1917-09-11: Luis Eleizalde, Arturo Campion eta Resurreccion Maria Azkue bildu ziren ch, tŝ eta tx grafien arteko aukera egiteko, eta tŝ hautatu zuten.
1918-01-12: Euskararen Akademia sortzeko proposamena aurkeztu zuten hiru diputatu jeltzalek Bizkaiko Diputazioan: Felix Landaburuk eta Cosme Elgezabalek, euskaraz; eta Ramon Maria Rotaetxek, gaztelaniaz.
1918-01-25: Landaburu, Elgezabal eta Rotaetxeren proposamena ainzat hartu zuen Bizkaiko Aldundiak.
1918-02-15: Landaburu, Elgezabal eta Rotaetxeren proposamena onartu zen Bizkaiko Aldundian.
1918-09-05: Eusko Ikaskuntzaren sorrerako kongresuaren barruan (irailaren 1etik 8ra arte egin zen, Araba, Bizkaia, Gipuzkoako eta Nafarroako aldundiek babestuta), Euskararen Akademia sortzeko prozesua abian jartzea erabaki zen, lau pertsona izendatuz zeregin horretarako: Resurreccion Maria Azkue, Arturo Campion, Luis Eleizalde eta Julio Urkixo. Urtebete geroago, Euskaltzaindia sortuko zen bi atal nagusitan banatuta: Iker eta Jagon.
1918-10-17: Euskaltzaindia izango zenaren araudiaren lehen zirriborroa, Erraimun Olabidek idatzia, onartu zuten akademiaren bultzatzaileek.
1918-10-24: Egunkarietan argitaratu zen aurreproiektua, eta zuzenketetarako epea ireki zen 1918ko azaroaren erdialdera arte.
1918-11-17: Bilbon bilera egin ondoren, araudia onartu zuten, aldaketa batzuekin, eta aldundiei bidali zieten.
1919-03-03: Eusko Ikaskuntzak erabaki zuen araudi proposamen hori lau aldundietara aurkeztea, onar zezaten.
1919-04-11: Gipuzkoako Aldundiak araudia onartu zuen.
1919-05-05: Bizkaiko Aldundiak araudia onartu zuen.
1919-09-02: Arabako Aldundiak araudia onartu zuen.
1919-09-03: Nafarroako Aldundiak araudia onartu zuen.
1919-09-21: Sortzear zegoen akademiaren batzarra egin zen Donostian, Gipuzkoako Aldundiaren Jauregian, eta kide guztiak izendatu zituzten.
1919-09-28: Jean-Blaise Ademak gutun baten bidez adierazi zuen ez zuela izendapena onartzen. Gainerako guztiek onartu zuten.
1919-10-07: Euskaltzaindiaren lehen osoko bilkura egin zen Donostian, Gipuzkoako Aldundiaren Jauregian. Akademikoek Resurreccion Maria Azkue hautatu zuten buru, Jose Agerre diruzain, Julio Urkixo liburuzain eta Luis Eleizalde idazkari. Egoitza nagusia Bilbon finkatzea erabaki zen.
1919-10-19: Resurreccion Maria Azkuek, Erraimun Olabidek eta Luis Eleizaldek barne araudia idazteko osatutako batzordea bildu zen, Bilbon.
1919-10-26: Euskaltzaindiaren lehen bilera arrunta egin zen, Donostian, Gipuzkoako Aldundiaren Jauregian. Hiru ohorezko euskaltzain izendatu ziren –Hugo Schuchardt, Julien Vinson eta Christianus Cornelius Uhlenbeck–, eta 44 euskaltzain urgazle, kanpoko zein barruko. Kanpokoen artean, Edward Spencer Dodgson, Theodor Linschmann, H. Urtel eta Ramón Menéndez Pidal zeuden, besteak beste.
Euskaltzaindiaren historia (kronologia bat): 1897-1919
- 1897-11-21: Resurreccion Maria Azkuek Euskararen Akademia baterako oinarriak idatzi zituen Euskalduna aldizkarian.
- 1901-09-16: Euskararen ortografia batzeko kongresua egin zen Hendaian, arrakasta handirik lortu gabe.
- 1902-09-11: Hendaiakoari segida emanez, euskararen ortografia batzeko kongresua egin zen Hondarribian, arrakasta handirik lortu gabe hori ere.
- 1917-05-04: Ramon de la Sota Aburto Bizkaiko ahaldun nagusi hautatu berriak euskara ikertzen eta zabaltzen zutenen aldeko hitzak egin zituen bere programa aurkeztean.