- 2019an, Sabino Arana Fundazioak Euskaltzaindiarekin elkarlanean antolatutako mintegi baten emaitza agertzen du aldizkariak.
- Partaideen artean ideia nagusi bat gailentzen da: euskara kohesio-hizkuntza bilakatu behar dela gero eta askotarikoa eta berdinkideagoa den gure gizartean.
- Hermes aldizkariaren azken zenbakia (65) salgai dago Euskal Herriko kioskoetan (5 euro).
Irakurri gehiago: Hamabost adituk aztertu dute immigrazioa-euskara bikotea 'Hermes' aldizkarian Iruzkin berria idatzi
- Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak unitate didaktiko digitala sortu eta egungo gazteen esku jarri nahi dute.
- Proposamen honen helburua: euskararen iraganeko, egungo eta etorkizuneko egoeraren inguruko hausnarketa kritikoa bultzatzea euskararen lurralde guztietako gazteekin batera.
- Euskararen Herria Ehuntzen unitate didaktikoa euskarri telematikoan eskainiko zaie dohainik Euskal Herriko ikastetxe guztiei.
- Mendeurrenaren inguruabarrean jarri zuen egitasmoa abian Euskararen Akademiak.
(Argazki nagusian: Miriam Urkia euskaltzain osoa; Koldo Tellitu EHIko lehendakaria; Xabier Lasa EHIko teknikaria)
- Euskaltzaindiak tresna digital berria aurkeztu du gaur, Baionan: EEE, Euskara eskuz esku (www.euskaltzaindia.eus/eee). Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) % 65eko dirulaguntza jaso du.
- Tresna berriaren helburua: euskara batuaren arauak modu sinplifikatuan agertzea, Ipar Euskal Herriko hizkeren berezitasunak azpimarratuz.
- EEEn Ipar Euskal Herriko hizkeren berezitasunak azpimarratzen dira eta adibideetan euskara batuan onartzen diren Iparraldeko formak lehenesten dira.
- Jean-Baptiste Coyos (EEEren zuzendaria): “EEE tresna digitala Iparraldeko euskaldun alfabetatuari zuzendua zaio nagusiki, euskara batua erabili nahi duenari".
- IKER zentroko dokumentazio gelan egin da bilera, eta bertan izan dira, Euskaltzaindiarekin batera, Elhuyar, CNRS, Lo Congrès permanent de la lenga occitana, Aragoiko Turismo bulegoa eta UPV/EHUko ordezkariak.
- INTERREG poctefa LINGUATEC proiektuaren helburua da aragoieraren, euskararen eta okzitanieraren digitalizazio-maila hobetuko duten baliabide, tresna eta aplikazio linguistiko berritzaileak garatu, frogatu eta zabaltzea. Proiektu honek aukera emango du hizkuntzen arteko lankidetza teknologikoa egiteko eta, haren bidez, hizkuntza-baliabide eta -tresna berriak garatzeko, bai eta hiru hizkuntza horien onlineko aplikazio berriak sortzeko eta azken erabiltzaileek edukiak hizkuntza anitzetan eskuragarri izateko ere.
- Informazio gehiago, hemen: https://labur.eus/nSZK3
- Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak bi erakundeon arteko urteko lankidetza-hitzarmena izenpetu dute gaur.
- Akordio honen helburua da euskal literatura ezagutzera ematea, hizkuntza-aholkularitza eskaintzea eta euskara Bilbon eta Bilborentzat sustatzea.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Euskaltzaindiaren eta Bilboko Udalaren arteko elkarlanaren ezaugarria da hitzarmen hau, Bilbon euskarak duen bizitasuna erakusten duena. Bilboko Udalarekin aspalditik dugun hitzarmen hau estrategikoa da guretzat".