- Euskaltzaindiak liburu berri bat aurkeztuko du bihar jendaurrean, hain zuzen, Ixabel Etxeberria ikerlari eta euskaltzain urgazlearen Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549). Antzezlanak eta gutunak.
- Baionako Museoan izanen da aurkezpena, arratsaldeko 18:00etan (mintzaldia euskaraz izanen da, aldibereko itzulpenarekin).
- Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzaz argitaratu da liburua.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak 'Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549)' liburua aurkeztuko du bihar Baionako... Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Euskara ibiltaria erakusketa aurkeztu dute Beran. Azaroaren 27tik abenduaren 8ra egonen da zabalik eta sarrera doan izanen da. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egindako erakusketa honek Nafarroako Gobernuaren eta Laboral Kutxaren babesa du.
- Inguruko ikastetxeetako eta elkarteetako 500 bat lagunek badute jada hitzordua bisita gidatua egiteko. Herritarrendako bisita gidatu irekia azaroaren 29a izanen da, 19:00etan.
- Aitor Elexpuru (Berako alkatea): “2019. urteaz geroztik, Beran antolatzen dugun Uscaldunac garen ezquero ekimenak gogoz hartu du Euskara ibiltaria erakusketa bere aurtengo edizioan. Herritarrei Euskal Herriko hizkeren aniztasuna erakusteko bertze modu bat da”.
- Sagrario Aleman (Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria): “Euskalkia bizirik dagoen eskualde honetako herritarrek inguruko euskalkiekin dituzten diferentziak nabarmentzeko balioko du erakusketak”.
- Ataungo Udalak eta Euskararen Akademiak 2020an izenpetutako hitzarmenari esker onomastikari ataundarrak egin zuen toponimia bilketa-lana aztertu, atondu eta digitalizatzeko aukera izan da azken urteotan. Hau dena, Joxemartin Apalategi Begiristain ikerketa-bekaren eskutik egin da.
- Orain, hori dena Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daiteke, hain zuzen, Tokiko onomastika bildumak atalean. Besteak beste, Dorronsorok eginiko krokisak agertzen dira bertan, eta materiala hiru modutara kontsulta daiteke: leku-izenak izaeraren arabera; kokalekuen arabera eta bilduma guztia alfabetoaren ordenan.
- Luis Mari Zaldua (Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kidea): “Joan Arin Dorronsoro onomastikari modernoa ez ezik, aitzindaria izan zen euskal toponimiaren ikerketan, leku izenen ahozko nahiz idatzizko aipamenak, informazio geografikoa (krokisak) eta etimologia arloko azalpenak bateratu baitzituen”.
- Igandean, Jose Manuel eta Juan Manuel Urtasun-Lakidain anaiak omendu zituzten Euskaltzaindiak eta Zildozko Kontzejuak (Nafarroa).
- Gorazarrea Jose Manuel Urtasunen jaiotzaren 250. urteurrenaren egunean egin zen eta haren jaiotetxean, Perutxenean, oroigarria jarri zuten bi predikugileen ohoretan.
- Ekaitz Santazilia (ikerlaria): “Perutxeneko Urtasun-Lakidain anaien euskal testuen bildumak argi uzten du Ezkabarten euskara hizkuntza ohikoa izan dela XIX. mende erditsura arte.
- 2022ko azaroaren 26an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Andres Alberdi eta gaur irakurri du sarrera-hitzaldia, Getariako udaletxean. Mikel Zalbide euskaltzain osoak eman dio erantzuna.
- Bere mintzaldian, arauekin izan duen bizipen pertsonalez eta harremanez jardun du Andres Alberdik. Ondoren, euskaltzain berriak karguaren zina egin du eta euskaltzain osoaren domina, diploma eta ikurra jaso ditu.
- Besteak beste, ekitaldian parte hartu dute herriko Salbatore abesbatzak, Uxue Alberdi bertsolariak –Andres Alberdiren alaba– eta Eñaut Elorrieta musikariak.
- 2023ko R. M. Azkue Literatura Sarietarako deialdia egin du Euskaltzaindiak
- ‘Arauen itsasoan barna. Araua al da dena?’ testua irakurriko du Andres Alberdik sarrera-hitzaldian
- Musikako artelanen izenen araua argitaratu du Euskaltzaindiak
- ‘Euskara Ezkabarten, paperetik ahora’: euskarak ibarrean izan duen lekua hobeki ezagutzeko erakusketa