Urrian, Baionako Michel Portal antzokiak hartuko du ‘Ghero’
Orain arte, 32 emanaldi eskaini ditu Tartean Teatro konpainiak, eta beste 15 dituzte lotuta, urritik aitzina.
Honela, mendeurrenaren baitan Euskaltzaindiak Tartean-ekin batera ekoiztutako antzezlana Baionan (urriaren 8an), Gernikan (11n), Donostian (12an), Getxon (13an), Lauro Ikastolan (Bizkaia -17an-), Durangon (24an) eta Eibarren (25ean) ikusi ahal izango da.
Patxo Telleriak idatzi du Ghero, azken euskalduna-ren gidoia, eta Jokin Oregi da antzezlanaren zuzendaria. Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza dira antzezleak. (Argazkiak: Guillermo Casas)