- Patxi Salaberrirekin batera, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea-Nafarroako Ordezkaritza; Mª José Calasanz; Gregorio Luri eta Ana Mª Monreal dira sarituak.
- Salaberri kasuan, Nafarroako Gobernuak “Hizkuntzalaritzaren arloan egin duen ikerketa-lan zabala” azpimarratu du: “Nafarroako hizkeren bilketa eta analisia, Nafarroako fonoteka, euskal dialektika eta oikonimia (etxeen izenak), bertzeak bertze”.
Iruzkin berria idatzi
- Joxemiel Bidador euskaltzale nafarraren alargunak, senarraren paperen artean, José Agerre euskaltzain osoak Arturo Campióni buruz idatzitako gogoetak aurkitu zituen. Haietan, Campiónen lan literario eta jardun politikoaren berri ematen zuen Agerrek. Beraz, Bidadorrek Agerreren liburuan oinarrituta prestatuko lana da Euskaltzaindiak Euskaltzainak sailean argitaratu duen liburu berria: Biografía de Arturo Campión.
- Sagrario Aleman eta Patxi Zabaleta euskaltzain osoek koordinatu dute edizioa.
- Euskaltzaindiak argitalpen berri bat plazaratu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz: Biografía de Arturo Campión.
- Joxemiel Bidador euskaltzale nafarraren alargunak honako testu hau aurkitu zuen senarraren paperen artean. Esan dezakegu José Agerre euskaltzain osoak Arturo Campióni buruz idatzitako gogoetak direla. Horretara, biografia honek Campiónen lan literarioaren eta jardun politikoaren berri ematen digu.
- Hitzaurrea Sagrario Aleman eta Patxi Zabaleta euskaltzain osoek idatzi dute.
- Paskual Rekalde Irigoien (Amaiur, 1963) hizkuntzalari nafarra euskaltzain oso izendatu zuen Euskaltzaindiak uztailaren 17an. Aurrerantzean, itzultzaile nafarrak Andres Iñigoren hutsartea beteko du Akademian.
- Paskual Rekalde: "Nafarroan euskararen ezagutza eta erabilera nahitaez handitu behar dira. Dena dela, baitezpadakoa da euskararen aldeko lanak emendatzea eta erakundeek aldeko politika indartsuagoa bultzatzea. Nafarroako euskaldunok ez ditugu euskaldun ez diren nafarrek dituzten hizkuntza-eskubide berberak, ezta gutxiago ere".
- "Iruditzen zait euskaldunok (batzuek segurik) ez ditugula baliabide informatikoek ematen dizkiguten baliabideak behar bezala aprobetxatzen. Informazioa bilatzen ere ikasi behar dugu, zernahi eta askotarikoa baita Akademiaren sarean dagoena".
- Azkue da euskal kulturaren garapenean azken berrehun urtean egon den autore nagusia, ezinbestekoa. Alor guztiak landu zituen: hizkuntzalaritza, antropologia, musika, literatura... guztietan mugarriak jarrita.
- 2018an, Euskaltzaindiak bere webgunean ezarri zituen Azkue lehen euskaltzainburuaren lan argitaratu guztiak.
- Azkueren lanak irakurtzeko: https://labur.eus/Tk12z
- Azkue Biblioteka eta Artxibo zerbitzuan kontsultak egiteko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Bilatu Bibliotekaren katalogoan: https://labur.eus/qYPdU
- Bilatu artxiboaren katalogoan: https://labur.eus/rqjnO
- (Argazkia: Azkue eta Txomin Agirre, Gasteizko seminarioan -1886-)