- Gaur, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean egin den Osoko bilkuran, Zuzendaritza berritu du Euskaltzaindiak: Andres Urrutiak Akademiaren buru izaten jarraituko du, eta bere ondoan izango dira Jean-Baptiste Coyos (buruordea), Adolfo Arejita (idazkaria), Roberto González de Viñaspre (diruzaina), Miriam Urkia (IKER sailburua) eta Sagrario Aleman (JAGON sailburua) euskaltzain osoak.
- Honenbestez, Euskaltzaindiaren Zuzendaritza berriak euskararen lurralde guztiak hartuko ditu.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak datozen lau urteetarako Zuzendaritza berritu du Iruzkin berria idatzi
- Covid-19aren eraginez, Deiadar taldekoek 2021era atzeratu dute urriaren 24 eta 25ean aurreikusita zegoen jaialdia.
- 1920ko ekainaren 19an sortu zen Fernando Aire Xalbador, Urepelen (Nafarroa Beherea), eta aurten bete da bere jaiotzaren mendeurrena.
- Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskaltzaindiak ikastaro bi antolatu dituzte azarorako. Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) egoki erabiltzeko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskainiko dira saio hauetan, Andres Alberdi EBEren batzordeko buruaren eskutik.
- Azaroaren 18an (Donostian, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan) eta 25ean (Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan) izanen dira saioak, 17:00etatik 18:30era.
- Dohainik izango dira, baina izena eman behar da azaroaren 12ra bitartean: HEMEN / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 943428050 (EIEko bazkideek izango dute lehentasuna).
- Eusko Ikaskuntzak Jose Ramon Etxebarriari eman dio 2020ko Manuel Lekuona Saria. Epaimahaiak baloratu du gernikarrak unibertsitateko ikerketa eta irakaskuntzaren arloan euskararen normalizazioari egindako ekarpen garrantzitsua, komunitate zientifikoarentzat lexikografia ezartzea ahalbidetu baitu, komunikazio globalaren teknologia berrien laguntzaz.
- Jose Ramon Etxebarria ingeniaria da eta euskaltzain urgazlea 2006tik.
- 2020ko R. M. Azkue Literatura Sarietara lanak bidaltzeko epea zabalik dago. 2020ko abenduaren 18an amaituko da, eta erabakiak 2021eko martxoaren 12a baino lehen iragarriko dira. Bi genero saritzen dira, poesia eta narrazioa, eta 10 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduriko sariketa da.
- 180 eta 300 euro bitarteko sariak emango dira, narrazioan zein olerkian, eta parte-hartzea bultzatu guran, 500 euroko saria emango zaio lehiaketara ikasle gehien aurkezten duen ikastetxeari.
- Oinarriak, HEMEN