- Euskaltzaindiko Ahoskera Batzordeak Euskaraz ahoskatzen ikasi eta irakasteko ikastaroa antolatu du.
- Irailaren 18an egingo da, Akademiaren Donostiako ordezkaritzan, goizez, eta ikastaroaren alderdi praktikoak duen garrantziagatik, 12 ikasle baino ez dira hartuko.
- Lourdes Oñederra euskaltzain osoak eta Julia Marin antzerki-itzultzaile eta komunikazio-tekniken irakasleak emango dute ikastaroa (09:30-13:30).
- Izen-ematea (irailaren 11 arte): +34 943 42 80 50/ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Irakurri gehiago: Lourdes Oñederra: “Ahoskera ezin da gramatika edo hiztegia bezala ikasi” Iruzkin berria idatzi
- Gaur, jende andana bildu da Usurbilgo done Salbatoreren eliz parrokian, Joan Mari Torrealdairi azken agurra ematera hurbildu dira euskaltzaleak.
- Bertan izan dira, besteak beste, Xabier Kintana, Adolfo Arejita, Aurelia Arkotxa, Mikel Zalbide, Miriam Urkia, Andres Iñigo, Jean-Baptiste Coyos, Sagrario Aleman eta Paskual Rekalde euskaltzain osoak.
- Euskaltzaindian lan asko egin zuen Joan Mari Torrealdaik. Bergarako Biltzarrerako (1978) prestatutako txostenaz gain, 2009tik bereziki Azkue Bibliotekaren eta argitalpenen arloan egin zuen lan euskaltzain emerituak. Besteak beste, euskaltzain hauen argitalpenak prestatu zituen: Rikardo Arregi, Karlos Santamaria, Martin Ugalde eta Luis Villasante.
- Hiru ildo nagusi azpimarratuko nituzke Joan Mariren ibilbidean: Jakin aldizkari eta proiektua, euskara batua kultura modernorako, eta euskal kulturgintzaren autonomia. Horra!
- Miriam Urkia (euskaltzain osoa): “Funtsezkoa izan zara, Joan Mari, Arantzazuko harria bezain sendo, euskalgintzan, kulturgintzan, herrigintzan, ‘gintza’ askotan, baina bereziki langintzan eta lagungintzan”.
- Mikel Zalbide (euskaltzain osoa): “XX. mendeko bide-urratzaileen artean leku seinalea du bizkaitar-gipuzkoarrak, eta geroan ere hala izango duela deritzat, euskaltzaleon Parnasoan”.
- Miren Azkarate (euskaltzain osoa): “Ikerlanetan ohikoa da edukia laburbilduko duten gako-hitzak jartzea. Joan Mariren gako-hitzak eskatuko balizkidate, ez nuke zalantzarik izango: euskara eta euskal kultura, liburugintza, Jakin eta Arantzazu”.
- Joseba Intxausti (ohorezko euskaltzaina): “XX. mendeko euskara idatziaren historiarako oinarriak jarrita utzi ditu Torrealdaik”.