Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

152 emaitza idazti bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
begira.
tradizioa
tradizioa
Tr. Para begira / beira, v. begiratu.
etimologikoa
Etim. De lat. uigilia. La vocal -e- se debe probablemente a la influencia de vasc. begi, por etimología popular.v. SHLV 34s. y PT 317.
sense-1
I . (Adv. o posposición).
azpiadiera-1.1
1. (V, G, AN-gip-5vill, B, L, BN-arb, Sal, R; Lar, Añ, Dv, H, Zam Voc ), beira (G-nav; Dv), beida. Ref.: A; Etxba Eib ; Iz Als (ontziya); Elexp Berg ; Gte Erd 19, 47, 136, 168, 202, 313.
(Con complemento en dativo o alativo; tbn. con una oración interrogativa indirecta). Mirando; fijándose, atendiendo. "(Estar a la) mira, begira egon" Lar y Añ. "Gariak etxera begira dagoz (V-ger), los trigos están mirando a casa, es decir, maduros y esperando la recolección" A. "Telebisioneari begira frantsesez ikasten dugu (B)" Gte Erd 136. "Jarri paretari begira (G-azp, AN-gip-5vill, B) [...] egon zite paretari begira (BN-arb), parau zatez ormara begire (V-arr)" Ib. 168. "Leihotik begira jarri zen (V-arr, G-azp. AN-gip-5vill, B)" Ib. 168. v. beha, so; cf. BEGIRA (s.v. 1 begi).
tradizioa
Tr. Entre los vizcaínos y guipuzcoanos su uso es general. Al Norte es relativamente menos frecuente (al menos hasta mediados del s. XIX), y no lo emplean los suletinos. Aparece (además de con oraciones interrogativas indirectas) con compl. en dativo o alativo, aunque tbn. hallamos algunos ejs. con genitivo (en Enbeita y Etxaniz) o con absoluto (en Voltoire y Lauaxeta, en éste último tras el tema nudo).

Eta ikhusi zuenean Pierris berotzen zegoela, hari begira iarririk erran zezan: --Eta hi Iesus Nazarenorekin inzén. Mc 14, 67. Espiluonetara begira zaozela. Lazarraga 1153v. Jarri zitezen begira kanpurutz. Ib. 1153v. Oi jente asko / egoan parebagarik / ara begira. Ib. 1202v. Ari begira nengoala. Ib. (B) 1199rb. Begira nago zure denda hain ongi garnitua. Volt 243. Ondikoa handi daite eta handi suspira, / ahalkea ere handi, mundu guztia begira. EZ Man I 63. Halaber dago Iainkoa bethiere begira / lurrean bizi direnen presunen merezira. Ib. 132. Enganatu dituenak begiak itzulirik / Begira egonen zaizko mirakullu etsirik. Ib. 74. O Apostoluak, zeri / zagotzote begira? EZ Noel 117. Begira egon ondoan / haren bizitzeari, / ikhusagun nola doan / minzatzera Iaunari. Arg DevB 57. Eztezakela konsidera / Norteko izar argia; / Baiñan ikhusak, begira dagok / Lagundu nahiz Maria. 139. Agana beti begira dago kontentu askoz begia. Acto 305. Sermonadore barri orri egon naizako begira. Ib. 339. Naturaleza eta grazia hagitz dire diferent, hark eztio behatzen kanpoari baizen, hau berriz barrenera dago beira. Ch III 31, 5. Jostetan hari direnak edo berzetara beira daudezinak. CatLav A 6r (V 7). Jainkoa zegokala betaz-beta begira, xoratzen bezela asi zan. Lar SAgust 14. Eta nola bada galtzen dira herejeak argi oni begira daudela? Ib. 11. Jainkoa zure aldean dezu, ta begira dagokizu. Begira, Kristaba, Jainkoa guzian dagoela begira. Cb Eg III 384. Or beti zuri begira ta atseginzez ta gloriz beteak bizitzera. Mb IArg I 345. Oro begira zauden besta handi hartan. Iraultza 74.
( s. XIX.) Jauna beti present dugu, / Beti begira dagoku. Monho 148. Zelan enzuten dira Mezaak Jaijegunetan? Batera ta bestera begira, alkar joka, barrez. Mg CO 240. Al dan guztian sarri ekartzu gogora, Jangoikoa dagotzula adi ta begira. EL1 82. Trabajután dagonaréki dagóla gure Jauna, dió berak, laguntzendú eramáten, dago beira nola daramázun; eramázu óngi berarén amoreagátik. LE Ong 46r. Eperzakurra eperrari begira egon oi dan eran bazaude, emakume apainduai begiratzen, zer nai dezu gerta dakizun? AA II 143. Erkituko ta igartuko dira gizonak, zer mundu guziari gertatuko ote zaion begira daudela. AA III 464. Jarri zitzaion egun batean etxeko andrea begira. Ib. 331. Bentana zulo bateti dantziari begira arrastegi guztian. fB Olg 69. Ta jente guztia arixe begira txaloka. Ib. 69. Exerzitu bijak aurkituten ziran alkarri begira. JJMg BasEsc 175s. Karlos ikaraturik / egon da begira, / nola bere jendea / dijoan mendira. Echag 164. Guardiak erne zauden / Azantzer begira. Bordel 40. Ari begira ezin / nintzan ni aspertu. It Fab 70. Beragana begira jarten ziraden guztiak gelditzen ziran zoraturik. Izt C 161. Eta oek zeramaten diruagana begira egongo ziran beren emazte ta alabak. Ib. 179. Iruditu egizu Jaungoikua beti begira daukazula. Ur MarIl 72. Yendeak oro daude harrituak beira. Gy 256. Igel bat zegoen behiñ idi bati begira. Ib. 6. Ez daude ehortziak biziei begira. Hb Esk 25. Heli Tabernakuloaren atean eserita zegoan, batalla ematen zan alderonz begira. Lard 151. David erriko atean jarrita zegoan, bere soldadu apurrak nola zijoazen begira. Ib. 199. Laboraria bethi begira egon behar laite bere inguruetako laborantzei. Dv Lab 80. Bainan egun oro ez dire bardin, heldu diren arren bat bertzearen ondotik. Istripuei beira egoteko da bethi. Hb Egia 138. Zedorrek uste etzenuela / egon nitzaizun begira, / lenbizikuan oñetara ta / urrena berriz gerrira. Bil 36. Zegoan gelako ate zirrikatik begira zelatan jarri zan. Aran SIgn 76s. Bakarrik alde onetan Bizkaira begira, / Itxasozko azañetan or agiri dira / Machin Mungui, Arbolancha, Bilbaotar ona. Ib. 213. Buruba jarri zaio / lurrera begira, / belarriyak zintzillik / ai zer segira! Xe 299. Itxasoaren erditik iñoz / Farolen bati begira, / Pilloto larri ibilli dana, / Ontzia salbau ezinda. AB AmaE 87. Dituzu lau kaiola kanpora begira. Ib. 262. Oraino dago bizirik, / Zeruetarat begira, / Oinhazeak ahantzirik. Zby RIEV 1908, 418. Ordu beretik Ama maite hura eman zen ethorkizunari begira. Jnn SBi 41. Guztion begiak Zeuri begira dagoz, Iauna. A BeinB 45. Egondu naiz guztiyen / planari begira, / oraindikan bentajan / Udarregi da. AzpPr 111. Ur handiaren hegian zoazilarik, senarra bet-betan gelditzen da, urerat begira. HU Zez 57. Danak berari aora begira, zer esango daben zaiñ. Ag AL 37. Onaxe begira dakust oraintxe. Ib. 114.

( s. XX.) Mañasiri aurrez aurre begira, atseden andiak egiten ebazan malla bakotxean. Ag Kr 104. Etxean beti geldituten da norbait [...] sukaldeko topiña lapikoari begira. Ib. 48. Balkoi batetik begira balego bezela. Iraola 123. Mutikoek laster ikasten dute, begira, zointarat behar dituzten [abere] batzu ala bertzeak berezi. JE Bur 172. Danak ixillik, barruko ames ta etsipenai begira danak. Ag G 197. Eskubetan daukat nik nai nuena (eskapulariyuari begira). Ill Pill 9. Bizkaian jarri dira / bai palankariak, / begira egoteko / guztiz egokiak. EusJok II 51. Zeru goibeldura begira nengoala. Inza Azalp 23. Mehatzen eta hiratzen dira paperak, ontzen eta gizentzen aldiz iguzkiari begira dauden ontasunak. Barb Sup VI. Ez egon bera begira. Enb 92. Au entzun dodanian / Asi naz begira. Ib. 198. Gauzak beti be zuzen egin biar dira / egon barik "ze esango dabenen" begira. Ib. 177. Bi ordu t'erdi pasa nituen / ango festari begira. Tx B II 147. Gure aurreko guraso zarrak / aspaldi samar il zian, [...] / izar tartetik or daude beida / jendia nola bizi'an. Ib. 51. Atentziyuan egon izan naiz / nola dabiltzan begira. Ib. 67. Eta sartu zan sasi-arte baten, jezarri, gertu ipiñi eskopetia ta egon, ia Mister Kick agertuten zan ala ez begira. Kk Ab II 30. Ardura andijagaz joian aurrerantza begira ta begira. Ib. 30. Osin bateko uretan bere arpegijari begira ta begira igaroten zittuzan ordu luziak. Otx 12. Andrak ederren dira zerurantz begira. Laux BBa 46. Dagigun-arraun Izotz-errira, / zârren aztarrik danentz begira. "Mirando si hay huellas" . Ldi BB 138. Parrez lêrtu-zorian daduzka begira. Or Eus 375. Ezkil-dorrean bi mutil daude / noiz agertuko begira. "Acechando" . Ib. 260. Alkarren zain egongo dira / itxaso ta liorrekuak: / oneik ur, areik lur-begira! Laux AB 62. Elburu ori, gerora begira egon barik, indarrez eta matxiñadaz albait lasterren lortu nai leukie. Eguzk GizAuz 43. Luzifer jarri zetzaidan / zorrotz aski begira. Yanzi 100. Zumaira begira jarri zuen lurrunontziaren muturra. TAg Uzt 235. Malentxori bekoz-beko begira jarri zitzaion osaba Martin. Ib. 118. Oraingo zer-nolaei begira, auxe erabakitzen det. "Atendiendo a las circunstancias actuales" . EAEg9-2-1937, 1025. Oraino nundik zaude ni ganat begira? Iratz 82. Zuloak ondo egiteko ez begira ibilli; soka batekin markatzea da onena. Munita 59. Hurbil-hurbil nengoen loreen babespean etzanik, gizonak zer egiten zuen begira. Mde Pr 119. Gizona eseri zen berriz, gusuari galdeka begira, indar eginaz besteak haren eskuen ikaratzea ikus ez zezan. Mde HaurB 77. Gazte batek oju egin zun "Antzara jokua" ikusi nai zutenak ez atzera begira egoteko. Etxde JJ 203. Beti nere onari begira dabil. NEtx Antz 40. Urte guzian egon ondoren / Gipuzkoari begira, / Munduko gizon azkarren oiek / pozikan etortzen dira. Basarri 69. Birtuteak, izan ere, nekea galdetzen baitu, eroapena, konfiantza eta etekiñari begira egon gabe obratzea. Vill Jaink 107. Orratza nora begira dagoan ikus dezagun. Ib. 117. Ezkuta-tokira joan eta giltz-zulotik begira jarri zan berriz. Osk Kurl 22. Illak arpegia La Mekara begira lurperatzen dituzte. Anab Aprika 55. Anton, batera ta bestera begira asi zan. Erkiag BatB 12. Emakumia mundu guztian / dabil modiai begira. BEnb NereA 93. Zuri ta eder zatoz, / ixil eta bare; / Biotz maite minduaz / naukazu begire. Ib. 207. Egun on, lagun! Eguraldiari begira, ala? NEtx LBB 165. Illunpeak bildurra ezurretaraiño sartu zien emakume ta Sakristauari. Au asi zan atzeraka-atzeraka, zer gerta begira. Ib. 173. Luzaroan an egongo zan esne-saltzailleen joan-etorriari begira. Ib. 42. Aingeru onak arrituta aien begira. NEtx LBB 223. Alperrik ariko zera auzokoaren aletegi okituetara begira; basoetako arteak astinduz berdindu bearko duzu gosea. Ibiñ Virgil 73. Ate apal batetarik da zutarako sarrera, / leio bakarra begira daukazula sorkaldera. Xa Odol 102. Ahadiko mendiari begira. Larre ib. 13. Urkizu aldera begira geunden. Alkain 68. Gizonak sabelerako ogiari begira eztabela egon biar; arimarenaz be arduratu biar garala. Gerrika 96. [Euskaltzaindia] aberastasunari begira dago beti, garbitasunari baino areago. MIH 106. [Hizkuntza bat] zerbaitetarako da, zerbait adierazteko, ez bere txilborrari begira egoteko. Ib. 209. Begira zegokiola. MEIG IX 104. Ez diot inori gibelera begira geldi dadin eskatzen. MEIG VIII 54.

v. tbn. (para autores septentrionales) Ox 145. Etcham 98. Lf Murtuts 46. Larz Iru 66. Mattin 103. Etchebarne 28.
azpiadiera-1.2
2. (V, G, L-ain, BN-lab-ciz, S, R-uzt; Lcc, SP, Lar, Añ, Dv, H, Zam Voc ), beira (-e AN-larr). Ref.: A; Etxba Eib; Iz R 286; Asp Leiz2 (beire); Elexp Berg; Gte Erd 47.
Esperando. "Esperar, begira egon" Lcc. "Aguardar, begira egon" Lar y Añ. "(A quién estás) aguardando? noren begira zaude?" Ib. "Zuri beire ementxe gaude ordubete ontan" Asp Leiz2. "Aitta begira nago lanian ekitzeko, estoy esperando al padre" Etxba Eib. "Esperando. Zuri begira egon giñan amarrak arte" Elexp Berg. "Denbora onaren begira gaude (BN-lab-ciz, S)" Gte Erd 47. v. zain.
tradizioa
Tr. Atestiguado en todos los dialectos, excepto en suletino. Además de con oraciones interrogativas indirectas, o con -tzeko, -rako, etc, es normalmente usado con complemento en genitivo; aparece sin embargo con dativo en los catecismos de Capanaga, Nicolás de Zubia y Arzadun; Duvoisin e Irigaray lo usan tanto con dativo como con genitivo (este último cita además una frase en la que es utilizado tras tema nominal nudo). Encontramos ejs. tras participio en Beovide e Inza.

Spiritu hunek berak emaiten drauku speranza ukhaiteko berthutea, baita seguranzarekin bizitze eternalaren eta sekulakoaren begira egoite bat. Adv *** 2v. Ezgaitezen izit, ez gogo gaixta, baina begira gauden pazientki rebelazioneko egunerano. Ins C 8r. Nondik ethorteko baita, begira ere gauden bezala, gure redempzionetan. Ib. F 5v. Eta orain prest diaudek, hik zer prometaturen drauean begira. "Attendants" . Act 23, 21 (He begira; Dv iguri, Ol zai, Ker, IBe zain; TB igurikatzen dutelarik). Arima Santak egozanak bere etorrunen begira. "Que estaban esperando su santo advenimiento" . Bet 9. Zor zaarra goiz gaiztoen begira. "Deuda vieja aguarda mala mañana" . RS 475. (tbn. en O PrASJU 336) Egun guztiez daude begira unzien, orduan jakingo dugu berri segurik. (c. 1597). FLV 1993, 466. Ordu dohatsu haren begira egonen naiz, zuk plazer dukezun arteiño. Mat 256s. Eta handik athera zituela han haren ethortzearen begira zeuden arima sainduak. Ib. 14s. Plazer egiten duena plazeren begira dago. "Qui plaisir fait, plaisir attend" . Volt 242. Niholatan mendekurik eztezagun desira, / Gaixtoaren punitzeko zaudezela begira. EZ Man I 15. Beraz orain danik aphain gaiten Korte handira / Eta nihor eztagoen azkeneko begira. Ib. 61. Zoazte, itzul zaitezte / Ierusalem hirira, / Espiritu Sainduaren / han zaudete begira. EZ Noel 117. Erregeak zeudezela / Haurraren adoratzen, / errepustaren begira / Herodes zen unhatzen. Ib. 73. Dagigun penitenzia geroko begira egon gabe. Harb 134. Zer dakizu lehenbiziko eginen duzun bekhatuaren begira dagoenz Iainkoa, zure egunen akhabatzeko eta mundutik atheratzeko? Ax 125 (V 83). Ezta zahartzeko begira egon behar. Ib. 181 (V 123). Gero egin gogo zuena, geroko begira egon gabe, egun beretik egin zezala. Ib. 239 (V 160). Bertze munduko begira egon gabe, anarteraiño iguriki gabe. Ib. 506 (V 326). Zeren begira zaude? Zahartzearen? Han zara. Ephearen? Konplitu da. Konpli ezazu bada zuk ere. Ib. 193 (V 130). Atera zituzala arimaak, aita santu begira egozaneenak aen etorrera santuari. Cap 11 (tbn. -i begira en N. Zubia ConTAV 5.2.11, 115 y Arz 20; Legaz 4 -en begira). Iainko Iauna ni banago / Zure hitzen begira. Hm 118. Afrikan Kristabak / gaizki trataturik / zure begira daude / malkoz anditurik. (1658). ConTAV 5.1.5, 93. Ez ordea munduzale erhoek uste eta bantatzen duten bezalakoa, baina bai nolakoaren begira baitaude Iesus gana fidel direnak. SP Imit III 16, 2. Bego othoitzez grazia bihur dakion begira eta humil bedi, beldurraz hura berriz gal dezan. SP Imit II 10, 5. Miretsaraziten derauku Iainkoaren miserikordia, ikusirik pazienziarekin egon dela gure begira. SP Phil 25 (He 24 iguriki baikaitu). Baitaki ustekabetan, / Demakela hobira, / Prestaturik hargatikan / Dago haren begira. Arg DevB 146. Egonen naiz hala zure sendimenduaren begira. Mong 586.
( s. XVIII.) Etzaudezela pausuaren ustean; baiñan egon zaite sofrikarien beira. Ch III 35, 2. Ene baithan zure esparantza ematea eta ene begira egotea. Ib. 51,2. Hartaz minzatzen zitzaien Israelgo salbamenduaren begira zaudezinei. CatLav 376. (V 182) Eternitateko ontasunen begira fermu daudezinak. Ib. A 4r (V 4). Ezta luzatu behar eta geroko beira egon. Ib. 299 (V 148). Atra zituela aren beira zeuden arima sandu aiek. El 11. Hetan zetzan eriz nonbre handi bat, itsu, maingu, hebaindu zirenak, ura noiz higituko zen begira zeudezenak. He Io 5, 3. Baña egondu baziran ere aren eranzunen begira, etzioten hitzik aditu. Mb IArg I 223. Uzten du nora bear duen ez dakiela ta Jangoikoaren tribunaleko sentenzi arrigarriaren begira. Ib. 287. Itsas bazter batean aingurak bota ta egondu ziran ogei ta irur egunez itxerako aizearen begira. Mb IArg II 291. Zulo andi illun bat, su ta gar ikaragarriz betea nere begira dagoela ikusten det. Cb Eg II 93. Arrigarrizko emetasun edo pazienziarekin luzaro begira egon zan. Ub 50. Mundua egin zan ezkeroztik ill ziran justuen animak, Jesu Kristo etorri zedin, zeuden begira, hark Zerura eramateko. Ib. 135. Zenbat lazeriatu ez dire zure hitz onez konsolatuak izan behar dutenak? Zenbat erromes solleyituak izateko zure emaitzen begira daudezenak? Mih 52.

( s. XIX.) Arrosarioak eskuan / Zauden aldiaren beira. 'Attendaient leur tour' . Monho 42. Ze kastigu gogorren begira gagozan! EL1 86. Etxeko familia eukiko dogula azturik ta gogaiturik gure begira. LoraS 188. Eguna bagarik egongo litekez elex ateetan mez-emollearen begira. EL2 96. S. Theresak ilnáies kantatzenzué: Bizi naiz ez enebaitan, ta aláko biziain beira nágo, ezi ez iltzeas iltzen nágo. LE Ong 78r. Pekatuan ill bazerate, betiko Infernua, [...]. Orra zeren begira gauden guziok: zenzatu gaitezen bada bertatik. Gco I 402. Zuen inguruan dabil deabrua, orroaka dagoan leoi baten gisa, nundik arrapatuko eta galduko zaituen zai edo begira. Ib. 446. Eta atara zituzela bere etorrera santuen begire egozan guraso santuen arimak. Ur CatArrig 68. Eta haren laguntzeko / Beira eskearen ez dago. / Ondikoan bereziki / Dagoko leial konstanki. Gy 299. Errege gogor argan dakuskete, zer paturen begira dauden, Jaunaren dei biotz onekoak ezertan artzen ez dituztenak. Lard 72. Eta kristaua, hau ikusi-eta, era berera biziko othe da? Zer egiten edo zeren begira dago? Dv LEd 218. Zeri begira zaude, arima tristea? Erremedio gabeko sententzia zure kontra eman arteo zaude? Ib. 235 (Cb Eg II 135 zeren begira zaude). Eta ni bainago, ni horren dohatsutasun handiari begira? Ib. 61 (Cb Eg II 27 orren ditxa andiaren begira nago). Gure tokietan maiz uria da; aro ona ez da iraunkor, eta ez da nihoren begira egoten. Dv Lab 24. Atera zituela aren etortzearen begira zeuden Aita Sainduen arimak. CatEliz 456. (CatAe 12, CatSal 13 esperatzen, CatR 13 esperatan) Aita Franzizko, ez gare Iruñetik urrun, han egonen naiz zure begira. Laph 196. "Bihar, behar bada, jakinen dugu zerbait; gauden begira". Eta begira zagon, eta denbora bazohan, eta semerik ez zen ageri. Ib. 195. Negua alderatuaz datorren eran poztu zaite bada udaberriaren begira. Arr GB 62. Erregla baimentu begira zeguan denboran, maiz juaten zan gure Aita Santo Domingo San Pedroko Elizara. Bv AsL 170. Gudukan hasteko seinalearen begira zagon. Jnn SBi 91. Etzuela zeren egon gehiago Errege Magoen begira. Ib. 18. Geroztik hunat erdi itzalean egon da, bainan maltzurkeriaz zagon, bere tenorearen begira. HU Aurp 65. Egon nai eztabenak / urteen begira, / dama dirutsuakaz / ezkonduten dira. Azc PB 314. Ibili direanak / alkarren atzean, / egon barik urrengo / udean begira, / laster ezkonduteko / berotuten dira. Ib. 73. Heldu denian iluna / Aspaldi begira daudena / Egiteko fortuna. LuzKant 19.

( s. XX.) Eguraldi txarrean, egoten dira onaren begira, ta onean txarraren bilddurrez. Echta Jos 90. Zeure barrien begira dago. Ib. 213. Badago bego, / Zapatatxo berrien / Begira dago. Ag G 77. Zurekin dago Espiritu Santua, zu bere ezkongaitzat autaturik, zure sabelean Semea sortzeko zure baimenaren begira. Inza Azalp 156. Guk barkatu begira dago gure Jauna ere, guri barkatzeko. Ib. 147. Aek bai, an egongo dituzu eztulak edo esteko miñak noiz ankaz-aurrera eramango zaitun begira. Mok 9s. An egon giñan amabi egunez kartutxoen begira, ta ez ageri. Or SCruz 66. Arrimutillaren ostetik yarri nintzan zezen-talkaren begira bainegon. Or Tormes 33. Lurra eguzkiaren begira dago, iintzez ta ozkirriz yantzirik. Or Mi 67. Argirik gabe, ta ele gutxi, aitarekin bakarrik loaren begire nagonean! Ib. 18. Illunik eta ixilik, larraiñeko larratzean zeuden yendearen begira nagusi etxekoandreek. Ib. 111. Biaramun goizean goiz, argi urratzeari begira zagolarik oatzetik jaikitzeko entzuten ditu dinamitazko zapart-asotsen iduriko batzu. FIr 138. Astirik ez delarik sendalariaren begira egoteko. Ib. 190. "Andik arat mugaldi begira zegoen", alde on baten begira adiarazteko. Ib. 159. Bere zama lehenik eginen zuenak, bertzearen begira behar zuela egon, hitz hartu toki batean. Barb Leg 129. Antza, idazle a, Horatiok bere Olertiztijan agindduriko amar urteko argittalkixun epiaren begira eguala-edo. Otx 5. Bertolda atzera noiz etorrikoren begira geldittu zan. Ib. 56. Badira basterretan au baño idazti ederragorik asko nok euzkeraldukoren begira. Ib. 5. Zaudete erne, beren nausia ezteietatik noiz etorriko dan, etorri ta atean yotzen duen bezin laster idikitzeko begira dauden gizonak bezela. Ir YKBiz 283. Lubil guziari etorri bear zaizkion gauzen begira, beldurrez igartuko dira gizonak. Ib. 412. Orren begira zegon Uitziarra, aldiz, / bera autsi dezakenik ez dagola iduriz. Or Eus 147. Egon beti Muskon xutik / Arraintzale Semeen maiteki begira. Ib. 116. Hasi zen tea edaten, gogoa urduri alaba besoetakoaren etorreraren begira. Mde HaurB 25. Zure errukiaren begira zegon, Zu siñetsirik Zuk garbi zenezan. Or Aitork 228. Emen gagoz gu topeko farola amatauta, nork biztuko dauskun begira. Erkiag Arran 19. Ta "Txiki" zaldi egingo zaneko egunaren begira egozan danak. Bilbao IpuiB 20. Eta sari au bai eztagoela gora-beren begira. Irabazi duenak, beti-beti artzen baitu. Vill Jaink 106. Jente pillotxua egoan pardel gilbortsuon begira. Erkiag BatB 29. Pertsu kantatzen hastera noa / pilotarien gainian, / suieta baten beira nindagon / joan deneko aspaldian. Mattin 59. Animali guztiak / alaituten dira, / eguna noz izango / diradez begira. FEtxeb 179. Gogo-bihotzetan daramaguna aditzera eman behar genioke besteri, Josafateko bileraren begira egon gabe. MEIG IX 65.

v. tbn. CatB 17. Bordel 58. CatBus 8. Aran SIgn 11. Laux BBa 120. Iratz 61. Larz Senper 96. Mattin in Xa EzinB 103.
azpiadiera-1.3
3. (Tras gen.).Cuidando, vigilando.
Aingürü bat argi handi batez üngüratürik agertü zen, bere kabalen begira zauden artzain eli bati. CatS 97. Aingüriak dira / Jesüsen begira / khantüz goratik. UNLilia 9. Maider, etxetik alde xamarrean zeukaten zelai batean ardi-zai zegon neguko arratsalde itun batez eta iru egun aurretik izandako elealdiaren gogakizunak erasoka zetozkion ardien begira zegon artean. Etxde JJ 238.
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
(S ap. A ; SP, Dv).
Cuidado, vigilancia, protección. " Zure begiran harturik, à votre protection" SP. "(S), custodia" A. Cf. bigira.
Hek eure begirán eta protekzionean harturik otsoén errabiatasunetik defendatu. Ins A 3r. Aingüriak igorri zaizküla [...] ez solamens Erresümen eta Herrien, bena bai ere jente bat bederaren begiran ezari direnak. Bp II 133s. Aingürü saintiaren peretxü handi bat ükhen, zoin gure begiran baitaükü aldirian. Ib. 134. Ümilitatiaren begiraren pian graziaren estaltziaz. Mst III 7, tít. (Ip zaingoan). Eztüzü gure begiratzia deüsentako ere hun, zure begira saintiak sokhorritzen ezpagütü. "Sacra vigilantia" . Ib. 14,2 (Ip zaingoa saintia). Etzitaken baserritarrentzat toki hoberik egun guzietako bizigailuen, euri eta iguzkitik beiran, hiritarrer eskaintzeko. JE Ber 44. Obeki nunbait iruditu zan / bakartearen begiran, / gizonezkoen komentu on bat / elizaren jirabiran. SMitx Aranz 88. Gaur gauerako ostatu / nere etxean badezu. / Gau-bijilia nere begirak / pozez gañeztuko dizu. / Luzaro gabe, Salbetarako / ara elduko gaituzu. Ib. 132. --Zure kupirak, zure begirak / gozatzen digu samiña. Ib. 147.
sense-3
III . (Adj.).
azpiadiera-3.1
"(V-m-gip), curioso" A.
azpisarrera-1
BEGI-BEGIRA. Mirando atentamente.
Gogoan erabilli ezkero Jangoikoa gau-egun ta beti begi-begira dagotela gure lan, egiteko, ibiller, keñu ta asmo guziei, santu izanen gara. Mb IArg I 386. Laztan dut. Bera, arrituta, / begi-begira dagokit. Ldi BB 148. Begi-begira yartzen naiz, urrean nonbait gizakumeren bat arpegiz arpegi arkitzen al nunez. Zait Sof 35. Morroe geratu nai izango ete leukean galdetzen deutse. Neskatoak begi-begira daukaz ostera bere. Erkiag BatB 114.
azpisarrera-2
BEGIRA-BEGIRA (V, G; Izt). Ref.: A; Gte Erd 257. Mirando atentamente. "Atención, mirar con atención de hito en hito, begira begira egon" Izt 15v. "Begira begira jarri nintzen" Gte Erd 257. v. BEGI-BEGIRA.
Jangoiko berari begira-begira daude, liluratuen eran ta amorez urtuak. Mb OtGai I 90. Geroko kontu zorrotzak guri arzeko begir-begira dagokigula noizean bein bad-ere gogoan arzea. Mb IArg I 381. Zure Jaunaren aurrean zaudela, ta begira-begira dagokizula oroitzeaz gañera. AA III 320. Elbarria begira-begira jarri zitzaien, zerbait emango ziotelakoan. Lard 482. Zati baten geldi-geldi egon zan, aurre-aldeko arri koskor bati begira-begira. Kk Ab I 103. Ixiii, ama ixiii...; antzarra neuri begira-begira daukot etaaa... Otx 139. Begi bat itxi ta bestearekin, besoa luzatu ta beatz artean daukazun zotzari begira-begira, alde egin zuaitz ondotik. Munita 150. Guzti oneri begira-begira egoan Garbiñe oetik. Bilbao IpuiB 227. Esateko gogoa bai, bildurrik ez, eta begira-begira baño mututua geratu zan gizona. Ugalde Iltz 33. Alferezak zerbait galdetzen zionean, berari begira-begira gelditzen zitzaion. Salav 71. Alde guzitara begira-begira zegolarik ea gazteluren bat bixtatzen ote zuan. Berron Kijote 45. Baiña ez nakien irakurtzen, eta begira-begira asi nintzan, ea, an nonbaitik, irakurriko zizkidan morisko aljamiaturen bat agertzen ote zan. Ib. 108. Begira-begira jarri zitzaidan ixilik. JAzpiroz 162. Begiak igortzi zituen harriturik, eta begira-begira gelditu zen. MEIG IX 105.
azpisarrera-3
BEGIRA EDUN (En modo imperativo). "Begirau, begirauzu [...], donnez-vous de garde" SP. "Begirauk, garde-toi" Ib. "Begira bu" Ib. "Guarda, begirok, begirozu" Lar. "Begira duzula holakorik egitetik, donnez vous garde de faire une pareille chose" Dv. "Berauk, berauzue (contractions de begirauk, begirauzue), prends garde, prenez garde" H s.v. begiratzea. "Begira ukan peut se construire avec l'infinitif radical. Ex.: begira-uzu eror, attention de tomber" Lf Gram 879. v. "Notas sobre compuestos verbales vascos" in PT 311ss.
tradizioa
Tr. Usado por autores septentrionales (no suletinos), navarros y guipuzcoanos, además de por Lazarraga. Con complemento en ablativo aparece en Etcheberri de Ziburu, Axular, INav, Gasteluçar, Haraneder, Mihura, Goyhetche, HeH, Duvosin, J. Etchepare e Iraizoz; con rad. vbal. en Gasteluçar, MarIl, Jauretche, Iturriaga y Lafitte, con part. en Anabitarte y Ataño, y con subjuntivo en Leiçarraga, una poesía alto-navarra del s. XVII, Etcheberri de Sara y Chourio.

Zuek egiten didazu eta begira eukezu. (Ezcurra, 1569). ReinEusk 68. Zutik dagoela uste duenak, begira biu er]r[or eztadin. Lç 1 Cor 10, 12 (TB guardia eman beza, Dv begira beza, Bibl kasu egin beza eror). Begirauzue, beilla ezazue eta othoitz egizue, ezen eztakizue denborá noiz daten. Lç Mc 13, 33 (TB guardia emazue, Dv berautzue, Leon kasu beraz!). Begirauzu, / ez egin beste gauzarik. Lazarraga 1203r. Ongi ohartuz janegazu, / il etzaitzan begirauzu. (Pamplona, 1609). TAV 3.1.20, 13s. Gero ordean sendatu eta erhasunetik / konfesio egitera begirauk ahantztetik. EZ Man I 22. Aditzen tutzuenean / ene ahoko hitzak, / begiraukezue zeuen / gogortzetik bihotzak. EZ Eliç 298. Begirautzue, lurra eta itsasoa, gaizki doha zuetzaz: zeren iatzi da deabrua zuetara kolera handian. Ax 175 (V 118). Begira beute eneganik urrundu eta apartatu direnek, zori gaitz hekentzat. Ib. 83 (V 56). Ordea begira beu bat bederak, bekhatuen kontra haserretzen denean, sobera haserretzetik. Ib. 277 (V 186). Erraiten deratzuegu guk ere hark bezala, begira duzuela, haizkora zuhaitzaren ondoari kheinatua dagokala. Ib. 572 (V 367). Begira biute, okelatu zikin oriek eztitezela sobra barrena sar. "Guárdense" (Villava, 1647). ReinEusk 140. Eta iduri badagotzu zure gaitzak eztirela xipienak, begirauzu horrela gerta eztakizun zure pazienzia gabez. SP Imit III 19, 1. Begirauzue, haurrak, elkharganik apartatzetik. SP Phil 178. Testamentez uztentutzu / ondotik obra onak, / hek uztentu, begirautzu, / ezin berzez gizonak. Arg DevB 170. Ni zien begien aitziñian ikhusten banunduzie bezala, zaudezte zutik, gogoa eman ezazie, begirauzie. Tt Onsa 59. Begirautzu baxa batetarik zeiña baita estalia. INav 101. Ah, begirauk ezagutzetik / Jainkoa bere furian; / Begirauk ikhus ifernua, / Ifernuko su gorian! Gç 163. Arima, beraz nahi baduk / bizi sosegu handian, / beirauk ez ilkhi, ago bethi / hekien bien erdian. Ib. 108. Begirautzu zenternara eror etzaitezin, Thales ustekabean errekara bezala. ES 171. Begirautzu halere izan etzaitezen laxo komuneko debozionetarat. Ch I 19, 5. Begirautzue zeben baitan erratetik: Abraham guk aita dugu. He Mt 3, 9 (TB ez dezazuela uste izan, Leon ez ar zuen buruarekin). Begirautzu halere animoa gal edo armak eskuetarik utz. He Gudu 92. Ta adirazten die gaistagin berei begira dutela, betiko galduak dirala, beren gaizki guziez damuturik onzen ezpadira. Mb IArg I 121. Begirautzu munduak umore ona deitzen duen hizkuntza suerte bati hirkaitzik ere egitetik. Mih 65. Begirautzue zer dagoen zuentzat, ezen Jesu-Kristoren izpiritua eztuena eta hartaz bizi eztena, ezta Jesu-Kristorena; eztiteke hainarentzat salbamendurik. Dh 257. Artharekin begirautzu nihori penarik egin. MarIl 32. Begira dugun gal, eta har dezagun hartaz [gure arimaren balioaz] merezi duen artha. Jaur 396. Baña "Txito, txito! / --igelak deitzen dio-- / Begirozu ito!". It Fab 119. Ez, bertzeak derro, begirauk nigatik / holakorik egitetik. Gy 187. Zuk begirautzu bidaia, / non eztuzun athezaia. Ib. 49. Eta begirauzue zuen baithan erraitetik: Abraham guk aita dugu. HeH Mt 3, 9. Berautzue nagikeria eta luzamenduetarik. Dv Iud 18, 9. Eta berauzue zuen baithan egitetik: Abraham dugu aita. Dv Mt 3, 9. Nola itz egiten dekan, / ai, mutil, begirok. Bil 116. Begirozute pikadoriak! Ib. 144. Eskualdun maitea, begirauk gazetaren elhe zuhur eta argituari. Arb Igand 32. Berauk eriari erraitetik xahu dela, azken hatsetan ikusi dukalarik baizen. JE Bur 125. Ñapur izaitetik berautzu / gogoz ala egintzaz, likiski. Ib. 154. Orain ire barrikakin ua, baña beirok gero urik eramaten badek sagardotegira. Iraola 63. Txirrita, itzegin zak / polleki-polleki, / beirok gero bestela / demontre polaki! In Tx B II 256. Begirauzue Lege-irakaslengandik! Ir YKBiz 398. Begauk, othoi! bestenaz ere aizkora morthistua diat. GaztAlm 1934, 79. To, Manex, har zak hau holaxe, pollikiño! Atxik xuxen, eta begirauk bidean ixur... Lf Murtuts 64. Begirok, bada, bestela aguro joango aiz etorritako bidetik. Anab Poli 100. Ta begirok arduari ur-tantorik sekulan bota neri aitzakiya eman ez dizadatekan. Ib. 42. Begirauzu bero-ustez erre. EZBB I 63. Beidok! Beidok! Makurtu adi! Alkain 130. Ai, zer markesaren alaba! Beiron errege etorri! Ataño TxanKan 134. Beidok, e?, eskuakin nun dabilkiken. JAzpiroz 139.
azpisarrera-4
BEGIRAGO (Estar, ec.) mirando más.
Inoiz baino begirago egon behar genduke orain aldi igaroari, etorkizunaz atzendu gabe noski eta etorkizunaren zain gaudelako, hain justu. MIH 288.
azpisarrera-5
BEGIRAN, BEGIREAN ( (V-arr ap. A)). "Esperando" A.
azpisarrera-6
INGURU-BEGIRA. Mirando alrededor.
Ta an bi-biak besatokiaren arrimoan, atsegintxo uke, naski, inguru-begira egoitea. Or Mi 32. Ikuszelai zoragarri oni inguru-begira burtzoraturik zeuden bitartean. TAg Uzt 94. Luzaroan inguru-begira ibilliaz gero, zokondoko seskadiraño aurreratu zan. Ib. 164.
azpisarrerakoSense-6.1
(Uso sust.).
Ala, inguru-begira ernaian ezkutuka zegoala, gau-zapi beltza zabaldu zun illunak zerupean. TAg Uzt 165.
begira
<< barrupe 0 / 0 begirapen >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper