- Euskaltzaindiak aurkezpen bikoitza egingo du asteazkenean, urtarrilak 22 dituela, Baionako Kalostrape ostatuan (Marengo karrika). Batetik, Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna komikia eta Berri gogoa liburua aurkeztuko dira (18:00etan), eta, bestetik, Egunak eta lanak dokumentalaren bertsio laburra proiektatuko da (frantsesezko azpitituluekin), 18:45etatik aurrera. Ostean, zintzur bustitzea (sarrera doan).
- Kalostrapen izanen dira Juan Luis Zabala kazetaria, Amaia Ballesteros irudigilea eta Xarles Bidegain Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria.
- Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak: azken sei hilabeteotan 758 forma berri jaso dira Euskaltzaindiaren Hiztegian (69 sarrera eta 689 azpisarrera), eta 472 osatu edo findu ditu.
- Guztira, 2019an 1.155 forma berri hiztegiratu ditu Akademiak (381 sarrera eta 774 azpisarrera). Horiei gehitu behar zaizkie moldatutako beste 937. Aldaketa guztiak, HEMEN
- Miriam Urkia (Euskaltzaindiaren Hiztegiko arduraduna): “Euskal ondarea agerian jartzeko saioa egin du Euskaltzaindiak 2019an”.
Irakurri gehiago: ‘Ponpoxo’, ‘kurdu’ eta ‘gorririk’ hitzak erantsi dira Euskaltzaindiaren Hiztegian Iruzkin berria idatzi
- 2019ko uztailean Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatutako mintegiaren emaitza dakar Hermes-en 63. zenbakiak.
- Ondokoek parte hartu dute zenbaki honetan: Bingen Zupiriak; Erramun Osak; Kike Amonarrizek; Joseba Lozanok; Koldo Tellituk; Josu Waliñok; Jon Zaratek; Itziar Nogerasek; Mertxe Mugikak; eta J. Iñaki Etxezarretak.
- Guztira, 800.204 erabiltzaile izan ditu Akademiaren atari digitalak, eta kontsultatutako orrien kopurua % 42,12 igo da.
- Plazaberri blogak gora egin du nabarmen, eta 2019ko albisterik irakurriena ondoko hau izan zen: Euskaltzaindiak genero-markarik gabeko izenak erantsi ditu pertsona-izendegian (1.279 ikustaldi).
- Hona hemen 2019an Euskaltzaindiaren Hiztegian gehien kontsultatu diren hamar hitzak: Jardun (900 bilaketa); dirulaguntza (808); hazi (666); jarraitu (595); etxe (579); aire (518); lagundu (512); algara (470); gero (446); ezagutu (445).
- Hauekin batera, kontsultatuenen artean daude bestelako berba hauek: anitz, esker, antzeman, egun, bat, parte, esku, sorgin, betiere, buru, gustu, hitz, atxiki, pauso, batez besteko, bizi, begiratu, erdi, ez, jolastu, saihestu, lehenbailehen, lantalde, garrantzi, amankomun, bai, arreta…