Mendeurreneko azken jardunaldi akademikoa: 'Ingurune digitala, hizkuntzen estandarizazioa eta euskara'
Irailaren 12an (egun osoa) eta 13an (egun erdia) izanen da, Donostiako Tabakaleran.
Honako helburu hauek ditu iraileko jardunaldiak: - XXI. mendean Euskaltzaindiaren lana aurrera doa Iker eta Jagon sailetan. Jardunaldi honetan garatu nahi da euskararen estandarizazioa nola bizkor daitekeen, garai hauetan egunerokoa eta ezinbestekoa bihurtu den ingurune digitalaren bitartez. - Beste hizkuntzetako esperientziak ezagutuz eta Euskaltzaindiarenak ere azalduz, helburua da aurrera egitea euskalgintzarekin batera, euskararen estandarizazio horren formulazioan, ebaluazioan eta zabalkuntza bidean.