- Euskaltzale sutsu eta nekaezina, liburugintzan eman zituen orduak eta egunak. Besteak beste, Francoren zentsurari buruzko saiakera mardul eta zorrotzak argitaratu zituen (Artaziak), bibliografian eginiko lan itzela ahaztu gabe (XX. mendeko euskal liburuen katalogoa).
- Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1975ean eta euskaltzain oso 2007an. Euskaltzain emeritua zen 2017tik.
- Hil-kapera Usurbilko beilatokian jarri da. Larunbatean, goizez, 09:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Bere lan nekaezina eredugarria izan da euskalgintzan. Euskal kulturaren sustatzaile eta defendatzaile aparta izan da. Azalean baino, sakon, zehatz eta goi mailan jokatu du, eta gure hizkuntzaren adarretatik hainbatetan berritzaile izan dugu. Berba batez esateko, jakintzatik ekintzetara joaten jakin izan duen euskaltzale aparta izan da Torrealdai".
- Argazkiak: Torrealdai, `Euskara Batuaren Adierazpena´ irakurtzen, Arantzazun (2018); Torrealdai 1968ko Arantzazuko biltzarrean egon zen (goiko lerroan azaltzen da); Euskaltzain izendatu osteko sarrera hitzaldia irakurtzen, 2009an.
Irakurri gehiago: Joan Mari Torrealdai idazle, kazetari eta euskaltzain emeritua hil da Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak eta Nafarroako gobernuak 2020rako lankidetza-hitzarmena berritu dute. Besteak beste, Euskaltzaindiaren Hiztegian eta Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan parte hartzea eta Onomastika zein Toponimiako lanak bultzatuko dira.
- 2019ko otsailean, Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekitaldien artean ahoskerari eskaini zitzaion jardunaldi bat. Hitzaldi eta eztabaidak amaitu ondoren, han azaldutakoak ikasketaren aldetik jorratzen jarraitzeko asmoa azaldu zuen Ahoskera Batzordeak. Ikastaro aurreratua 2019ko urrian egin zen, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.
- Aurtengo maiatz-ekainerako ari zen Euskaltzaindia ikastaro berriak eratzen, baina bertan behera utzi behar izan ziren osasun krisiagatik. Orain, eta osasun egoerak eragozten ez badu, irailaren 18rako proposatu da bigarren hitzordua.
- Egitarau osoa, HEMEN
- Izen-ematea (irailaren 11 arte): +34 943 42 80 50/ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Besteak beste, antzinako testu juridikoen erakusketa ibiltari bat antolatzeko asmoa dute, ondo bidean heldu den urtarrilean inauguratuko dena.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Euskaltzaindiak ilusioz eta arduraz sinatu du akordio hau, Akademiaren helburu nagusia euskararen aurrerakuntza baita, izan Nafarroan, izan euskararen bestelako lurraldeetan".
- Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak etorkizuneko euskal gizartean euskarak izango duen pisua zer nolakoa izango den aurreikusteko mintegia antolatu dute gaur, Bilbon.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Bihar-etziko Euskal Herria aurreikusi behar dugu, eta etorkizun horretan euskararen presentzia ziurtatu, baina presentzia bizi eta eraginkorra behar du izan, ez testigantzazkoa”.