- Osasun-agintarien gomendioak eta herri-agintarien jarraibideak aintzat hartuta, EUSKALTZAINDIAren egoitza eta ordezkaritzak itxita egongo dira aldi baterako martxoaren 16tik aurrera, besterik adierazi arte, COVID-19 izurriaren zabalkundea geldiarazten laguntzeko xedez.
- Nolanahi ere, itxialdiak iraun bitartean, Euskaltzaindiaren jarduera ez da etengo eta Akademiak proiektuak garatzen eta ohiko zerbitzuak eskaintzen jarraituko du era telematikoan, e-posta bidez.
Iruzkin berria idatzi
- Angel Ibisate Lozares euskaltzain urgazlea hil da Gasteizen, 87 urte zituela.
- Gasteizen jaio zen Ibisate, 1932ko urriaren 2an. Gizarte Zientzietan lizentziaduna (Unibertsitate Gregoriano Pontifikala). Apaiza eta Gasteizko Elizbarrutiaren Seminarioko bibliotekari izatetik erretiroa hartuta. Apaiz-ministerioa egin zuen Uribarri Jauregin eta Gereñun; Sabandon, Ibisaten eta Areatzan; Gasteizko Andre Maria Koroatzearen parrokian eta Mataukun.
- Arabako AEKren sortzaileetarikoa.
- Euskaltzain urgazle izendatua 2006ko maiatzaren 26an.
- Gipuzkoako Herrien Izenak. Lekukotasunak eta etimologia liburuaren egileak:
- "Zer izan garen eta nondik heldu garen jakin nahi badugu, ezinbestekoa da toponimiak ematen dizkigun datuak aztertzea"
- "Asko dira buruhausteak eman dizkiguten toki izenak"
- "Muntarik handienekoa, toponimiak ibili dituen bideak ezagutzea da, zentzugabekeriarik ez esateko"
- Euskararen garapenerako bermeei kalte egiten zaienean, Akademiak kezka hori adierazpen baten bidez azaltzen du botere publikoen eta gizartearen aitzinean.
- Jagon Saileko Sustapen batzordeak adierazpenen argitalpen digitala eguneratzeko konpromisoa du.
- Argitalpena webgunean dago ikusgai, hemen klikatuz.
- Gipuzkoako Herrien Izenak. Lekukotasunak eta etimologia, Patxi Salaberrik eta Luis Mari Zalduak ondutako azterlana, Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu da.
- Andres Urrutia: “Onomastika modu askotan egin daiteke, esate baterako, in vitro, hau da teoriaren eta teoriaren arabera. Baina hemen in vivo aritu dira”.
- Patxi Salaberri: “Metodologia serio bat oinarrian hartuta eta zuhurtziaz jokatzen saiatu gara”.
- Luis Mari Zaldua: “4.500 lekukotza bildu dira, horietatik 700 ahozkoak”.
- PDFa kontsultagai, HEMEN.