Goizeko 10:00etan izango da Osoko bilkura, Gipuzkoako Foru Aldundian, eta 12:00etan lau euskaltzainen hilberri-txostenak irakurriko dira, Ageriko bilkuran: Xabier Amuriza ohorezko euskaltzainak irakurriko du Jon Lopategiren hilberri-txostena; Miren Azkarate euskaltzain osoak Alan Roy King-ena; Xipri Arbelbide ohorezkoak Angel Aintzibururena; eta, azkenik, Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainak aletuko du Txomin Solabarrietaren biografia.
Ekitaldia Gipuzkoako foru jauregian egingo da eta Peio Ospitalek girotuko du, hiru kantu ezagun abestuz: Arnasak gurutzatuz; Zu eta ni; eta Bake-mina.