Garai haietan C eta D irakasle tituluak Euskaltzaindiak ematen zituelarik, aztertzaile ere izan zen. 1998-2003 epean irakaskuntzatik liberatu zuten Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren argitalpenaren prestakuntzan parte har zezan.
Guztira, ondorengo batzordeetan parte hartu zuen Letamendiak: Gramatika (1976), Aditza (1977), Elebitasuna (1979), Irakaslegoa (1978-1981), Atlasgintza lantaldea (1981-1985, 1999-2005) eta Jagon saila (1991-1995).
Letamendiaren zenbait idazlan:
- Masen errebolta / José Ortega y Gasset [itzul.] (1994)
- Euskararen Herri Hizkeren Atlasa [elkarlanean] (2008-)
- Bakarka (2009)