- EIEk eta Euskararen Akademiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur; akordioak bost urteko iraupena izango du.
- Bi erakundeon arteko elkarlana euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskaltzaindiarentzat guztiz pozgarria eta onuragarria da EIErekin gune berria zabaltzea, bi erakundeok aspalditik daukagulako euskararekiko kezka. Une honetan, gogoratu beharrekoa da Juan San Martin euskaltzainaren jarduna, EIEren bultzatzaile nekaezina eta euskararen alorrean eragileen arteko zubigintza etengabe sustatu zuen euskaltzalea”.
Irakurri gehiago: Euskal Idazleen Elkartea eta Euskaltzaindia, elkarren eskutik Iruzkin berria idatzi
- Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute Euskara indarberritzen jarraitzeko bide berriak mintegia.
- Euskalgintzako 90 bat adituk parte hartu dute eguerdira arte luzatu den jardunaldian.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Urratsez urrats jardunez, helburua argi dago: belaunaldi berrientzat euskararekiko ildo propioak moldatu, elkarlanaren bidez; horra gaurko gure ekimenaren oinarria”.
- Mendeurrena: Gramatika jardunaldia: 'Gramatikak XXI. mendean'.
- Hitzaldi guztiak, HEMEN: https://labur.eus/DXwmn
- Mendeurrena: Gramatika jardunaldia: 'Gramatikak XXI. mendean'.
- Hizkuntza gertakariak gaurko terminologian eta gaurko kontzeptu linguistikoen bidez kontatzen dituen tresna proposatu du Gramatika batzordeak.
(Garbiñe Ubeda Goikoetxearen kronika)
- Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute mintegia; Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak estreinatuko du, goizeko 9:30ean.
- 50 bat adituk parte hartuko dute eguerdira arte luzatuko den jardunaldian.
- Lekua: Mandobide 6 - 3º/ Bilbo (Bizkaia).
- Programa osoa, HEMEN
- Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Udalak eta Euskaltzaindiak
- Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute astelehenean
- Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak Euskararen Gramatika arauemaile baten proposamena aurkeztu du
- ‘Gramatikak XXI. mendean’ jardunaldia, Donostian