- 1937-12-06: Resurreccion Maria Azkue Espainiako Institutuaren sorrera ekitaldian izan zen, Salamancan.
- 1941-04-14: Data horretan sinatutako gutun batean, Resurreccion Maria Azkuek adierazi zion Policarpo Iraizotzi Euskaltzaindia berriro abian jarriko zela, hilaren amaieran egindako batzar batean, Francoren diktadurapeko Bizkaiko Aldundiaren baimenarekin.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiaren historia (kronologia bat): 1937-1959
- 1920-01-7/8: Akademiaren euskarazko izena eta akademiako kideena ebatzi ziren: Euskaltzaindia eta euskaltzain; euskara hitza s letraz idaztearen aldeko hautua egin zen, eta sistema ortografiko osoa erabaki zen. Horrez gain, Ekin eta Yarrai hartu zuen Euskaltzaindiak lelotzat eta haritz gurutzeduna ikurtzat.
- 1920-04-27: Pierre Broussain hil zen, Resurreccion Maria Azkueren laguntzaile garrantzitsuenetako bat Euskaltzaindia sortzeko lanetan.
- 1920-12-29: Euskararen batasunaren gaia jorratu zuen monografikoki Euskaltzaindiak, oinarri nagusien artean Arturo Campionen eta Pierre Broussainen Informe a la Academia de la Lengua Vasca sobre unificacion del euskera hartuta.
- 1897-11-21: Resurreccion Maria Azkuek Euskararen Akademia baterako oinarriak idatzi zituen Euskalduna aldizkarian.
- 1901-09-16: Euskararen ortografia batzeko kongresua egin zen Hendaian, arrakasta handirik lortu gabe.
- 1902-09-11: Hendaiakoari segida emanez, euskararen ortografia batzeko kongresua egin zen Hondarribian, arrakasta handirik lortu gabe hori ere.
- 1917-05-04: Ramon de la Sota Aburto Bizkaiko ahaldun nagusi hautatu berriak euskara ikertzen eta zabaltzen zutenen aldeko hitzak egin zituen bere programa aurkeztean.
- Aurtengo Xalbadorren Eguna dela eta, gaztetxoentzako bertsopaper lehiaketa antolatu du Deiadarra elkarteak.
- Jakingarri guztiak, HEMEN.
- Lanak bidaltzeko azken eguna irailaren 30a izango da. Epaimahaiak Xalbadorren Egunean bertan banatuko ditu sariak.
- Orain arte, 32 emanaldi eskaini ditu Tartean Teatro konpainiak, eta beste 15 dituzte lotuta, urritik aitzina.
- Honela, mendeurrenaren baitan Euskaltzaindiak Tartean-ekin batera ekoiztutako antzezlana Baionan (urriaren 8an), Gernikan (11n), Donostian (12an), Getxon (13an), Lauro Ikastolan (Bizkaia -17an-), Durangon (24an) eta Eibarren (25ean) ikusi ahal izango da.
- Patxo Telleriak idatzi du Ghero, azken euskalduna-ren gidoia, eta Jokin Oregi da antzezlanaren zuzendaria. Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza dira antzezleak.
(Argazkiak: Guillermo Casas)