- Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak (www.euskaltzaindia.eus), eta 719 forma berri jaso ditu (41 sarrera, 678 azpisarrera), eta 647 forma osatu edo findu ditu.
- Berrikuntza zein azken moldaketak ikusteko egin klik HEMEN
- Forma berrien artean badira adibide bitxiak. Esaterako, mandotik astora erori, mingaina dantzatu edo lepoa berotu.
- Osatu diren formei dagokionez, maskara hitza nabarmendu daiteke. Forma hau bazegoen Euskaltzaindiaren Hiztegian, baina orain adiera berri bat gehitu da: ‘1 iz. Mozorroa/ 2 iz. Ahoa eta sudurra estaltzen dituen babesgarria, agente patogenoetatik, toxikoetatik edo hautsetik babesteko erabiltzen dena.’.
- Gaur egun, 39.292 sarrera, 8.786 azpisarrera eta 66.396 adiera ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak bere Hiztegia eguneratu du eta azken sei hilabeteotan 719 forma berri jaso ditu Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiaren 2019ko Oroitidazkia Akademiaren webgunean bertan irakur daiteke.
- Akademiak 2019an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da Oroitidazkia, eta PDF formatuan eskaintzen da, hiru hizkuntzatan.
- Ohi bezala, 2019ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: sarrera (Andres Urrutia/Xabier Kintana); Jardun instituzionala; Jardun akademikoa; Erakundearen zerbitzuak; Gizarteratzea: webgunea eta sare sozialak; eta Euskaltzaindiaren balantzea eta galdu-irabazien kontua.
- Oroitidazkia osorik, hemen: https://labur.eus/Jk7Sr
- Bilboko Udalaren babesarekin sortutako laguntza honen helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere pieza laburren sorkuntzari lagunduz. Hautatutako lana 2021eko LAUTAN HIRU jaialdian estreinatuko da.
- Proiektuak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 15ean amaituko da.
- Oinarri-arauak, HEMEN:
- Munduko artelanak euskaraz adierazteko irizpide nagusiak landu dira 191. arauan: zer edo noiz euskaratu behar den, nola euskaratu, letra larriak noiz erabili, letra etzanak erabili edo ez…
- Gaur, Donostiako ordezkaritzan egin den Osoko bilkuran aurkeztu dira hautagai nafarren izenak.
- Uztailaren 17ko Osoko bilkuran jakingo da nork beteko duen Andres Iñigo euskaltzain emerituaren lekua. Orain arte, Andres Iñigok Nafarroa ordezkatu izan du Euskaltzaindian.
- Otsailaren 28an, Andres Iñigo emeritu izatera igaro zen; emeritu izateko 75 urte beteak izan behar dituzte euskaltzain osoek.