitara emanak. Or QA 120. Auspoa idazti saillean. Etxabu Kontu 89. Liburu sail honetan elkarren ondoan irten dira argitara Leturiaren egunkari ezkutua eta Lardizabalek 1855gn. urtean azaldu zuen Testamentu zarreko eta berriko Kondaira-ren bigarren zatia. MEIG II 94.
azpiadiera-8.1.1
Sección.
Euskal-saillean erakusteko egiña det, beraz, onoko nere ipui au. NEtx LBB 101. Artikulutxo bat Santamaria jaunak eskatu zidanean . Jakin berrituaren sail berri baterako. MIH 191. Horrelakoentzat beste sail bat sor liteke: elkarrizketa moduan egina, gai ugari eta oraingoak ukitzen direla. MEIG I 80.
sense-9
9. Función teatral.
Jauregi-ate-aurrean sailla an ari baitzan, / zimizta baiño lên an da asarre beroan. "Comedia" . Or Eus 54. Teatru sallak zu izan zaitu / lenen mallako lankide. Basarri 37. Eta orain asten da, gure antzerki-saioa; gure teatro-sailla. NEtx LBB 198. Gure gaurko teatro-saillean, Amillaitzen Gazte-Aizeak entzungo dituzue. Ib. 199.
sense-10
10. "(Eskual), colonne de journal" Lh.
azpisarrera-1
GIBEL-SAIL. "Gibel-sail, lobules hépathiques" Lh.
azpisarrera-2
SAIL BATEZ. De una vez, de un tirón, de golpe.
Bertzek aldi aldizka deramatzaten lanak, Iñaziok sail batez nahi ukhan zituen egin. Laph 79.
azpisarrera-3
SAILEAN. (gral.; seilian L-arcang; zaill- G-azp-goi, AN-gip; sell- G-nav, Ae). Ref.: A EI 97; Gand Eusk 1956, 210; Elexp Berg (saillian). a) "En continuidad, sin interrupción y con abundancia" A. "Suspensuak saillian etaratzeittu. [...] Kanpuen e emakumiak danak saillien eitte eben lana" Elexp Berg.
Arlo osoa sallean eroan baneu, orain atalok alkarrekin errezago josi al izango nebazan. Eguzk GizAuz 5. Argatik zitun ainbeste joko / sallean irabaziak. Basarri 76. Atzerakadak eta ostikadak eta mota guztiko goraberak gerta ditezke, baiña kondairako mendeak saillean arturik, aurrerapen lege ori oartzen dela ezin ukatu diteke. Vill Jaink 181. Egokitasun onetan ba-da iraupen eta aurrerapen. Alperrik ibilliko dira sofismak eta matazak saillean asmatzen. Ib. 47. Agostuko bigarren eguna otsaillai tokaiten xako, irugarrena martixai ta ala saillian (V-gip). Gand Eusk 1956, 210. Zarrenak eskatu eustan luma, eta bestiak be bai; saillian, bat uts barik, nik andik aurrerakuak. Gerrika 138. Sailean agertzen direnez gero bat bestearen hurren, sailean aipatu beharko ditugu. MEIG III 81.
b) (c. sg. A). "Formando grupo" A.
Eztai-egunez maiean, / indi-oilloak saillean. Ldi UO 17. Gurutzadunakin apaizak aurrena, / bi lerro beltzetan gizonak urrena, / emakumezkoak, saillean, azkena. SMitx Aranz 54. Mendian bizi izan diranak / sallean datoz kalera. Basarri 129. Neska bazera, berriz, joan etxera mutillik gabe, auzokoekin batera sallean. MAtx Gazt 75. Batetikan ardiak, / bestetik txerriak, / goizian gu baño len / sallean jarriak. Uzt Sas 92. Formatu ta lixta pasa ondoren, gosaria; ta urrena, erropak artzea. An jarri dira sallean. TxGarm BordaB 50. Bospasei gizon, denak ere gaztetsu balinbaziren hobe, joanen ziren sailean larreari goiti. Larre ArtainE 60. Ezin uka [...] atseginago zaizkigula sarritan, bihotz bixigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak beti birtute bidetik sailean dabiltzanenak baino. MIH 234.
azpisarrera-4
SAILEAN-SAILEAN (V-gip ap. Elexp Berg). a) A bandadas, en abundancia. "Mozkorra saillian-saillian jabik kalian" Elexp Berg. b) Por departamentos, por secciones.
Presupuesto bat izaten du urtero Diputazioak bere Príncipe de Vianarentzat, sailean sailean berezia. MEIG I 116.
azpisarrera-5
SAILEKO. "Qui est de la rangée. Saileko ogia, belharra" Dv.
azpisarrera-6
SAILETAN. En grupos.
Igande batez, oi bezela, gizonezkoak sailletan bildurik eliz-atarian. Etxde JJ 33.
azpisarrera-7
SAILEZ SAIL (-ill- V-ple-m-gip ap. A). "En proporción" A.
Norberaren barnean lanean ari bear zukean erabat entzuleak, azalekoa eta lekorekoa sailez-sail bazterretsiz, inoren arazoak eta arpegiak gutxietsiz. Zait Plat 153.
azpisarrera-8
SAILIK SAIL (-ill- V-m ap. A). "En proporción. Berrogeta bederatzi egunean eten barik izotza izan zan, da iños ezta izan urte atan beste gari, sailik sail (V-m)" A (s.v. saillez-sail).
sail
<< pitagoradarraio 0 / 0 saltoki >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper