Udaldian 97.151 erabiltzaile izan ditu Euskaltzaindiaren webguneak
- Uztailean eta abuztuan 97.151 erabiltzaile izan ditu Euskaltzaindiaren webguneak. Guztira, 170.160 erabilera-saio ireki dira eta 739.552 orri bisitatu.
- Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak ez dira asko aldatu azken hilabeteotan: Euskal Onomastikaren Datutegia (31.997 bisitari eta 73.892 bilaketa); Orotariko Euskal Hiztegia (15.129 bisitari eta 57.965 bilaketa); eta Euskaltzaindiaren Hiztegia (10.577 bisitari eta 117.831 bilaketa) dira erabilienak.
Idatzi iruzkina