Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

152 emaitza idazti bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
zokondo.
sense-1
(Vc ap. A; Añ, H (V, G ; + -kh-), Zam Voc ).
"Rincón" , A. "Arrinconar, zokondora bota " . "Escondrijo" Zam Voc. .
Maruaren igesi, / ango zokondoan / Bizkaiak gorde ditu / bere kolkoan. CancVizc 367. Eztago nire etxean beste gizon-gauzarik ementxe gagozanak baiño: alperrik aratuko dituzu zokondo ta bazter guztiak. Mg PAb 190. Igesko dabee zokonduetara kuijak legez. Ib. 91. Zeinbat gaistakeria zokondoetan eta basterretan eginak urten bearko dabeen an agirira. EL2 50. Sartu al baziñaiz zeure begijak zokondo ta leku ezkutubetara. JJMg Mayatz 226. Hopitale Santuko zokondo batean. Azc PB 280 (77 sokondo). Josetxok erakutsi eutsazan sokondo guztiak. Echta Jos 274. Ernion edo Oiartzunen edo beste zokondoen baten etzitzaion ostaturik paltako. Or SCruz 86. Argitu dituz len illun egon / diran zokondo guztiak. Enb 145. Mendi oetako zokondo bakoitzak millaka oroitzapen zekarzkiguk burura. TAg Uzt 85. Katu ostikotua bezelaxe, zokondora urbiltzen zan makurka. Ib. 63. Mariak eta Josek artu ebena (estalpea) seguru illuna zan, loia, korotzez betea, eta bear bada zokondo baten animaliak egozan. Anaitasuna 1956 (enero), 3 (ap. DRA). Leenbiziko irribarreak jaso zituan etxe ta zokondo aantzi eziñak. Erkiag Arran 9. Gogoaren zokondoak. Ib. 93. Zokondoz-zokondo / biziko da, beti, / zanetako mamu / bigurri ta itxusi, / bildotsen barrena / sarri dardaratuz. Gand Elorri 174. Zokondo batean jesarri da ta lapikokoa eskatu dau. Erkiag BatB 116.
v. tbn. VMg 10. A Ezale 1899, 11a. Kk Ab I 25. Eguzk LEItz 127. Lab EEguna 101. Otx 116. Goen Y 1934, 101. Bilbao IpuiB 161.
azpiadiera-1.1
(Como segundo miembro de comp.).
Sasipe zokondoan / guztia sartua. Zav Fab RIEV 1907, 538. Txabola-zokonduan gose-irudia jakusak. "En el rincón de su vivienda" . Arriaga Lekob 13. "Bekain" zokondotik erasoka asten zaio. Or Eus 48. Ugiñen gandorreraiño igo ondoren, ur-zokondora oldartzen zan batbatean. TAg Uzt 135. Kistar siñesmena biotz zokondora baztertu. Eguzk GizAuz 187. Eliza zokondo artako emakume santuak. Erkiag Arran 173. Egundoko aize-gurpil eta txirimolak egiten zituen kale zokondoetan, arbola-ondoetan, plazearen erdian. Ib. 161.
azpiadiera-1.1.1
Itz, esaldi, yoskera, an dituzu oro arretaz yasorik, ez errazbidez buru aztukor-altzoan, arkatza erne ta erruki gabe erabiliz, idazti-zokondo ta lerro-azpietan piloturik baizik.Ldi IL 10.
azpiadiera-1.2
Lugar donde uno vive, hogar.
Erbestean dabiltzan erritarrak, euren zokondo maitera eltzeko orduaren begira jarten dituenak. Erkiag Arran 179.
azpisarrera-1
ZOKONDO-ALDE. Hondonada.
Gaualdiko lurrunak sortutako laño-mordoak zurizkatzen zuten, artille antzo, zokondoaldeko zelaia. TAg Uzt 77. Sugeak baño biurraldi ugariagoak dagizki zokondoaldean Azpeititik Tolosara dijoan bidezabalak. Ib. 90.
azpisarrera-2
ZOKONDO-UNE. v. zokondogune.
azpisarrera-3
ZOKONDO-ZULO. Hondonada.
Araxeago, negarka zijoan errekatxoa maldar-beera zokondo-zulora. TAg Uzt 269.
zokondo
<< zogi 0 / 0 zozokume >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper