- EiTB eta BBK Fundazioaren laguntza eta babesarekin ekoitzi da proiektua, Beittu Video Factory-k egina.
- ETB1ek urriaren 8an emitituko du, 22:15ean, Gure Kasa programaren ostean.
- Ideia orijinala Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzainarena da eta Fermin Etxegoien idazle eta kazetaria aritu da zuzendari lanetan.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskaltzaindiaren jarduna ezagutarazteko bidea ematen du dokumental honek eta, bide batez, euskarak berak azken mendeetan eginiko ibilbidea erakusten digu”.
- Bernardo Atxaga: “Dokumental hau egin dugu euskaldun uzkur eta ilunak motibatzeko, ikus dezaten kultura aberatsa dugula, hizkuntza ederra daukagula, eta kontuan har dezaten iraganean ere gauza ederrak egin zirela, euskaltzale ausartak eta aurrerakoiak izan ditugula gurean”.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak euskara nola jasotzen duen erakusten du ‘Egunak eta lanak’ dokumentalak
- Euskal Herriak euskal diasporari egiten dion gorazarrearen erakusgarri, oroigarri bana jaso dute ordezkariek Euskaltzaindiaren egoitzan.
- Euskal Gizataldeen VII. mundu biltzarrean parte hartzen ari dira eta Akademiaren egoitza ezagutu nahi izan dute.
- Ekitaldia streaming bidez eskaini da.
- Bihar, Euskaltzaindiak harrera beroa egingo die Bilboko bere egoitzan euskal diasporako ordezkariei. Besteak beste, ekitaldian parte-hartuko dute Bingen Zupiria Kultura sailburuak, Maria Angeles Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak; Kate Camino euskal diasporako ordezkariak; eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.
- Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Bilboko Plaza Barrian.
- Ekitaldia zuzenean jarraitzeko:
https://youtu.be/EBcf4xI6uS8 - (Irudian, Kate Camino, euskal diasporaren erreferenteetako bat)
- Pedro Elosegi Batzar Nagusietako presidenteak egin die harrera, Eva Jiménez, Nerea Martínez Cerrillo eta Marta Alaña mahaikideekin batera. Bertan egon da, baita, Manu Rezola batzarkidea.
- Ramiro González Vicente Arabako ahaldun nagusiaren bisita ere jaso dute euskaltzainek, eta berarekin egon ostean, iraileko Osoko bilkura egin dute Probintzia Jauregiko areto nagusian.
- Grupo Noticias-ek Euskaltzaindiaren mendeurrenari eginiko ekarpena da komikia, eta Eroskiren babesarekin argitaratu da. Noticias Taldeko egunkariekin batera salduko da, urriaren 6an.
- Iñaki Alzaga (Noticias Taldea): "Euskaltzaindiaren historia modu erraz eta didaktikoan erakusteko modua da komikia".
- Jose Antonio Yela (Eroski): "Komikiaren bitartez gazteek jakingo dute Euskaltzaindiak ehun urtetan eginiko lan izugarria".
- Juan Luis Zabala (gidoigilea): “Mamiari uko egin gabe, Euskaltzaindiaren historia ahalik eta modurik atsegin eta entretenigarrienean kontatzen saiatu naiz”.
- Amaia Ballesteros (irudigilea): “Euskaltzaindiaren historia komikiaren hizkuntzara moldatu dugu, ukitu futurista emanez”.
- Georges Lacombe euskaltzain zenaren ondare bibliografikoak Euskaltzaindiaren gordailuan jarraituko du
- ‘Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna’ komikia aurkeztuko da bihar Bilbon
- Ondarearen Europako jardunaldietan lau hitzaldi antolatuko ditu Euskaltzaindiak
- Bost kontzertu akustiko hartuko ditu Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzak