Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

152 emaitza idazti bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
banatu.
sense-1
1. (V, G, B ap. A ; SP, Ht VocGr, Lar, , VocZeg , Hb, Dv, H) Esparcir(se), diseminar(se), extender(se). "Usain gaixtoa banatzen duzu, vous jettez une mauvaise senteur" SP. "Répandre" Ib. 417. "Esparcir" Lar y Añ. "Cundir, banatu" VocZeg. v. banandu, banakatu (2), barreiatu, hedatu, zabaldu (3) .
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición occidental desde Capanaga (con valor adj.). Al Norte se documenta ya en Leiçarraga (un sólo ej., tbn. con valor adj.), y es bastante frecuente hasta mediados del s. XVIII; a partir del s. XIX sólo lo hallamos en Duhalde y Hiribarren, y, con el sdo. de 'divulgar', en Monho y Joannateguy.

--Nola aditzen duzu Elizaren jeneraltasuna? --Aditzen dut giristinoez egiten den Eliza haur munduan banatua eta barraiatua dela. Mat 70. Nola uhiñak baititu aserratu denean, / bazterretara banatzen habarrotsak airean. EZ Man I 105. Trunpeta klarak duela habarrotsa ailtxatzen, / Eta haizeak bandera hara huna banatzen. EZ Man II 53. Mundu bazter zabalera / gero ziren banatu [Apostoluak], /norat ere baitzituen / Iainkoak inspiratu. EZ Noel 118. Bazterretara banatu / ditutzu usain onak. EZ Eliç 372. Bizi deiño gaixtakeria banatzen eta ereiten ibili denak. Ax 216 (V 144). Haur da deabruaren hitzkuntza, haren eskolan irakurtua, han ereiña eta handik banatua. Ib. 136 (V 89). Elhurra ilea legez / Hark ohi du manatzen, / Eta bruma leihorrean / Hautsa legez banatzen. Hm 158. Sar zaite ene baratzean, eta haren afekzione sainduek usain gozoa banatuko dute. SP Phil 488 (He barraiatuko). Erleek ez xoilki eztituzte haragi hillak eta ustelak ukitu nahi, bainan oraino neurrigabeki gaitzetsten tuzte hetarik banatzen diren usain gaixtoak. Ib. 259 (He 261 heldu).
( s. XVIII.) Lehen Autorek erran tuzten gauzei plegadura berri baten emaitea, edo hor hemen banaturik zeudezinak elkhargana biltzea. ES 193. Lehiadura handirekin banatu ziren bat horrat, eta bertzea hunat, bata baterat eta bertzea bertzerat, guztiak lekhu diferentetarat. Ib. 114. Bigarren Katixima hau bere familia guzietan eta Diozesako parte guzietan banatzeko. CatLav A 1r (V 2). Nola Olioak baitu hedatzeko edo banatzeko eta indarren emaiteko berthutea, hura de Ispiritu sainduaren graziak duen abundanziaren eta indarraren seinalea. Ib. 232 (V 118). Atera zazu beraz zure libru hori, eta len baño len bana-ezazu Euskalerrietan. Lar, carta a Mb 280. Ta berekin daraman metxaren suak barreneko polbora ukitu horduko, lertu ta bazterretara banatzen da bera ta zati bakoitzak erdi bi egiten du bidean arkitzen duena. Mb IArg I 255. Jangoikoak Apostolu Jaunak munduan banatu zituenean, banatu ta bidaldu zituen milagroz beteak edo milagro ta milagro egiteko nai adiña esku ematen ziela. Mb IArg II 329. Puntu artan Erromako kanpana guziak berez ill ots tristea banatu zuten. Cb Eg II 194. Infernuko su gar izugarriak gorputz guztia barrena, berun urtu edo burni gorriaren gisa banatuko dira. Ib. 148. Zeruko usai suabea alde guzietara banatzen zutenak. Cb Just 5. Elkar ezin aditu, eta gizonak munduan banatu ziran. Cb EBO 7. Orduan kunpli dedin / ainzinako itza: / Arzaia jo, ta Ardiak / banatuko dira. / Baña iru egun barru / zu piztuko zera, / ta bilduko dituzu / elkargana ostera. GavS 28. Apostoluak, Espiritu Santua artu, ta banatu ziran Lurraren lau bazterretan. Ub 104.

( s. XIX.) --Zer esan gura dabe orio santuben igortzi edo bustiketak? --Jangoikuaren grazia banatu edo zabalduten dala batiatu danaren biotzian. CrIc 131. Ondo samurtu dirianian [lino-gabikuak], eruaten dira zelai batera, ta an zabaldu ta banaturik, liortu biar dabee. Mg PAb 138. Eta orra nolako aldakaitzak edo erro gaiztoak dakazkian soberbiaren sustrai pozoatuak, eta. zein banatua dagoan munduan.Gco II 23. Eta nola ezpaitire kausitzen latinez baizen jende-artean banatuak diren liburuetan, hemen eskaraz ezarri ditut. Dh 77. Lohikeriaren izurria bazter guzietarat banatzen hari direnei. Ib. 271. Babelgo populua Yainkoak nahasi; / Ezin akhaba ahal lan zuena hasi; / Banatu behar izan alde orotarat, / Suntsitu diren mila herri egiterat. Hb Esk 8. [Idoloa] osotoro porrokatu, eta bere zatiak elizan banatuta arkitu ziran. Lard 152. Tribunoari eskatzen ziotela, gizon galgarri hura ilerazotzeko, eta kapak bota eta autsa airean banatzen zuten. Ib. 523. Iñoiz edo bein pasatzen badet / ikusi gabe aste bat, / biyotz guztira banatutzen zait / alako gauza triste bat. Bil 104. Usai oberik ez du / banatzen aizik. Ib. 61. Leizetik irten, an banatuak zeuden kurkubit-puskak bildu, mamiak kendu eta, iturritxoan garbiturik, txukunki prestatu zituen. Arr GB 44s. Bada besteak itzetik-ortzera igesi banatu ziran. 'Los otros al punto huyeron' . Aran SIgn 102. Berak atotsiturik, beste Aita-lagunak batu zitzaizkan, eta danak or-emen elizaetan predikatzera ta konpesioratzera banaturik. 'Esparcidos a predicar y confesar' . Ib. 98. Legiaren kontrako / makiña bat etsai / azi txarrak banatzen / kanpuetan lasai. Xe 401. San Franziskoren semiak ugaritzen ari ziran; beragatik banatu biar ziran asko aldetara. Bv AsL 203. Baña nola eman zizkioten erremedioak, presaka eta arrapatakan, jaiki zan gizajoa aizea zeriola, ots ederrak ezker-eskuietara banatuaz. Urruz Urz 49.

( s. XX.) Txapela kaleko parol baten katiatu zitzaion, estalkia edo kapotia urtara, pipa, betaurrekoak (anteojos), euritakoa (paraguas) or emen banatu. Urruz Zer 48s. Or eta emen, ai! banatuak / dabiltzan nere bertso gaxuak. Jaukol Biozk 1. Zazpi senide aita batenak / danak euskaldun garbiyak, / Tubal zarraren artaldetikan / banatutako ardiyak. Tx B I 131. Orrek bezelaxe ditu erriz-erri bere yuntak: gael-egunak egiten ditu, folletoak banatzen, gael-eskolak yartzen eta abar, politikan sartu-gabetanik. Ldi IL. 169. Otsoa datorrela ikusten duenean, ardiak utzi ta iges-egien du. Eta otsoak arrapatzen ta banatzen ditu ardiak. Ir YKBiz 335. Uzta egiten duzu erein eztuzun tokian, ta biltzen duzu banatu eztuzun tokian (Mt 25, 24). Ib. 420 (Lç, Ol, Leon barreaitu, HeH, Dv barraiatu, Ur barreatu, Hual barriatu, Ip iraurri, TB y Echn (h)edatu, Ker, IBk, IBe zabaldu). Yentillen artean banaturik bizi diran yuduetara yoan. Ib. 316. Ezpain-ertzean / pipa jartzean, / agur! kezkaren goibela; / burauste zakar / guzik bai azkar / banatu kea bezela! EA OlBe 70. Urrin gozoa banatzen dute / lardi baso ta zelaiak. Ib. 24. Leñuru orizta banatuaz ketan. SMitx Aranz 142. Zuaiztiak ura kendu egiten die uraldeai, ta iturriari eman; erauntsi gogorrai indarra kendu, ta aize atsegingarri biurturik, banatu egiten du. Munita 141. Gazte-taldea sartzen da, ta zelaian banatzen dira ixil-izketan. NEtx Antz 62. Gorputzak oso indartzen ditu / eta eman osasuna, / mundu guzian banatutzen du / alako alaitasuna. Uzt Sas 331.
azpiadiera-1.1

(Part. en función de adj.).
"Disperso" Lar, . "Esparcido" Lar. "Disperso, [...] banatua (G)" Aq 1159. " Leihor banatuak, les terres étendues (EZ)" H.
Bethiere bere ahal guziaz huni darreitzalarik, nondik ardi errebelatu eta banatu gaixo guziak elkhargana daitezkeen. Ins A 7v. Eta gerlaria leihor banatuez prezatzen. EZ Man I 47. Muga hartan inperio hain zabal banatua, / Hamar erresumetara daiteke partitua. Ib. 64. Zerren erria izanik ain banatua eta daukana etsaguntzaak ainbat montaña eta atx artean, zeinda akudidu ezin leien ainbat bider. Cap pról. Iziarko erriak etxe bildurik etzuan denboran eta bere lurrean baserri banatuak baizik etzuanean. EE 1884b, 76. Ezin ezautu zeikean meta berarizkorik, / Ebiltzalako [soldaduak] ganora baga banatuak. AB AmaE 449. Pixkaban pixkaban Departamentu guzitik etortzen asi ziran; azkenean Frantzi guzitik eta munduaren alderdirik banatuenetatik. Goñi 115. Ermitiaren astian, egurretarako pago txikitxuak buru andi zabal keizpetsudunak, arri mokil banatuekaz nastian. Kk Ab II 38. Errixkak, etxetxo apal polit banatuzkoak. Ldi IL 44. Lorerik, iru-lau moretxu banatu besterik, / ez da gelditu landetan. Gand Elorri 193. Ezta uri aundia, ez, biztanlez: Durangon beste inguru; bizilekuok askoz banatuago bai. Gerrika 214.
azpiadiera-1.2
Extender, desplegar.
Eztezazula bana alonbra ori. (Artajona, 1607). ReinEusk 118. (hablando del paño de luto que se pone sobre la sepultura)
azpiadiera-1.3
(V, G, B ap. A; SP, Ht VocGr, Lar, Hb, Dv, H, A).
Divulgar, difundir (una noticia, etc.). "Eventer, publier" SP. "Publier" Ht VocGr 410, Hb, H. "Corrió la voz, corrían voces, otsa banatu zan " Lar. "Ha dado mucho que decir, eleak eta beleak banatu ditu " Ib. " Orotan banatu du erhotu nintzela, il a répandu partout que j'etais devenu fou" Dv.
Eta ospea da mundu guztira banaturen. EZ Man I 74. Bai banaturen dudala zure obren ospea, / Eta zure alde neure emanen bizitzea. EZ Man II 26. Adiñetara noiz ere / gero heldu baitziñen, / jendartean hasi ziñen / ikhasiak banatzen. EZ Noel 151. Bai ordea damu hartzen dut, iendek ene baithan eztenaren erraiteaz, eta bai batzutan denaren ere agertzeaz eta banatzeaz. Ax 445 (V 291). Gure urrats guziak zelatatukoitu, eta koleran largatuko dugun hiz arina gatik, leku guzietan banatuko du ezin pairatuzkoak garela. SP Phil 428 (He 433 banatuko). Hau bera gaztigatu zion Arzobispo jaunak Aita Santuari ta Aita Santuak banatu zuen emengo bazterretan. Mb IArg I 264. Au aditu ta guziak arritu ziran, ta Castellon guzian deabruen esan ori banatu zan. Cb Just 25. Behar zuela izan heriotzerat kondemnatua, populuaren asaldaratzaille bat zela, banatzen zituela [...] irakhaspenik gaixtoenak. Lg II 270. Ebanjelioaren berria banatu, ta etziran berealakoan galdu Jerusalengo Erria, ta Judeako Erreinua. Ub 111. Estatua eri dela banatu du berria. Monho 56. Jesu-Kristoren izen seindua banatu naiz. Dh 171. Badira errijetan ta auzuetan alako gizon ta emakume bijotz galdukuak, inoren bizitzak jakiten ta banatuten, ezer ez juakuela, dabilzanak. fB Ic II 195. Andriak jakin gabe / nai zuela pagatu, / etxera juan eta / etzezan banatu. Izt Po 165. Berri au erri guzian bereala banatu zan. Lard 143. Beste iñor ez dala / zu bezin airosa, / erri guziyan dago / banatua boza. Bil 74. Amaika iskanbilla ta esamesa gezurti banatu. Aran SIgn 92. Milagro andiz ikusiko da / berri onikan banatzen. Xe 189. Laster banatu zan Ondarrabian gertaera au. Zab Gabon 91. Egun batez banatu zen berria soldaduek bazituztela giristino aintzindari guzien preso altxatzeko manuak. Jnn SBi 156. Gezurra barratu edo banatu nai duanari. Inza Azalp 101. Geroztik gaurko egunera arte banatu da omen ori Yuduen artean. Ir YKBiz 525. Ikusmiratzen edo erosten zuena guzioi banatu arte ez zen gelditzen. MEIG VIII 69.
sense-2
2. (Vc, G ap. A).Gastar, derrochar.
Burasoak zitzaizkitzun / sarri hasi bekhaizten, / hek nekez bilduak laster / zintuela banatzen. EZ Noel 171. Auzia deabrua da askorentzat, ta auziari ematen zaiona, geienean deabruari ematen zaio, zuk nekez biribillatuak, deabruak erraz banatzen ta laster ondatzen ditu. Cb Eg III 224. Andriak gaitu penatzen, / asi zait abandonatzen; / pazientziya eziñ arturik / bizi naiz ernegatutzen; / nere diruak ondatzen, errezago da banatzen. Xe 273. Arrituak gelditu ziran jakintsuak eta berekin eraman zituzten medikuak, zeñen aguro eta zeñen ongi sendatu ziran ekusiaz ainbeste persona, geienak diru asko lenago medikuetan banatu zituztenak. Goñi 94. Aigistak etxeko aitaren onibarrak irion ditula, batzuk banatuz, bestetzuk alperrik ondatuz. Zait Sof 45.
sense-3
3. (V, G, AN ap. A ; Lar, , H), manatu ( (V)).
Romper(se), destruir(se), deshacer(se). "Romper, desbaratar" Lar, . "Descercar, derribar cercas [...], lurresiak, &c. banatu, desegin " Lar. "Fracasar, romperse" Ib. "Arruinar" , "demoler", derribar", "desbaratar" y "assolar, destruir" Añ. " Etsaiak azpiratu, banatu, birrindu (Astar)" H (que traduce "disperser"). "Destrozar [...], estropear" A.
tradizioa
Tr. Usado por autores vizcaínos y por algún guipuzcoano como Larramendi o Apaolaza.

Non eguzkiak ifar-lausoa beziñ errax banatu eta desegin zituen gau illun guztiak. Lar SAgust 9. Eta onen ondoren egin zuan Jainkoak lenbiziko argia; illuntasun guztiak kentzeko eta banatzeko. Ib. 8. Eta nolako argia bearko da guztiak beingoan zatitzeko, banatzeko, desegiteko eta ezereztara biurtzeko. Ib. 8s. Itsuen gisa jo ezak emen, jo ezak or, bere ustez zeatzen, zatitzen, banatzen deu gure hizkuntza eder, guri, gozoa. Lar DT CCXIV. Eta zer egingo zenduke zuk burdi bat banatu, burpillak lokatu ta askora bat emongo balitxakezu? Mg PAb 48. Urrindu eizuz niganik arerio gaistoak, goiartu deabru madarikatuak, banatu bere sareak, lakioak, amu ta asmuak. EL1 10. Zer da, Jauna, bekatari baten arimea, ezpada ostatu zar banatu bat, bizileku loi bat. Ib. 159. Onexek dira, arako Espiritu Santuak esaten zituen, "arimeko mastui guztia banatu ta galduten eben azearitxoak". LoraS 106. Ara ze bakean, ze moduz dagozan eskola-mutillak euren aurrean dagoan artean maixua; bada oneganik urrindurik, ta eskolatik urtenik, banatu zan guztia: alkar joten dabe, dedar egiten dabe. Ib. 95. Desbatu, banakatu edo desunidurik daguan erreinua banatuko da, eta etxiak etxien gañian jausiko dira. Astar I app. XXI. Au eskatubagaz erregututen deutsagu banatu edo desegin daijala demoninuaren erreinuba. Astar II 255. Esaizu Abe Marija eta berak banatuko ditu zure arerijo oneen aleginak. Ib. 279. Alako batean tarra tar tar tar egiñaz, banatu zan ontzi zarra. Apaol 57. Baña San Vicentek desegin eta banatuten zituzan euren asmu deabruzkoak. Itz Azald 52. Eta ostiyea zatitu nai banatuten bada, edo kalizan dagoana, zatitu edo banatuten da Jesukristo? Ib. 164. Orra banatuta gazte orren adiskidetasuna, andigurako arroak bittartean sartu direanean. Echta Jos 68. Arri banatuai galdezka, abe lizunduai begira. Ag EEs 1917, 169. [Geure maitasunak] oraindik eztauz loitu gurari lixunak / eta gorputz irritsak eztauz banatuko. "Truncar" . Laux BBa 44.
azpiadiera-3.1
"(Molido como una) alheña, banatua, auno egiña, nekatua, arikatua, unatua " Lar.
sense-4
4. (V, G, AN ap. A ), manatu (V-oroz-arr-ple ap. A).
Golpear; herir. "Contundir" A. "Golpear, estropear a alguno" Ib. "Golpear, maltratar. Bidera urten jotsen da danen artian jota banatuta laga juen " Elexp Berg. .
Guziak banatu, zatitu ta oñ pean banarabilte ere, ez det zer kejatu. Cb Eg II 137. Jesu Kristok bere Ebanjelioan dio emaztea ta zu ezkontzako Sakramentuaren graziaz bat zeratela: orrela zuk andra zatitzea, zere buru edo gorputza zatitzen edo banatzen dezu. Cb Eg III 370s. Jerusalenen kontra joiala, jausita banatu zan. CrIc 32. [Laguna] banatubaz, eskuba luzatubaz, illaz edo illeragiñaz. Ib. 71. Jangoikoaren legeak eragozten badu projimoari onra galtzea, ondasunak kentzea, banatu edo iltzea. Mg CC 242. Onelan bein eskubak ezarri ta banatu nabenak, zer egingo ez deust gero? Mg CO 125. Makillaka banatu arren ugazabak [txakurra], inziri illetazkuak egingo ditu, ez baña jarki ta aginik erakutsi. Mg PAb 92. Ze plagak zirikatu nenduban atso benteria banatuteko? Ib. 191. Zeatu, manatu, apurtuko zindukedaz, baldin aserre ezpanengo. GGero 226. Orain berriz, nakusenean adore ta aginte gabe ezertako ez naizala, dirudi, guziak alkartzen diradeala ni banatu ta eriotza gogorrera eramateko. VMg 19. Oneek dira ostuteko gurarija, inor illteko edo banatuteko gurarija, ordituteko gurarija, ordituteko gurarija[...]. fB Ic II 255. Banatu gagijez, zatitu gagijez, urkamendi baten ifini gagijez. Astar II 184. Edonorbere il, eridu, edo manatuten dabenak. CatLlo 43. Zuzitu, banatu, birrindu ta itxasora jaurtiko nituke nik irurok. Ag Kr 137.
azpiadiera-4.1
(H (que cita Mg CO)).
(Referido a partes del cuerpo).

Pasmo bedarrak biarko dira / Eragozteko pasmua, / Orma bedarrak gozatuteko / Banatu jatzun albua. // Egun gitxijan zara ikusiko / Indar galantak arturik, / Eta zure azur banatubetan / Inkaren apur bagarik. Mg PAb 65. Ikusirik onen arpegi zauritu ta banatuba, emoten deutsa negarrari. Mg CO 54. Anka bat zeukan ain banatua ta makala, non urrats edo pausu batzuek emateko ere asko nekatzen zan. A Ezale 1897, 246b.
sense-5
5. Distraer(se).
Lurreko egitekoak aisa banatzen dute bihotza; ta bihotz bein banatua, nekez oitzen da bakartasunera. Mb JBDev 113.
sense-6
6. (V, G, B). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg.
Separar(se). "Banatu eiñ biar izan zittuen, bakerik an gura bazan, los tuvieron que separar" Etxba Eib. "Unamorixuan bizi ziran errixak, banatu ziran danen zoritxarrerako" Ib. "Burrukalarixak banatzera juan da berak artu zittun kristonak" Elexp Berg. "Orren gurasuak banatuta bizi die" Ib. v. banakatu.
tradizioa
Tr. Usado por autores meridionales desde principios del s. XIX.

Batzuetan banatuak daude, batera alkarturik egon bear ziran itzak; besteetan berriz alkarturik banatuak egon bear zuteenak. Mg CC 259. Ze konfusino ta alkar aitu ezina erri batzukuak bestekuakaz? Apartauta, banatuta legez bizi biarko genduke! Mg PAb 185. Jainkoari eskatu ziozkan biotz umilla, auziak zuzen erabakitzeko argia, eta ona gaiztoagandik berezi eta banatzeko jakiundea. Lard 209. Laurok begiak josirik daukez / Zintzo Lauburu zarrean. / Laurok biotzak loturik barriz / Sendo korapill batean, / Juramentaurik ez banatzeko / Lurrak dirauan artean. AB AmaE 37. Ta negar ondoko arnasestuagaz banatu zirean euren etxietara Josepa ta Mañasiren ama. Ag Kr 115. Emen edo aruntzaxeago banatu zer esan nai du? Alz Ram 58. Bien erdian beurea artetuz / maite ôk ditu banatu. "Ha separado" . Or Eus 94. Ainbat erritan langilleak banatu ta alkarren aurka ipiñi ditu. Eguzk GizAuz 70s. Zuaitza ta gizona banatu ezin ditezken lagunak dira. Munita 135. Guztiak alkarrengandik aldenduaz eta banatuaz. Erkiag Arran 51. Arek banatuak gaituk, arek alkar-urrunduak. Erkiag BatB 82. Timabe, Istri ta Benetzi banatu ta bere urak Trieste itsas-kolkoan ustutzen dituna da. Ibiñ Virgil 57. Gero banatu ziran nexka biak. NEtx LBB 160. An ere ondo banatu giñan / besarkada bat emanda. Uzt Noiz 19. Orrela banatu omen ziran, biak gustora. BasoM 38. Bertso orrekin banatu giñan gau artan. Alkain 98. Bateko ikasketak, besteko fabrikako lanak, itz batean, bizi bearrak banatu egin gaitu. JAzpiroz 10. Amabi t'erdiak ziran banatu giñanian. Gerrika 193. Gure zinetako izatea, gure nortasuna, ez da gugan besteekin batera duguna, besteengandik banatu eta bereizten dituen izaera berezia baizik. MIH 16.
azpiadiera-6.1
Dividir(se).
--Hura ill ezkero zer gertatu zan? --Haren Erreinua banatua ta zatitua gelditzea. Ub 45. Eta zer da zisma? --Eleiza urratzea ta banatzea, bat baizik ez dan Eleizaz bi egitea. Ib. 45. Irureun gizonak iru saldotan banatu zituen. Lard 129. Iru edo lau aldratan banatu ziran, aldra bakoitxak eukola bere menbian bidiaren zati bat antxe lapurretan ekiteko. Kk Ab I 116. Ango abertzale-goraberak bi aldietan banatu ditezke. Ldi IL 165. Bezperondoan, neska ta mutil, / [...] mordoskan banatzen dira. "Se repartían por grupos" . Or Eus 193. Auek dira Kamen semeak erriz, izkeraz, alderdiz ta iriz banatuak. Ol Gen 10, 20 (Ker banatuak). Edendik ibai bat sortzen zan, baratza garastatzeko; eta, andik lau besotan banatzen zan. Ib. 2,10 (Ker, BiblE banatu; Urt errepartitu, Ur lau zati egin, Dv berezi, Bibl berexi). Linguistek garaietan banatu ohi dute hizkuntza baten bizia. Mde Pr 230. Betbetan atera zan soiñu bat aize bizkorra ziztuan bezala, su-antzeko mihiak banatu ziran, bakoitzaren gaiñean eseriz. "Visae sunt linguae divisae" . Or Aitork 399. Erria zati edo alderdi bitan banatzen dalako. Erkiag Arran 54. Obeto esateko, lenengo saria banatu egin zan zati bitan: zati bat oneri, eta bestea Azpeitia de Eskauriaza andrearen lanari emon yakon. Vill in Bilbao IpuiB 5. Preso artutakoak iru saldotan banatu. Vill Jaink 181. Iru zatitan banatuta daukagu idazti osoa. Onaind in Gazt MusIx 147. Ontan, lautan banatzen zan bide batera etorri zan. Berron Kijote 63. Bi ataletan banatu ditut lanak: oroitzapenak eta bertso-sortak. Zendoia 7. Gipuzkoa bost edo sei zatitan banatu zuten, gero onenak talde auetatik aukera zitezen. Insausti 21. Hamalau bertsoak bi lauko eta bi hirukotan banatu. MIH 256. Bi klasetan banatu zituela euskalkiak. MEIG VI 66.
sense-7
7. (V-gip, G-azp, AN-5vill; Mg PABVoc, VocCB Dv). Ref.: Gketx Loiola (pastikuna); Gte Erd 62; Elexp Berg.
Repartir, distribuir. "Ogija banatu, partir el pan" Mg PAbVoc. "Ogija banatu (V), partir el pan" VocCB. "Ixiltzen ez bazerate, pastikunak banatzen asiko nauk" Gketx Loiola. "Lan ori egiteko banatu dio (AN-5vill)" Gte Erd 62. "Karamelo onek lagunei banatzeko die" Elexp Berg.
tradizioa
Tr. Al Norte sólo hallamos algún ej. moderno.

Oen artean badira erdi mundukoak, erdi Jangoikoaren izan nai lukeenak. [...] Banatu nai lukee biotza, eman erdia munduari, ta beste erdia Jesusi. Mg CC 232. Silo-n zeudela, buru-eman nai izan zioten arestian aitatu dan Canaango lurra tribu guzien artean banatzeari. Lard 118. Etxeko guti geldituko da / olakoari banatuz. Auspoa 97, 21. Eta oiezaz gañera sari geiago eman bearra gertatuko balitz, bear ainbat banatuko dira. EEs 1912, 149. Zigarro andiak banatzen asi zan Medel. A Ardi 67. Zergaitik banatzen dira Eleizako batzarkideen goi-ondasunak alkarren artean? KIkG 39. (KIkG 25 banatzen) Etxerik-etxe odolki zabaltzen asi balitz, beretzat batere gabe geldituko zan. Ez banatzea, berriz, txartxat artuko zuten errian. Muj PAm 63. Biok yan bear ddoagu mats-mordo au, eta nik beste ik. Onelan banatuko ddoagu. Ik zimiko bat egingo ddeutsok mordoari, ta nik beste bat. Or Tormes 25. An bizi zen lana banatuz, Erregea bere errian bezala. Or Mi 90. Gure bidasotarrak gordeak zituen tiro-gaiak banatu zabezten bertzeri. FIr 140. Bereala, lana banatu: ar zazute izen-sail bana, ta urrengo batzarra noiz izango dezuten bertatik erabaki. Ldi IL 152. Dirua nola banatu. Ib. 123. Ogiak autsi ta bere ikasleai banatu zizkien. Ir YKBiz 211. Aien artean banatu zituen beraz ondasunak. Ib. 300. Odolki-banatzeko pozez bi xenide, / amonak esanera doaz etxez-etxe. Or Eus 138. Irabaziak zuzen banatzeko lanaren balioa arautzat artu leikela diñoe beste batzuk. Eguzk GizAuz 118s. Nekez eta lorrez aurreratu daben ori arlotearekin banatzeko gogo gitxi dauke. Ib. 120. Uri-fingak eta mota guzitako ogasun-paperak Ogasun Zaingoari emango zaizkio, gorde eta banatu ditzan. EAEg 7-11-1936, 238. Benyamin, otso arrapakari da; / goizean arrapakiña irentsiz, / eta arratsaldean uzkiñak banatuz. Ol Gen 49, 27 (BiblE banatu; Urt errepartitu, Ur, Dv p(h)artitu, Ker banandu, Bibl zatitu). Dirutzak txiroen artean banatzea. Etxde AlosT 18. Jainkoak bakarrik daki gaitasunok zergaitik banatu ditun gisa ortan. Etxde JJ 210. Laztanik anitzenenak banatuz gogai goragarrienak naasi. Txill Let 87 (ref. a las parejas de enamorados). Juan Zerukoak argitasunak / guri banatu zizkiguk. Basarri 34. Banatu nituan guztien artean xigarro piñak. Anab Aprika 72. Sariak eta zigorrak banatzeko, persona bat bear luke izan, eta izadia ezta persona bat. Vill Jaink 104. Azentuak okerrago banatzen baititu. Or in Gazt MusIx 32s. Buenos Airesko kaletan esnea etxetara banatuaz. Gure menditarrarentzat gogokoagoa zan lanbide ura. NEtx LBB 41. Etzaigu esan daukagun dana / besteei banatutzeko. Olea 92. Gure Jainkoak banatzen baitu behar denean grazia, / eta Hazparne ez du oraino arras debalde utzia. Xa Odol 161. Gauzak banatu egin bear, da gutxi dan tokian asko banatzen zailla. JAzpiroz 45. Gabian banatu euskuezen biarrok. Gerrika 54. Gutunak banatu zauzkutelarik. Larre ArtzainE 128. Ez dut esango aberastasun horiek ongi banatuak daudenik. MIH 285.
sense-8
8. " Banatu egidazu zortzi dukateko au, cámbieme este doblón de a ocho" Mg PAbVoc. . "Cambiar una moneda en varias inferiores" A.
sense-9
9. Contar.
Orduko, bideak betean etozan gizon da emakuma-aldra andiak [...] ezin banatu ala. A Ezale 1897, 36b.
azpisarrera-1
BANATUKI. Distribuyendo.
Ez nuan ikusten, zintzo aien zuzen-legeak, agindu bakoitza nola zedukan asko nabariago ta garaiago, batere aldatu gabe. Alare, bakoitzari beurea banatuki ta aginduki, aldian aldizka, ez une batean. "Non omnia simul, sed propria distribuentem a praecipientem" . Or Aitork 65.
azpisarrera-2
BANATUTAKO. "Banatutakua, (con referencia al estado civil) divorciado. Más común: apartautakua. Banatutakua da eta berriz ezkontzeko asmuetan dabill" Etxba Eib.
azpisarrera-3
BAT-BANATU. v. bat.
banatu
<< azpel 0 / 0 bare-ezin >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper