- Guztira 568 lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketan, iaz baino 433 gehiago.
- Epaileek azpimarratu dutenez, “lan bereziak” aurkeztu dira edizio berrira, “hausnarketarako joera dutenak”.
- A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Ekain Errazu (narrazioan) eta Unai Oruesagasti (poesian) gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Amaiur Puente izan da irabazlea narrazioan eta Idoia Zabalo poesian. Halaber, Oiartzungo Haurtzaro ikastola izan da lanik gehien aurkeztu duen ikastetxea (164 lan).
- 1991tik Euskaltzaindiak eta BBK-k antolatzen dituzten sari hauen xedea da idazle gazteak literatura mundura erakartzea.
Irakurri gehiago: Inoizko partaidetzarik handiena 2019ko Azkue Literatura sarietan Iruzkin berria idatzi
- 2019ko AZKUE Literatura sariak banatuko dira bihar, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Eusko Jaurlaritzak COVID 19aren kontra ezarritako protokoloa zorrotz errespetatuko da ekitaldi osoan).
- 1991. urtetik, idazleen harrobi emankorra izan da sariketa hau.
- Peio Jorajuria kazetari eta euskaltzain urgazleak Emil Larre euskaltzain osoaren testuak jasotzen dituen liburukia ondu du: Emil Larre 1926-2015: lekukotasun, kantu eta idazki.
- Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu zuen lana, eta Euskaltzaindiaren webgunean eros daiteke. Laster, Elkar liburudendetan ere izanen da.
- Liburu honetan, Larrek Herria astekarian idatzitako ehun editorial hautatu dira, 1980 eta 1990 bitartekoak. Halaber, Larre ondo ezagutu zutenen lekukotasunak ere sartu ditu liburuan Jorajuriak.
- UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak bi urterik behin antolatzen duten sarien VII. deialdia da aurtengoa, eta sari bana esleituko da bost jakintza arlo nagusietan: Artea eta Giza Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, Osasun Zientziak, Zientziak, Ingenieritza eta Arkitektura.
- Irabazleek diploma eta 2.000 € gordin jasoko dituzte.
- Eskariak aurkezteko epea astelehenean hasi eta 2020ko irailaren 24an amaituko da. UPV/EHUren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan aurkeztu ahal izango dira.
- Eskari-orria, HEMEN
- Euskararen Akademiak lau liburu aurkeztu ditu gaur Sarako Idazleen Biltzarrean: Euskal Literaturaren Antologia (Errenazimentutik Ilustraziora. XVII eta XVIII. mendeak); Adrien Gachiteguy: Laborantzatik hobeki bizitzeko; Eñaut Etxamendiren obra narratiboa (1964-2011): hurbilpen kritikoa; eta Emil Larre 1926-2015: lekukotasun, kantu eta idazki.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Saran gaude berriz, urtero bezala, eta gure helburua bikoitza da: batetik, Ipar Euskal Herriko egile eta ikerlariak sustatu nahi ditugu, eta, bestetik, idazle klasikoen testuak plazaratu nahi ditugu, belaunaldi berrien eskura jarriz”.