Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, oinarrian 1991n hasi eta 2015ean burutu zen Hiztegi Batua duena, eta adieraz, adibidez, azpisarreraz eta sarrera berriz hornitzen duena (guztira, 39.188 sarrera, 7.388 azpisarrera eta 64.210 adiera ditu). Tradizioan eta egungo corpusetan oinarriturik, hitz bakoitzari dagozkion adibide argigarriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Gainera, formak arautzeko baliatu diren datu eta argibideetara, Hiztegi Batu Oinarridunera, eta adibideen iturri izan diren Orotariko Euskal Hiztegira, XX. mendeko euskararen corpus estatistikora eta Lexikoaren Behatokira zuzenean jotzeko bidea ere ematen dio.
‘Jardun’, ‘dirulaguntza’ eta ‘hazi’, 2019an gehien kontsultatu diren hitzak
- Hona hemen 2019an Euskaltzaindiaren Hiztegian gehien kontsultatu diren hamar hitzak: Jardun (900 bilaketa); dirulaguntza (808); hazi (666); jarraitu (595); etxe (579); aire (518); lagundu (512); algara (470); gero (446); ezagutu (445).
- Hauekin batera, kontsultatuenen artean daude bestelako berba hauek: anitz, esker, antzeman, egun, bat, parte, esku, sorgin, betiere, buru, gustu, hitz, atxiki, pauso, batez besteko, bizi, begiratu, erdi, ez, jolastu, saihestu, lehenbailehen, lantalde, garrantzi, amankomun, bai, arreta…
Idatzi iruzkina