Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

152 emaitza idazti bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
askojakin.
sense-1
1. ().
(Adj.).Sabio. "(Tener mucha) letra, asko jakina izan, eskola andiak izan " . Cf. astojakin.
Izan zituen bai, bere gabak argi onek. Nolakoak ordea? Arako Dabidek esan zituen bezelakoak, txit-asko-jakiñak, gau batak besteari alkar jakiundea erakusten ziakitenak. Lar SAgust 7. Baña gero, askojakiñen artean oi dana, egunoro, ta obeto polikitu ta apañduaz [izkunde] biak joan dira. Cb EBO 9. Alan irakasten dau san Inazio asko yakinak. EL2 21. Ama euskerak galdu du seme / bat guztiz asko jakiña. RArt Egan 1984, 14. Astarloa asko jakiñari alabantzak. AB AmaE 118. Gizon asko-jakiñaren iritzian, Pasaian sartu ziran, anziña anziñako denboretatik, Kantauriko itsasoan zebiltzan ontziak. Etxeg RIEV 1908, 112. Gizon jakintsuen artean bere burua jasotzen zuen asko-jakin baten omenak geiago ta geiago zabaldu ta goratzera al zatozte? Etxeg in Muj PAm 17. Magoak gizon zuur, asko-yakiñak ziran, batez ere izar-gauzetan oso yakintsuak. Ir YKBiz 24n. Agur, "Akulamendi" maitea! [....]. I aiz asko jakiña, i biotz onekoa. Anab Poli 70. Gai auetan asko-jakiña dan Inazio Etxeberriaren idazti batetik artuta. Munita 73. Asko jakina zen Axular eta mutila, gainera, zekiena esaten. MIH 164. [Mogelek] erraz jo zuen begiz, kaletar asko-jakinen artean, Maisu Juan barberua. Ib. 168. Asko-jakinik kontentagaitzenak argitaraldi kritiko bati eskatzen dizkion zer-nolako guztiak betetzen dituela [Auspoa-k] . MEIG III 94.
azpiadiera-1.1
Astuto, resabiado. "Chuzón, cauto, astuto" Lar. "Astuto" .
Zer egin zuen Suge asko jakinak edo deabruak? Mg CC 223. Beste asko jakin ta donga batzuk dagoz, konfesau baño leenago amabost egun edo iru bat astian pekaturik egin baga dagozanak. Mg CO 79. Neuk emongo deutseet arpegi justiziako opiziale diru zaliai; asko jakiñak badira, ni ez gitxiago. Mg PAb 80. Asko jakiña, asmatzalle ta berritxua zera guri zoraerazotzeko. VMg 60. Errege onek eukan mona edo tximino bat askojakina ta preziatua bere abilidadeak gaiti. MisE 154. Ilgo al az, il, ortxe bertan / asko-yakin, txar, artosoa. Zav Fab RIEV 1907, 534. Guztiz asko jakiña / zan azeri zarra. It Fab 72. Golo asko-jakin tranpatsu au gauza guzien jabe [...] egingo bide dek. Arr GB 94. Berez [deabruak] asko jakiñak eta asko dezaketenak dira. Inza Azalp 43.
sense-2
2. (Sust.).Astucia.
Aizeri oker ta asmaria: garaitu nauzu zere asko jakiñarekin. VMg 15. Lenengoan enzuten nituen algaraz ta pozez aizeriaren asmo, gaiztakeria ta askojakiñak. Ib. XI.
askojakin
<< arrapalada 0 / 0 1 askotsu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper