- Sabino Arana sarietako bat jaso du gaur Andres Urrutia euskaltzainburuak, Bilboko Arriaga antzokian egin den ekitaldi jendetsuan. Besteak beste, "Euskaltzaindia bizi eta dinamikoaren eredua sustatzen eginiko ahaleginagatik" egin diote aitorpena.
- Urrutiarekin batera, ondokoen lana eta ahalegina aitortu eta saritu nahi izan du Sabino Arana Fundazioak: Gilles Simeoni, Korsikako Kontseilu Exekutiboko burua; Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako adingabe transexualen familien Naizen elkartea; kirolean eta modan espezializatutako Ternua Group euskal enpresa-taldea, eta Baskonia Arabako saskibaloi-taldea.
Irakurri gehiago: “Erakunde eguneratuak behar ditugu, doituak, sendoak, ahots propioa dutenak eta herritarren... Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak UZEI Euskaltzaindiaren erakunde atxikia izatea erabaki zuen Lekeition, 2019ko abenduaren 20an.
- Euskaltzaindiak eta UZEIk lan-hitzarmen berrirako urratsak egin nahi dituzte eta euskal gizartearekiko duten zerbitzu-bokazioa indartu.
- Besteak beste, abian jarri nahi dira egitasmo eta aplikazio berriak, bereziki eremu digitalean.
- Urtarrileko lehen Osoko bilkura egiteaz batera, Euskaltzaindiak aurreko urtean hildako euskaltzainak omendu ohi ditu. Ohiturari jarraituz, iaz zendutako Jon Lopategi, Alan Roy King, Angel Aintziburu eta Txomin Solabarrieta omenduko ditu Akademiak urtarrilaren 31n (Gipuzkoako Foru Aldundian, 12:00etan).
- Euskaltzaindiak aurkezpen bikoitza egingo du asteazkenean, urtarrilak 22 dituela, Baionako Kalostrape ostatuan (Marengo karrika). Batetik, Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna komikia eta Berri gogoa liburua aurkeztuko dira (18:00etan), eta, bestetik, Egunak eta lanak dokumentalaren bertsio laburra proiektatuko da (frantsesezko azpitituluekin), 18:45etatik aurrera. Ostean, zintzur bustitzea (sarrera doan).
- Kalostrapen izanen dira Juan Luis Zabala kazetaria, Amaia Ballesteros irudigilea eta Xarles Bidegain Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria.
- Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak: azken sei hilabeteotan 758 forma berri jaso dira Euskaltzaindiaren Hiztegian (69 sarrera eta 689 azpisarrera), eta 472 osatu edo findu ditu.
- Guztira, 2019an 1.155 forma berri hiztegiratu ditu Akademiak (381 sarrera eta 774 azpisarrera). Horiei gehitu behar zaizkie moldatutako beste 937. Aldaketa guztiak, HEMEN
- Miriam Urkia (Euskaltzaindiaren Hiztegiko arduraduna): “Euskal ondarea agerian jartzeko saioa egin du Euskaltzaindiak 2019an”.