Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

152 emaitza idazti bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
alderdi.
sense-1
I (Sust.). Sinónimo de alde en varias de sus acepciones. Mucho menos gramaticalizado que éste.
azpiadiera-1.1
1. (V-gip, G-azp; SP, Lar, , VocBN , Dv), aldeerdi (V-gip). Ref.: Iz ArOñ (aldéerdixa); Elexp Berg.
Mitad de un cuerpo, de una cosa. "La moitié du corps" SP. "Témpano, medio tocino, txerrikiaren alderdia" Lar y Añ. "Côté d'un corps [...]. Sagar hunek alderdi bat huna du eta berzia ustela" VocBN. "Ohoinak alderdi bat galdua du, le voleur a un côté perclus" Dv. "Aldéerdixa, la mitad longitudinal del cuerpo" Iz ArOñ. "Si dividimos en dos verticalmente el cuerpo humano, una de las dos partes. Lo mismo tratándose de una casa, etc." Elexp Berg. "Atakia emon zotsan da alderdixa geratuta dauka" Ib. "Elgeta aldera joten daben alderdixa ziero erre jakuen etxiak su artuta" Ib.
tradizioa
Tr. Algo mejor documentado en la tradición septentrional.

Usteak, alde erdia ustel. "La esperanza tiene la mitad podrida" . RG A 24 (B 35 usteak albo erdia ustel; citado o parafraseado en MEIG IV 124, VI 105, IX 63 y VII 112). Ikusiko duzu buru haren gaiñean bi mendi handi eta buruba arrasoa da alderdi bat du noroest edo suest eta bertze alderdia nordest edo suduest. INav 62. Molde huntan, Israelgo erresuma izan zen partitua bietarat: hamar tribuentzat zen alderdiak itxiki zuen Israelgo erresumaren izena, eta bertze alderdiak zakharken Judako erresumaren izena. Lg I 341. Hil onduan idiren zirakozien bihotzaren gañan alderdi bathian kürütziaren imajina net untsa egina [...], eta bihotzaren beste alderdian azotiak. AR 191s. Artzaña bada beztitzen, / Josliak tü gomendatzen / Zaragollen alderdi bata oihal hobez ezar dezen. / Halere higatüren dizü aitzinia beno lehen. 'L'un des côtés des culottes' . Etch 302. Ezda Eliza bat baizen; egiak ez detzake izan bi alderdi. Hb Egia 100. Bien artian mundu guziya bi puska egiten, alderdi bana bakoitzak bere kontura artuta. Bv AsL 171. Illunpez upaturik zeru alderdi biak, / Lurra euren barruan zarratu egiñik. AB AmaE 431. Ik orduen nire arpegi guztie ezin ikusi izango dok, surra ta alderdi bat baiño. Zegaiti? Biredea emon dodalako. A BGuzur 154. Burutik oñetaraño gorputzaren alderdi bat dena gogortu zitzaion. Goñi 71. Osto alderdiaren [= orrialdearen] zolan. JE Bur 5. Ezen bada sudur alderdi bakotxetik bidea. JE Med 13. Gizonak idekitzen dauzkigu, zabal, armairuño baten athearen bi alderdiak. JE Ber 62. "Perlesiak" artua, alderdi bat illa, eta aurpegia alde batera okertua. FIr 192. Izadiaren mukulu osoa bi alderditan banatua, gaiñeko ta azpiko. "In duas maximas partes" . Or Aitork 362. Bi egi, bi alderdi, bi aro izan ditu orientzat bizialdiak: txikizitutik orain artekoa bata, ta gaurdanikoa bestea. Txill Let 28. Elizan, meza erdirutz, eregi eban bizardunana, eta barruan agertu jakon bere erastunan alde-erdixa. Etxba Ibilt 460.
azpiadiera-1.1.1
Parte. " Kamisetiak alderdi bat zikiña dauka " Elexp Berg. .
Ezartzen zutelarik ikhaspena buruko alderdi hazkarrenean, ahantz beldurrez. Hb Egia 138. Erre bezain laster alderdi errea ur hotzean sarthu behar da. "La parte quemada". Dv Dial 78 (It errekia, Ur y Ip erria). Artara, ezkerreko sorbalda atzitu arren, alderdi ura babesgabetua beste okerrik etzuan izan, naiz-ta bidez buruburniki azitxoa ta belarri-erdia galdu. "Desarmarle todo aquel lado" (Quijote IX). Ldi RIEV 1929, 210 (AIr RIEV 1928, 605 alde ortako burdin-yauntzia urratu). Urteak eta mende luzeak zear, Euskal-Erriako giza-alderdi buru-yantzienari eztio gogoak eman. Ldi IL 53. Kotxiek, alderdixe ondo maluskaute, besterik ezer be ez. Gerrika 169.
azpiadiera-1.1.2
Hola gobernatuz ba Jainkoaren eta ba Zezar-en alderdia hobeki jaliko baitira munduan.Larz Senper 34.
azpiadiera-1.2
2. (gral.; Arch VocGr, H). Ref.: A; Gte Erd 29.
Lado; costado. " Alderdia, sahetsa, le côté" Arch VocGr. . "Côté. Alderdi batetarik, d'un côté. Gibel alderdia, le côté de derrière" H. "Costado" A. " Ormean beste alderdire joan da (V-arr)" Gte Erd 29. v. alde.
Erran den piñu hura idukiko duzu alderdi batarekin edo bertzearekin. 'Par l'une part ou par l'autre' . INav 52. Arroka bat zeiña agertzen baita baxamarean eta bada pasaia nahiz alderdi batetarik edo bertzetik. 'Tant de l'une part que de l'autre' . Ib. 55. Eta ioanen zare muillatzerat ponanko alderdirat. INav 5. Eztire segida batean interrogatu behar alderdi bateko bereko haurrak, bainan hobe da batean alde batekoak, berzean berzekoak aldizka interrogatzea. CatLav A 7r (V 8). Gaiak beraz eztia du, ta alderdi guzietatik eztia dario. Lar, carta a Mb 278. Eta gure oreña / alderdi batetik / agerian jarri zan / uste gabetanik. It Fab 153. Sutondoan ezartez, / Ongi beroturik / Alderdi batetik, / Bai eta bestetik, / Sugea du pitzerazten. Arch Fab 199s. Atheraia, diot [axeria], gibela motztua, / Eta afruntu hortaz net ahalkatua: / Nola abilla baitzen, oro ukhaiteko / Gibel-alderdiaz . <aldar-> bera bezalako. Gy 69. [Eskaldunak] ez duela ethorki negu alderdiko. Hb Esk 9. Higan gaiten aphur bat mendi alderdirat. Ib. 140. Laphurdi bazterrean, iphar-alderditik. Ib. 151. Zuek, Elizaren etsaiek, izartu diotzatzue alderdiak, gainbeherak eta hedadura. Hb Egia 152. Urkhila hautsi nahi duzunean, mendebal aldeko adarra utz zozu nihondik ahal bada, zeren bertze alderdia errexkiago sendatzen baita. Dv Lab 358. Urtharazten da su eztian libera erdi bat burra bethi igituz alderdi bererat, itzul ez dadin. ECocin 40. Ze millagro da beste alderdi danak itxita / Ipar aldera bai orratza? AB AmaE 177. Haritz eder bat bada / gure mendietan, / Zazpi adarrez dena / zabaltzen airetan, / Frantzian, Espainian, / bi alderdietan. Zby RIEV 1909, 396. Espainia alderdiko Eskualdunak. Id. ib. 1908, 85. Botako alderdian, botaria [...]. Errebot alderdikoak ere lau edo bortz dire. Ib. 88. Altara-ganean kandela bi baiño ezebazan ipiñi, alderdi banatan bat. A BeinB 65. Iezarten dira maian / binan binan beti / alderdi bateti bi / eta bi besteti. Azc PB 87. Asi zan seme bata / alderdi bateti, / beste batzuk besteti / ta goiti ta beti. Ib. 48. Eskua sartuten da / eskuma alderditi, / atorrea ta gona / guztien azpiti. Ib. 68.
( s. XX.) Arranondok ibaiaren alderdi batetik dauka bere Kurutzemendi. Ag Kr 214. Batzuk alderdi batean, besteak bestean, da urrengoak txalupearen aurrean edo atzean. Echta Jos 252. Azpietatik zulatu dituzte [mendiak] alderdi batetik besteraño. Ag G 189. Alderdi batera ta bestera ezpal zati andiak boteaz. Ib. 103. Oihalaren izartzen, ikertzen, tinkatzen, garbitzen berriz, berdintzen bi alderdietarik. JE Bur 197. Eskualdun eta mendien bi alderdietarikako erdaldun, notari [...] eta eskoletxe handi batetako irakasle zenbeit. JE Bur 91. Arro arro, alderdi guziyetara begiratuaz. Iraola 111. Leher egina, puskak oro, beso-azpitik alderdi guzietara eskapatzen zaizkola. Barb Sup 20. Haize zirimola batek hartu eta zeramala alderdi orotara. Ib. 141. Thu egiten du barne hartako lau alderdietara. Ib. 88. Burua itzultzen du Bordaxuriko athe alderdira. Ib. 121. Kaperako alderdira burua makurtuz. Ib. 139. Gure gizona urandiari urbiltzen zela, bertze aldetik gizon bat urean sartzen eta eken alderdira eldu eta gau onak ematen ikusi zutelarik, bozik gureak. FIr 150. Hea, Erramun, pusa zak bertze alderditik, bertzenaz lurrerat yoain dituk egurrak. Zub 74. Bozkarioa edatuz alderdi guzietarat. Ib. 121. Jaupari aldra andi bat gustijen erdijan, / Eun da iru ikurrin aurreko alderdijan. Enb 32. --Ene, ba!, azpia --mutillak dio-- / orrein ederra dalarik, / nolakoxea ote da, gero, / zerua goi-alderditik!... Ldi BB 20. Mugaz beste alderditik ere Naparroa baita. Ldi IL 47. Aiek sinets-eziñik Uitzik dizu zati [egurra] / erdia ta geigo jan alderdi bateti. "De un lado" . Or Eus 148. Eguna sortzen dan alderdira. "A la parte donde nace el día" . Ib. 256. Atzerago, alderdi berian, idatz-mai bat. ABar Goi 14. Mirabeak jauregiko beste alderdian bizi ziren, eta horrengatik [...] iñork ez zuen ikusi [...] nola erori zen. Mde Pr 184. Txapelgorri aundiak borla anpatsu banakin alderdi batera esegita. Etxde JJ 204. Bañan kopla oni, loxintxa-usaiez gañera, beste usai bat ere badario bere lau alderdietatik. Lek SClar 112. Alderdi bakoitzetik amabi-amalauna metro luze, luze ta zabal, jakiña, kuadrauak edo diralako [etxeak] . Erkiag Arran 134. Muthiko gazteak karrikan bi alderdiak ikusi nahi zituen. JEtchep 95. Alderdi danetara begiratu. And AUzta 71. Plaza aundian sartzeko bazegoan, alderdi batean, . Reggan deritzaion uztai-ate ederra. Anab Aprika 99. Alderdi batetik sartu ziran zazpi edo zortzi kontrario. Salav 95. Zein zeru-alderdiruntz bear duten. Ibiñ Virgil 87. Goi alderdi bako bisera antzeko kartozkioak. Etxabu Kontu 85. Egutera alderdian. JAzpiroz 68. Mojatxon komentua / beste alderdian, / eliz bikain askoa / duala erdian. Insausti 44. Azpietatik zulatu dituzte alderdi batetik besteraño. MIH 24.
azpiadiera-1.2.1
Egiaz ederra [pobretasuna]; zeren Jesus, Maria ta Joseren alderdietan agertu zan ez-geroz ez dezakian ezertxok ere itxusitu.
(Interpr?).
Bv AsL 34.
azpiadiera-1.2.2
Bi alderdietako gurasoak bildu alkarrengana ta: --Gure Jose ta zuen Mikela alkarrekin jarriko al ditugu? BBarand 170.
azpiadiera-1.3
3. (V-gip, G-goi, L, B, BN, S; Dv, H). Ref.: A Apend; Lh; Etxba Eib; JMB At.
Región, comarca. " Gure alderdietan ez da holakorik ikhusten, on ne voit pas de pareilles choses dans nos contrées" Dv. " Alderdiak [...], pays, région. Gure alderdietan, dans nos contrées" H. " Alderdi gizena (B), comarca feraz" A Apend. . "Paraje, lugar, término" Etxba Eib. . "Comarca, región, zona" JMB At. .
Ezperen bat bedi Nafarroa-beherearra edo zuberoarra Bizkaitarrarekin edo Alabesarekin [...], edo zein nahi Eskual-herriko alde batekoa bertze alderdikoarekin. ES 398. Europa daritzan gure alderdi hunetako zathi hau. Ib. 389. Bizi zen bere aitarekin Ur zaritzon hirian kaldeendarren alderdian. Lg I 38s. Onen iru semeak / Jafet, Sem eta Kam, / iru alderditara / zabaldu izan ziran. It Fab 229. Senperen izena da eskaraz Helbarren, / Nahiz alderdi batek orai duen arren. Hb Esk 119. Egon zaite zure alderdian. Zure gatik erosi dut etxea. Hb Egia 19. Judea eta alderdi aietako jende guziak. Lard 541. Tubal [...] bere etxekoakin etorri zan munduaren alderdi au gizakumez betetzera. Ib. 11n. Emakumeak bakarrik agintzen zuten alderdi bateko Erregiñaren Ministro eta ondasun guzien kontuartzallea. Ib. 492. Nor bere alderdian, edo Ebanjelioa erakusten ibilli ziran tokietan, Jesusen izenean odola isuri eta illak izan ziran. Ib. 534. Bitartean Isboset bere alderdiarekin pozik zegoan, eta Davidek etzuen Israel guziaren agintean sartu nai. Ib. 184. Gesengo alderdian biziko zera. Ib. 59. Garai artan alderdi aetan España despita gogorrean Pranzesakin zebillen. 'En aquellas partes' . Aran SIgn 42. Alemania ta Suizako alderdietan. Ib. 90. Karlisten usaia da / Ez abantzatzeko, / Entregu ez badira / Batailan artzeko; / Sasiko alderdia / Baliatzen zako, / Otsuen gaztelura / Erretiratzeko. Bordel 178. Orlako funtziyorik / juan dan aspaldiyan / apenas izandu dan / gure alderdiyan. Ud 120. Agure bat alderdi danean ezaguna. "En toda la comarca" . EE 1882c, 447. Alderdi onetako barririk nik ez dakit; / Jauna, jakin dagizun naz pelegrinua. AB AmaE 389. Franziako anaiak lengo gizaldian / Gero Naparroan ta gaur nire alderdian. Ib. 27. Lyoneko alderdian. Elsb Fram 64. Berheziki gure alderdietan Betharrameko eliza, Sarrantzekoa eta Buglosekoa. Ip Hil 25. Urteetan nabill arimen billa, alderdi guztietan gomutaratuaz Kristoren esana. Ag AL 51. Euskaldun lurraren alderdi guztietan. Ib. 120.
( s. XX.) Alderdi guztietan dagoz oraiñdiño euskerearen sustrai onak eta landara mardulak bere bai. Ag Kr 6. Iziarren, Antiguan, Begoñan, alderdi guztietan. Ib. 214. Kafe ta azukrea? Oiek al dituk alderdi aietako uztak? Ag G 252. Nerbion inguruari Euskalerriko alderdia baño Londresko auzotegia obeto deritzot. Ib. 216. Abereen salduketa ta barren alderdietara bigaltzea. ForuAG 325. Jesusen siñismena zabaldu zan, ba, alderdi askotara. Inza Azalp 88. Erretore jauna, beorri ere alderdi abetatik? Muj PAm 52. Larraundarrentzat berriz, Irurtzungo alderdia dezu koko-erri. Mok 14. Ez dago arrunka aundirik / alderdi onetan. Tx B 218. Iduri luke bizkitartean alderdi huntako etxetiarrak gogorkixago bizi direla [...] Hazparne-aldeko dazkigun batzu baino. JE Ber 31s. Zapatu egunez alderdi oneetan aari-burua yaten da. Or Tormes 39. Gure alderdi otan apaizaren kontra atera diran liburu eta paperak denak bildu. Or SCruz 7. Aldegin zuen andik basamortu ondoko alderdira. Ir YKBiz 361. Guzia alderdi artako ardoxka garratz batek bustia. Ldi IL 45. Alderdi aietan bizi ziran erriak. JMB ELG 48. Alderdi ona, bakotxarena. Zerb GH 1936, 115. Ortik zear yoan eta zer alderdi dan itanduko al dizut? Zait Sof 106. Mejikoko Oaxaka alderdian. Munita 89. Ugartearen alderdi guztiz gehienez jabetu ziren. Mde Pr 249. Igeluko alderdi oietan zuten ardi-etxolara joatea. Etxde JJ 191. Lehenago ere ardiketa ibilia zen, frangotan, alderdi heetan. JEtchep 55. Alderdi aretatik anka egin eban. Erkiag BatB 57. Geo Elbitxuriko bera bizi zan alderdia erori egin zan. Salav 10. Vigo ta Maringo alderdiak. NEtx LBB 31. Alderdi ark ez dauka / Gipuzkuan antzik. Uzt Sas 357. Alderdi pollita / hegoko partekoa: / parre-parrean du / Larrun mendi-kaskoa. Mattin 46. Eibar, Mondragon eta alderdi oietako jendea. Alkain 33. Edonoiz eta edozein alderditan, auzo erriak alkarrei ezin ikusia, ta gorroto be bai, izan dautsee. Etxabu Kontu 219. [Hitza] nahikoa aldakorra dugu gure alderdi hauetan. MEIG VI 187.

v. tbn. Goñi 101. Basarri 79. Izeta DirG 36. Anab Aprika 27. Ibiñ Virgil 106. Insausti 259.
azpiadiera-1.3.1
Zona.
Barnean baditu [eskolak] sei eskualde edo alderdi. Prop 1903, 98. Infernu itzaz bi alderdi dittuan tokia edo lekua aditzen zuten lengoak. Bata zorigaiztokoen suzko leku ikaragarria [...]. Bestea onak bizi ziran lekua. Inza Azalp 72. Erakasten dauku sakristauak Iruña-alderdi batetako hilak zituztela lehengo mendetan harri heien azpian ehortzen. JE Ber 23. Aljer-ek ditu alderdi berria ta alderdi zaarra. Anab Aprika 14. Emakumeak beste alderdi baten ei dagoz. Erkiag BatB 193. Oso alderdi ederrean zegoen [tokia] bar dotore bat irikitzeko. NEtx LBB 62. Bat batean Joxe dagon lekua illunpean gelditzen da. Eta aitzitik argitasuna bonbero-koro-sailla dagon alderdian. Lab SuEm 182. Donostiako alderdi bati, ezagunetan ezaguna, . Parte zaharra deitzen genion. MEIG VII 40.
azpiadiera-1.4
4. (G, AN ap. A ; SP, Darric ap. DRA .).
Cónyuge. " Neure alderdi maitea galdu dut, j'ai perdu ma chère moitié" SP. "(Los) consortes. Alderdia joan, quedar viudo" A. " Alderdia joan, quedar viudo; litm., irse la costilla (G, AN)" A EY III 349. " Ezkonduak nola bizi behar dute bere alderdiarekin? " Darric (ap. DRA).
azpiadiera-1.5
5. Vena, arrebato, capricho. " Alderdiak itu, il a ses quintes" SP.
azpiadiera-1.6
6. Flanco, costado (parte del cuerpo).
Ezin bere isterra ez alderdia aisiarat manaia dezake [idiak] . Mong 590. Burua gora [bulunbariak], ixterrak arin eta zainhart, alderdiak guri. Hb Egia 130. [Zezen] aien alderdiak lurreraiño ieisten dira. "Latera" . Ibiñ Virgil 104. Bigantxarik onena, betoker, buru zakar .; alderdiz, luze. "Tum longo nullus lateri modus" . Ib. 95. Alderdi batetik ba zuen . defaut ttipi bat gerruntzean gelditua, eskolan gaizki jarrita egonaren ondorioz. Etchebarne 129. Bizitza guztirako gorputz alderdi bat osua inutil geratuta. Gerrika 115.
azpiadiera-1.6.1
"(V-arr, L-sar), carnazas" A.
azpiadiera-1.6.2
"(Lc, BNc), nalga" A.
azpiadiera-1.7
7. (Ht VocGr 384, Lar, Añ, HeH Voc, Dv, H, A).
Miembro (del cuerpo). "Membre, alderdia " Ht VocGr 384. "Quartos, miembros" Lar, . " Alderdia, lohadarra, gorputzaren zathi bat" HeH Voc. . " Behereko alderdiak ihartuak ditu, il a les membres inférieurs perclus" Dv. "Membre du corps. Alderdi bat galtzea. (Les membres étant doubles, alderdi bat signifie un membre)" H. "Miembro. Bere alderdien estaltzekorik eztu " A.
Hobe da zuretzak zure alderdietarik bat gal dadin, ezen ez zute gorphutz guzia izan dadin aurthikia gehennarat. TB Mt 5, 29 (Echn alderdi; Lç, He, HeH, Dv, SalabBN, Leon menbro, Ip menbrü, Ur gorputzeko zati, Hual, Samper mienbro, Ol soin-atal, Ker, IBk, IBe gorputz-atal). Hainitz heri, itsu, maingu eta alderdi idorrak zuzten yende. TB Io 5, 3 (HeH alderdi idortu). Alderdiak eta sabela. "Les membres et l'estomac" . Arch Fab 119 (Gy 193 menbroak eta sabela). Alderdiek egin zuten, / Egun batez, zin alfer zirela egonen. / [...] Eskuek deusik eztute hartzen; / Besoak hilik dira egoiten; / Zankoak aldiz eztira igitzen. Ib. 121. Alderdi hoiek dira eihartzen. Ib. 121. Bada obe dezu alderdi bat galtzea, zure gorputz guzia infernuko sura bialzea baño. Lard 381. Bada, zenbat ttipia izan dadien, zigarrak baditu gorphutzaren alderdi guziak. Dv Dial 24 (It parte, Ur, Ip zat(h)i). Obispo jauna altxatu zan Franzisko erantzi bezain laster, ta [...] bere kaparekin estali zituan Santuaren alderdi gorriyak. Bv AsL 48. Bertzalde, ongi baino hobeki errearaztea gatik, ezarrarazten ziozkan, surat etzagozin alderdien gainean, suan gorrituak eta sua zarioten kobrezko hosto mehe batzu. Jnn SBi 151. [Astoak] sano izan balitu / bere alderdiak, / etzuben aterako / etxetik jabiak. Noe 67. Alderdi guztiak dittu guztiz egokiak, naiz begiak, naiz belarriak, naiz mingaña, naiz eskuak. Inza Azalp 45. Nai du gizon burua gorputz-alderdi guztiakin ondo erantsirik egotea. Ib. 141. Zure gorputz osoak argia badu, alderdi bat ere illun ezpadu, guzia argitan egongo da. Ir YKBiz 272. Hiltzerat kondenatu zuten: 1661-eko hazilaren 8an moztu zioten burua eta alderdiak zehakatu. Lf Murtuts 51. Okerrena da pozoitua dagoenean alderdiren bat. Ostolaiz 78. Urteak izanik lau / dozena ta erdi, / ajeatzen asi zait / amaika alderdi. Insausti 268.
azpiadiera-1.7.1
(Lc, BN ap. A; Ht VocGr, Dv).Partes pudendas. "Ses membres, bere alderdiak " Ht VocGr 384. "On dit souvent alderdiak pour les cuisses et les parties honteuses" Dv. "(Lc, BN) parte pudenda" A.
Eta arnoa edanik [Noe] mozkortu zen, eta bere olhan alderdiak agertu zituen. Dv Gen 9, 21. Aitaren alderdiak estali zituzten. Ib. 9,23 (Urt ahalkisuna, Ur lotsariak, Ol larrugorria, Ker narrugorria).
azpiadiera-1.8
8. (V-gip, G-goi; Dv). Ref.: Etxba Eib; JMB At.
Bando. " Zein dire zure alderdiko gizonak? quels sont les hommes qui sont de votre côté? Quels sont vos partisans?" Dv. "Bando, partido, parcialidad" Etxba Eib. . " Alderdixak sutu ziran eta etorri zan gerria " Ib. "Partido, fracción" JMB At. .
Mila eta zenbait urtheren burian / Otsoek ardiekin bake egin zian [sic] . ; / Arauz bi alderdien / Probetxia beitzen. "C'était apparemment le bien des deux partis". Arch Fab 139 (Gy 39 batzuen eta bertzentzat hobe zaiteken hori). Juantxo soldau zailla zan lanean alperra, / Zeiñ zan gerrara joan alderdi batera; / Matxiñ bere anaia bera duiñ nagia, / Baña, a bere soldau guztizko zolia. / Bata alde batean, bestea bestean, / Izan ziran kapitan zazpi bat urtean. AB AmaE 268. Tronpetearen durundu otsa ugar ebillan, / Alderdi bitan indarrak ziran metan jarri. Ib. 447. Au da Santo Domingon / iazo dan guztia / ta zelan dan España / alderdi zuria: / Ninfak eta gizonak / gagoz gaur pozturik / Espaniagaz betiko / len legez baturik. Azc PB 208s (se refiere probablemente a España como bando blanco, frente a los enemigos haitianos de raza negra). Zebiltzelarik Oiarzungo semeak karlisten alderdiyan, zuzenena zerizkiyotelako. BPrad EE 1897b, 230. Santacruztarren alderdiari kontu egingo ziola esanda. Or SCruz 63. Eder zait, batez ere [...] euskeltzale alderdien arteko elkar-artu-nai apurrenik sumatzea. Ldi IL 78. Aldi bateko gizartekeria alderdi bitan, batez be, zatitu da: alderdi batari baltsakeri edo komunismoa deritxo; bestea lengo izenaz gelditu da. Alderdi bi oneik alkarri gorroto bizia dautse. Eguzk GizAuz 42. Lapurdi guzia bi alderdi jarri zen, batzu alde, bertzeak kontra. Zerb Azk 61. Bi alderditatik zernai ele zorrotz elkarren aurka esanak entzunik ere. Or Aitork 229. Bikote orrek indartu daian / euskal sendian alderdi, / ezkon barrien buztarri ori / Jainkoak onetsi bedi. BEnb NereA 260. Esan didate hauk direla herriaren alderdi bien arimak. Medikutiarrak eta alkatiarrak. Arti Tobera 282. Esparte ta Atenai arteko gudu gorria sortu zan damurik, eta Elade osoa alderdi bi egin zan. Zait Plat 119. Amaika t'erdiak arte iraun zuan tiroteo orrek, bi alderdietatik jendea galanki ilda. Salav 93. Agustindarren eta Dominikarren arteko lixkarrak sumintzenago, eta andik bi alderdi sortzen ere ikasgu nagusikoetan. Gazt MusIx 57. Gure azkeneko gerratean, apaiz-lagun, kapellau, ibillia zan. [...] Bazekian alderdi bietako akatsak eta argi-uneak ikusten. NEtx LBB 79. Bertze batzuetan, handizkiago iragaiten da "batalla". Alderdi batek beretzat dauka antzoki guzia. Bertzea zaldiz heldu da tauladaren setiatzerat. Lf in Casve SGrazi 14. Frankok behar bada ez daukate [Baroja] guretzat. Zenbatek eztakit, ez baititut alderdi bakoitzeko iritziak kontatu. MIH 268. Jendeak, burutik orporaino alderdi-setaz loturik ez zegoen neurrian, gehiegizko zeritzanak [hitzak] ez zituen onartzen. MEIG VII 36.
azpiadiera-1.8.1
Partido político. "Partido político (V-ger)" A Apend (a pesar de esta indicación, la verdad es que alderdi 'partido político', como neologismo culto (cada vez menos neol. y menos culto) se volvió de empleo general, al menos al Sur de los Pirineos).
tradizioa
Tr. Documentado desde finales del s. XIX, su uso va aumentado a lo largo del XX, por lo menos al Sur; cf. JFlor: "Creemos que fué Arana Goiri el primero que con el valor específico de 'partido político' utilizó y popularizó el término". De los 1136 ejs. de alderdi recogidos en DFrec , una gran mayoría corresponde a esta acepción.

Karlistak, liberalak ala erdelerriko beste alderdittakuak. (1895). AG 624. Alderdi motzale guztijak igaro dira erri-aginddegijetatik. Ib. 544. Alderdi-Partido edo politika baten izenean itzegitera ez natorkizue. Belaus LEItz 108. Alderdi baten gauzak bezela ez litzatekez begiratu bear [izkera etab.] . Ib. 108. Idazti au, "Jaungoikua eta Lagi-Zarra"-ren aldezko alderdiari esekintzen dautso. Larrak EEs 1926, 172. Berak irasi eban ain ondo / Alderdi euzkotarrena. Enb 34. Azkenik gixon batek berba egin eban, / Erakusteko gure alderdija zer dan. Ib. 207. Bertan egin ebezan euzkeldun lagijak, / Euzkadi jaboteko euzko-alderdijak. Ib. 53. Euzkelerrijaz berberau egin / Gura dau Jel-alderdijak. Ib. 131. Zetarako ixan karlista eta / Liberal, kontserbadore, / Republikanu, sozialista? / Zetan komunista bere, / Euzkel-errien areriuak / Alderdi danok badire? Ib. 62. Karlisten alderdia berak ondatu zula. Or SCruz 114. "Yakintza" ez da, ezin diteke izan, alderdi aldizkingia. Y 1933, 10. Gure egunkaria euskozale sutsua izango litzake [...], naiz politika-alderdi-gabekoa izan. Ldi IL 150. England-an gizartekeri-zale alderdiaren buru Ramsay Macdonald bakaltseña da. Eguzk GizAuz 73. Erkalari leial zaion politika-Alderdi edo gizarte-Bazkunen batek idatzitako agiria. EAEg 13-3-1937, 1265. Oposizio politiko-alderdiaren egunkariak. Arti Ipuin 48. Ango errizaleen alderdiaren buru egiten zuenakin. Zait Plat 9. Garai artako alderdi-burruketan. Ib. 11. Andikien alderdi-buru bezala. Ib. 9. Alderdi bataren buruzagi, oba ez, Olarratz jauna izango zan. Erkiag BatB 80. Sozialista alderdia. Ib. 191. Nahiz gerla tiroak urrundu aspaldi, / haren usain kiretsa bada hemen gaindi; / batean kalapitan hoinbertze alderdi, / edo langilen eta nagusien aldi. Xa Odol 250. Falanjista alderdi ortan. Alkain 95. Jel alderdikoa. Etxabu Kontu 113. Ezker alderdikuak erriko aginte guztia euren esku artzia proposau eben. Gerrika 61. Galesko alderdi abertzalea. MIH 186.
azpiadiera-1.8.2
Equipo o parte en una competición.
Bi alderdiak kuantean berdintzearekin, biak jausten dire trenterat eta oihu egiten da . ados. Zby RIEV 1908, 88. Alderdi bakhotxeko pilotariak lau edo bortz dire. Ib. 88. Gazteak eta zarkoteak, erkiñak eta kankalluak [...], alderdi bateko ta besteko gaitasunak neurtzen dakizkitenak eta biotzak dion aldera itxu itxuan daudenak. Ag G 81. Bi alderdiak adostu dira 37-ra, eta handik harat bertze lau-bortz aldiz, azkenik 44-ra. (En un partido de pelota) Herr 16-2-1961 (ap. DRA, s.v. adostu).
azpiadiera-1.8.3
Parte interesada.
Alderdi nastuetan sartuten ez dana / Gauzak zuzen ipinten bakarrik ezpada. AB AmaE 242. Gaiaren balioaz kitatzea, bi alderdiak izendatuko dituzten trebeen egitekoa izan bedi. "Cada parte" . EAEg17-12-1936, 568. Sakeletik atarau, eta ba damotsaz aitaturiko diruak. Ogeiko bi ta erdi. Eta alderdi biak pozarren, irabazia bientzat dan ezkero. Erkiag BatB 164. Ondarrean bi alderdiak arrunt kexatuak eta horra nun polizak erraiten dakoten gibelera itzultzeko. Etchebarne 116.
azpiadiera-1.8.4
Hemen ere tituluak bi alderdietako [Eliza eta Gobernamenduko] buruzagiek elgarretaraturik behar lituzketela eman.JE Bur 51.
azpiadiera-1.8.5
Borroka aski bitxia, alafede, ez baita alderdi baten erasoa besterik, ez dakigularik honek hautatu duen etsaia ezertaz jabetu den. MEIG VI 109.
azpiadiera-1.8.6

(En la expr. -(r)en alderdia eduki 'ponerse de parte de').
"Côté . d'une cause. Uste nien zutan adiskide bat niela bena yakin dut ene partidaren alderdia daukezula, [...] mais j'ai su que vous tenez du côté de mon adversaire" VocBN. .
azpiadiera-1.8.6.1
(En la expr. -(r)en alderdia hartu).Cf. ALDERDI HARTU.
Urtea zan, ez asko geiago, Iustina Balentinian Errege aurraren ama, Ari-tarren alderdia arturik, Zure gizon Anburusi-ren ondotik esetsika asi zala. Or Aitork 223s. Bazoan Gobernadoreari galdegiterat zerbait egin zezan Ceylan-eko giristinoen alderdia hartzeko. Ardoy SFran 177. Huna nola hartzen duen Frantsesek "bere Aitaren" alderdia. "Comment François prend la défense de son 'Père'" . Ib. 119.
azpiadiera-1.8.6.2
(En la expr. -(r)en alderditik jarri ).
Laster jarriko zaiataze Pintoren alderditik. Bai orixe! Bilbao IpuiB 68.
azpiadiera-1.9
9. Aspecto, faceta.
Erregetarzunaren gainetik / Ene lanak hasi behar zukien; / so gitez alderdi batetik, / Sabelian / Errege itxura guneke ediren. "À la voir d'un certain côté" . Arch Fab 119 (Gy 193 alde gisa batetarik / konsideratuz geroztik). Ezen sinheste-gabe handienek atzematen diotzate Elizari alderdi onak. Hb Egia 142. Amaren biotz gozuak beste alderditik begiratzen zien bere semiak egiten zituan egintzai. Bv AsL 26. Maitetasunak arpegi edo alderdi asko dauzka. Ag G 289s. Alderdi guztien berri jakiteko. Ib. 290. Gogobetekoa dala esan geinke bazkatzallearen bizitza alderdi onetatik begiratzean. Ib. 152. Gizaseme gazteak eztakite neska ezkongeiaren txaldankeri, seta gaizto ta alderdi txarrik ezagutzen. Ib. 34. Arazoaren beste alderdi bati oartuago. FIr 165. Gauza zaharrek badute bere alderdi ederra eta goxoa. Zub 89. Udaberriak badu larrazkenak ez duen alderdi on bat. Ib. 122. Au da otoitz onen alderdi latza gizonaren suminkortasunari begiratzen bazaio. Inza Azalp 146. Bertsu hoik irakurtzearekin, ez duzue, ni beldur, ezagutuko Oxalderen alderdi bat baizik: ahulena. Ox 203. Nere apari-legea eginda etxetik irten naiz, eta alderdi orretatik ez daukat lastertu bearrik. Alz Ram 25. Neretan ikusten det / alderdi alrebesa, / biotzaren betian / bai daukat tristeza. Yanzi 46. Agi gai adirazteko / gizaki guzien alderdi ta asmo. "Cualesquiera manera y pensamiento humanos" . Ldi BB 140. Eta eztakigu, guk ain errez egotzitako alderdi on oiek ustelak dirala ta gure zabarkeri zaarraren ume. Ldi IL 51s. Baña "Erri-lan"ek, gaurdañoko bazkun euskozaleak ez bezela, badu laugarren alderdia, ta polit samarra bera: Dirutza, kapitala. Ib. 116. Gauzak okerreko alderdiz ikusteari. Ib. 52. Erriaren bizierari dagozkion gauzen zenbait alderdi pake-aldian aintzakotzat artuko liraken arren. "Otros aspectos de la vida pública" . EAEg6-11-1936, 226. Biziari bere alderdi latz eta samiña billakatu zion soilki. Etxde JJ 38. Oitura onek bere alderdi ona, bai. Anab Aprika 16 (Poli 95 alderdi txarra). Alderdi askotara zegoan errian gaizki ikusia. Zait Plat 98. Gizonaren alderdi au ezin diteke alde batera utzi. Vill Jaink 124. Superstizioa, zion Benjamin Constant-ek, emen, Frantzian, ez oi da artu bere alderdi bitxi eta irri-egingarritik baizik. Ib. 132. Gauzen alderdi beltz eta illunari elduko zion beti. Alzola Atalak 115. Eguneroko beren artu-emanetan, alderdi onak eta aulak elkarri ikusten bai dizkiote. NEtx LBB 169. Euskaldunok etziegu bildurrik gordinkeriei, baiña zikin-aldetik jo bearrean, gai orrek duan alderdi parregarriari begira oi zioagu. Ib. 120. Ez beti alderdi txarra ikusi! Lab SuEm 191. Apez horiek baitakizkate / andre hoien alegiak / pixkat xuxendu nahi nituzke / hoiek tuzten alderdiak. Mattin 89. Eta gauzek badauzkate bi alderdi behintzat: Euskal-Herriak ere halaxe. Larre in Xa Odol 15. [Uzkudunen] alderdirik onena sendotasuna zan: iraute andia. Etxabu Kontu 173. Alderdirik onenak esan ditut. Baiña beste alderdiak? Lotsatu ere egiten naiz, baiña esan bear ditut. JAzpiroz 221. Orregatik, ezin esan mendi-basetxeak alderdi danak onak dituanik. AZink 14. Izan ere, gaurko aurrerapenak ortarakoxe ere ez du gutxi balio. Alderdi txarrak ere edukiko ditu. Insausti 14. Ez baita gehiegi saiatu egilea sinbolo horren alderdi onak, gizon den aldetik, jasotzen. MIH 337. Larramendiren asmoak badu, haatik, beste alderdi bat ere, inoiz gogoki azaldu zuena. MEIG V 105. Alde eta alderdi ugari ditu Tovar-en bizitzak. MEIG VIII 84.
azpiadiera-1.10
10. (G-goi ap. JMB At ).
Ventaja; cualidad positiva. "Ventaja, utilidad." JMB At. .
Onekin alderdirik / ez du familiyak. Ud 98. Indianoak zu estutzen bazaitu geuk emon bearko geuntzuzala milla erreal, orrenbeste alderdi bageunkalata. Ag Kr 180. --Paulatxo! Jaunaren izenean, begiratu eizketzu ainbesteren alderdiak. --Ezagutzen ditut, zalduntxoen berri badakit. Onenaren andre nagusi baño naiago det Joserekiñ eskale.Ag G 372. Disimuluak gezurra izanda / dauzka bere alderdiak. Zepai in Tx B 229. Orain, Idazkaritzat,. gizon bat billa dezagun. "Gizon" izki larriez ipiñi utsak, aren bearrezko alderdietzaz itzaldi luze batek baño areago dio. Ldi IL 116. Batzuek kontra izango ditut / ta alde beste erdiyak, / orain esango ditugu emen / geure lurren alderdiyak. Uzt Noiz 62. Egunsentiak izaten ditu / milla alako alderdi, / ezjakin batek ezin lezazke / esan bear bezin garbi. Uzt Sas 322. Mendi-baserri batek izaten / baidu bere alderdia. Ib. 246. Pozik egon ditezke / gure emazteak, / zer alderdiak gizon / piñak izateak! Olea 163. Gaurko etxen alderdia / elektrika da erdia. Insausti 289. Baiña aundia da mundu ontan / eguzkian alderdia, / bearrezkoak izanik orren / beroa eta argia. Ib. 317.
azpiadiera-1.10.1
(V-gip ap. Elexp Berg ).
Provecho. " Arek bere alderdixa besteik eztau ikusten " Elexp Berg. . " Danok ga onak norberan alderdixa zaintzen " Ib.
Nere mouko artzekuak ote dauzkatzun / eman dirate aitzera, / gizonarentzat alderdi ederra / da orixe're zartzera. EusJok 104. Anton Amure oidi saiatzea / Txikito bengatutzera, / baño ortik alderdi aundik / eztu ekartzen etxera. Ib. 105. Aziendaz ta lan-erremintaz / bagenedukan indarra, / aiekiñ ere ez degu orain / oso alderdi ederra: / zazpi baliyo luketen gauzak / bostian eman biarra. Tx B II 61. Zer alderdi dago oiekin? / etorri ta ala joan. Or Eus 64. Goseak iltze orrek alderdi txarra du. Ib. 247. Zer duk ik neskarekin, aker-buru-jale? / maiztar alderdi-gutxi, etxean eltze-mê. "Inquilino de pocos haberes" . Ib. 38. Andik eroso zegon eskola / ta lanerako tokia, / ori etxetik alde daukanak / ez du alderdi txikia. Uzt Sas 120. Txit nabarmenak izaten dira / emen gizon odoldunak, / mundu onetan alderdi ona / du ori berekin dunak. Ib. 230. Pabrika asko egin / errian lana ugaldu, / orrek erriko jendiarentzat / alderdi onik bai al du? Ib. 169. Ainbeste lan egin negu guztian, kare-pil galantak ere bai, ta xentimo baten alderdirik ez. TxGarm BordaB 24.
azpiadiera-1.10.2

(Usado irónicamente).
" Ze alderdia! (AN-5vill), ze alderdie kontu egiteko! (B)" Gte Erd 189.
Berriz atzera Españira etorri zan Prantzitik amasei mutillekin, aien buruzagi. Etzeduken alderdi gaiztoa! Baño ala ere ez etsitzen. Or SCruz 37. Len gutxi izan karlistak, eta elkarrekin asarre. Gerra irabazteko, zer alderdia! Ib. 109. Etxagok alderdi txarra. "¡Por Dios que está bueno el negocio!" . Or Tormes 99. Alderdi ederra orai elurrengantik egoten bagineke egun saill bat lanik egin gabe. Irabazi ederra urtea ongi akitzeko. Izeta DirG 65. Gurasuak baztertuta, / alare ezin aspertuta, / zer alderdia zartuta! Uzt Sas 240. Soñean geneukana bakar-bakarrik salbatu genin [...].Ondo ta lasai bizitzeko alderdi ederra! Ataño TxanKan 50. Baiña soldaduak oartu ta ostu egin. Lenago piska izan da aiek ostu, alderdi ederra. JAzpiroz 90.
azpiadiera-1.10.3
"(G-goi), apoyo, amparo. Eztaukagu alderdi txarra, no tenemos mal apoyo" A.
--Oiek zeren alderdia daukea? --Goian zerua ta bean lurra, besterik eztaukea. (G-goi) "¿Qué apoyo tienen ésos?" . A EY III 247.
azpiadiera-1.11
11. Modo. " Auderdi [sic], manera, modo. Eskuak garbi eukitzeko alderdi ederra loi tartean jostatzea " Asp ANaf. .
Ollokiren semia / Martin Sagardia, / askok kalte izan du / zure pikardia; / pobriak altxatzeko / a ze alderdia! Ud 161. Orixe dala alderdirik egokiena diru asko ta errez irabazteko. Urruz Zer 132. Euskera pizteko ere, aren [Santa Cruzen] izena ta bizitza ez dira alderdirik makalenak izango. Or SCruz 8. Erri onetan maitasun gitxi eta ez-urtea izanik bere, lauretarako beste ainbeste libra ogi iruntsiteko alderdia egin neban. Or Tormes 77. On edo kalte egiteko ainbeste alderdi omen zun gizon aren adiskide nai edo etsai-bildur ez iztearekin. "Innumerabilibus praestandi nocendique modis ingenti fama" . Or Aitork 142. Euren umeen joan-etorriak leen-ikusi ta alderdi onenez zuzendu nai izatea. Erkiag Arran 109. Aztertu ongi gure euskerak dauzkan adierazte alderdiak. Or in Gazt MusIx 46. Len justuan zebillenentzat alderdi ederra orduan ere, galtza berriak egiteko. BAyerbe 68. Eta lurrak prestatzen / ura lan-aldia! [...] / Benidorra joan gabe / bezteko alderdia. Insautsi 83.
azpiadiera-1.11.1
(En oraciones negativas).Alternativa, remedio.
Orain ez daukat beste alderdirik. Jenarorekin ezkondu biarko. Alz Txib 105. "Ilko autela deizkiok?" eta, "bai, noski. Etzegok beste alderdirik. Ez dek ik ezagutzen jendetxo au". Or SCruz 44. Baño beste alderdirik etzegoala ikusita, noizpait ere utzi zion gerrari, eta joan zen beste Errege baten serbitzura. Ib. 132. Zer egin bear zun gizagajoak beste alderdirik ezpazeduken. Ib. 115. Gure biotzak betiko bereizten baditute, betiko ixten ditutela, ta biok, beste alderdi bage, eortzi eginen gaituela. Or Mi 91. Eraintzetik baiño bi ordu geiago ibilli bear, baiñan etzegok beste alderdirik. Etxde JJ 45. Beste alderdirik etzeukak. Ib. 149.
azpiadiera-1.12
12. Seguidor, partidario.
Diabruaren alderdiak diruditen asko, Jesu-Kristoren ikasle egunen batian izango dira. Bv AsL 166.
azpiadiera-1.13
13. "Ocupación, negocio, profesión. Zure alderdietarik eztakit deus (Darric). Nahi duzu nere alderdiak utz ditzadan? (Id.)" DRA. .
azpiadiera-1.13.1
--[...] Zozokeria duk gazte bat hemengo xuhurrerian bizitzea, Ameriketarat joanez, ahurra urrhez bete dezakelarik. --Ez da errana, ez dugula guk ere holako zerbait alderdi hartu beharko! Larz Iru 18.
azpiadiera-1.14
14. "(S), viuda" A.
Joanesen anima bere alderdi ta ondorengoetan bizi dala deritzot. Ag G 364.
azpiadiera-1.15
15. Participación.
Zeruak alderdi gutxi duala uste det zure biarko eztaietan. . NEtx LBB 14.
azpiadiera-1.16
16. Diferencia. " Alderdi ederra daukate batak eta besteak (AN-gip)" Gte Erd 199.
Oin, beste alderdiakin beste orrenbeste gertatuko dalakotzat nago. SM Zirik 6.
azpiadiera-1.17
17. Habilidad. " Orrek badu gitarra jotzeko alderdia (B), ez baitut nik egundaino dantzako alderdirik izatu (BN-lab), alderdi aundia (AN-gip, B)" Gte Erd 2.
sense-2
II . (Adj., uso predicativo).
azpiadiera-2.1
1. (Dv, H, A).
"Perclus d'un membre. Gizon hori alderdi da, cet homme est perclus d'un côté" H. "Tullido de un miembro" A.
Egonago eta sordetsago / Dukedala dakusat, ezi, / Orai alderdi ezpainiz bezi, / aitzinara naiz hebainduko, / Enbaldituko et' ezdeustuko. 'Moi que ne suis actuellement qu'à moitié preclus' . O Po 48. Geroa alderdi. "L'avenir est perclus de la moitié de ses membres" . O Pr 188.
azpiadiera-2.2
2. (Sal ap. A ; ZMoso 68) "Medio lelo" A. "Alterdi [sic, seguramente por alderdi] (Sal), medio lelo" Ib. "Cuando alguno habla o hace alguna lelada en vez de lelo o lela le decimos alderdi" (Sal, comunicación personal). v. ALDERDI-MAKUR.
azpiadiera-2.3
3. "(Sal), incomodado. Alderdi aliz?, ¿estás incomodado?" A.
azpiadiera-2.4
4. " Aldéerdixamar ñabik, makál antzian ñabik, no bien en salud u otras cosas" Iz ArOñ. .
azpisarrera-1
ALDERDIAN (H, que cita LE Urt). (Precedido de gen.). En comparación con. v. ALDEAN (b).
Ezen [errege] aren alderdian kontu guziak dirala txingurriak. LE Urt 308 (ms. 109v aldean).
azpisarrera-2
ALDERDI HARTU. Tomar partido.
Baina jakintzari horiek, fenomenuak hildakoen arimek eragiten zituztenez, espiritisten esanetik, bai ala ezko hauzian ez zuten alderdi hartu nahi. Mde Pr 316.
azpisarrera-3
ALDERDI-BATZA. "Alderdibatza Errikoia" osatzen duten politika-alderdiak. "Frente Popular". EAEg 9-12-1936, 495.
azpisarrera-4
ALDERDI-IHARDUN. Paralítico, que tiene algún miembro paralizado.
Eri, itsu, maingu, alderdi ihardun hainitz, hekietan etzanak egoten ziren, uraren higitzeari iguri. Dv Io 5, 3 (Lç menbro eihardun, He hebaindu, HeH alderdi idortu, LE eár, EvS jente menbriak idorturik zütienak, Leon alderdikatu).
azpisarrera-5
ALDERDI-IHARTU. Paralítico, que tiene algún miembro paralizado.
Eri zirenak oro eta hainitz herbaltasunek, oinhazek eta deabruak ere hartuak zirenak, eta ilhargi aldiak zituztenak, alderdi ihartuak. HeH Mt 4, 24 (Lç, He, TB, Ip paralitiko, Ur elbarri, Dv, Leon alderdikatu).
azpisarrera-6
ALDERDI-IDORTU. Paralítico, que tiene algún miembro paralizado.
Hekietan zatzan eritze handi bat, itsu, maingu, alderdi idortu. HeH Io 5, 3 (Dv alderdi ihardun).
azpisarrera-7
ALDERDI-MAKUR. "Alterdi makur (R-uzt), medio lelo" A.
alderdi
<< alboratu 0 / 0 1 altzo >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper