Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak Euskararen Gramatika arauemaile baten proposamena aurkeztu du
- Gramatika jardunaldiak mentalitate aldaketa nabarmendu du. Miren Azkarate euskaltzain osoaren hitzak baliatuz, “lehen, hizkuntza bat zuzen hitz egin eta idazteko arauen multzoa” zatekeen gramatika; gaur egun, berriz, “hizkuntza jakin baten osagaien (hotsen, formen, joskeren) azterketa eta azalpena” litzateke.
- Euskararen Gramatika arauemaile baten proposamena aurkeztu du Pello Salaburu Gramatika batzordeburuak. “Lan irekia” dela adierazi du, eta gaineratu du iritziak eta kritikak batu ondoren Euskaltzaindiak erabaki beharko duela lanarekin zer egin.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak Euskararen Gramatika arauemaile baten proposamena aurkeztu du
- Bihar, uztailak 11 dituela, Gramatika jardunaldia izanen da Donostian, Luis Villasante Ikerketa Zentroan (Tolare baserria/Almortza bidea, 6)
- Besteak beste, honako helburu hauek ditu Gramatikak XXI. mendean izeneko jardunaldiak:
- XXI. mendeko inguruko gramatikek dituzten ezaugarri nagusiak nabarmentzea.
- Gramatika batzordeak ondu duen Euskararen Gramatikaren testua aurkeztea eta gaurko gramatiken pareko egiten duten ezaugarriak azpimarratzea
- Gainerako Akademiek mende honetan argitaratu dituzten edo argitaratzear dituzten gramatiken eta horien ezaugarrien berri izatea. Hartara, argiago ikusiko da Gramatika batzordeak landutako proposamenaren testuingurua zein den.
- Mota honetako gramatika batek zer dakarkien euskalgintzako sektoreei. - Egitarau osoa, HEMEN: https://labur.eus/4o5NL
- Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak: azken sei hilabeteotan, 312 sarrera eta 85 azpisarrera berri arautu ditu; alegia, 397 forma berri.
- Orain arte ez bezala, sarrera batetik beste baterako loturetan estekak ezarri dira hiztegi osoan, zuzenean -klik baten bidez- aipatutako sarrera horretara joateko.
- Aldaketa guztiak, HEMEN
- 2017-2022 aldiko hitzarmenaren aurtengo eranskinari esker, lana euskaraz egiten duten profesionalen maila jasotzeko C1etik gorako hizkuntza-prestakuntzako moduluak antolatu ahalko ditu EEPk, Euskaltzaindiaren laguntzarekin.
- Euskaltzaindiak toponimian trebatuko ditu euskarazko toponimiaren arloan lan egiten duten profesionalak.
- Gainera, hiru lan argitaratuko ditu Euskaltzaindiak 2019an: Eñaut Etxamendiren obra narratiboa (1964-2011); Euskal Literaturaren Antologia II: Errenazimendutik ilustraziora; eta Adrien Gachiteguyren Laborantza. Laborantzatik hobeki bizitzeko.
(Argazkian, Xarles Videgain Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria; Beñat Arrabit EEPko lehendakaria; eta Andres Urrutia euskaltzainburua).
- Euskaltzaindiak argitaratu berri duen Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren (EHHE-200) nondik norakoak azaldu dira gaur, hizkuntzalarientzat antolatutako mintegian.
- Hitzaldietan parte hartu dute Jose Antonio Pascualek (RAE); Reina Bastardasek (Bartzelonako Unibertsitatea); Joakin Gorrotxategik (euskaltzain urgazlea); Joseba Lakarrak (euskaltzain osoa, EHHE-200 egitasmoko koordinatzailea) eta Julen Manterolak (EHHE-200 egitasmoa).
- Joseba Lakarra (Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa egitasmoaren arduraduna): "Aberats gertatu da EHHE200en egin den eta Orotariko Euskal Hiztegitik harago doan protohistoriaren azterketa zabala; asko edo gutxi, ia beti aurreratu dira lehen lekukotasunak eta ugaldu azterketa diakronikorako ezinbesteko diren aldaera ezezagun edo gutxi ezagunak; orobat, berritu dira sarri hedadura dialektal zaharrez genituen usteak".
- Euskararen historia ezagutzeko lan-tresna “txiki baina garrantzitsua” aurkeztu du Euskaltzaindiak
- 'Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa’ aurkeztuko da asteazkenean
- Euskara biziberritzeko ekintzak antolatuko ditu Euskaltzaindiak Baionan
- Hurrengoko jardunaldi akademikoak: Hiztegi Etimologikoa (uztailak 4) eta Gramatika (uztailak 11)