- Lankidetza areagotu eta lan-ildo berriak irekiko ditu hitzarmenak.
- Sare sozialetan ere lankidetzan arituko dira aurrerantzean Euskaltzaindia eta UZEI.
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. 1926an ospatu zen egun hau lehenbiziko aldiz, hiru idazle ospetsuren heriotzaren urteurrena aintzat hartuz, 1616ko apirilaren 23an hil baitziren Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega.
1988tik aurrera UNESCOk bultzatzen duen Liburuaren Egunak irakurzaletasuna sustatzea, industria editoriala bultzatzea eta jabetza intelektuala babestea ditu helburu.
Euskaltzaindiak ekimen horrekin bat egin nahi du. Horregatik, apirilaren 23an, ostegunean, webgunean salgai dauden argitalpenek % 10eko beherapena izango dute eta ez da bidalketa gasturik kobratuko.
Liburuak alarma egoera altxatu ostean banatuko dira.
UZEIrekin lankidetzan, besteak beste, osasun-arloko profesionalei eta euskarazko hedabideei laguntzeko paratu da.
Hemendik deskarga daiteke Koronabirusaren oinarrizko lexikoa.
Hizpide nagusia bihurtu zaigu azken asteotan COVID-19 gaixotasuna, eta pandemia horrek denon bizitzetan dagoeneko izan duen eta izango duen eragina ere ez da nolanahikoa.
- Osasun-agintarien gomendioak eta herri-agintarien jarraibideak aintzat hartuta, EUSKALTZAINDIAren egoitza eta ordezkaritzak itxita egongo dira aldi baterako martxoaren 16tik aurrera, besterik adierazi arte, COVID-19 izurriaren zabalkundea geldiarazten laguntzeko xedez.
- Nolanahi ere, itxialdiak iraun bitartean, Euskaltzaindiaren jarduera ez da etengo eta Akademiak proiektuak garatzen eta ohiko zerbitzuak eskaintzen jarraituko du era telematikoan, e-posta bidez.
- Angel Ibisate Lozares euskaltzain urgazlea hil da Gasteizen, 87 urte zituela.
- Gasteizen jaio zen Ibisate, 1932ko urriaren 2an. Gizarte Zientzietan lizentziaduna (Unibertsitate Gregoriano Pontifikala). Apaiza eta Gasteizko Elizbarrutiaren Seminarioko bibliotekari izatetik erretiroa hartuta. Apaiz-ministerioa egin zuen Uribarri Jauregin eta Gereñun; Sabandon, Ibisaten eta Areatzan; Gasteizko Andre Maria Koroatzearen parrokian eta Mataukun.
- Arabako AEKren sortzaileetarikoa.
- Euskaltzain urgazle izendatua 2006ko maiatzaren 26an.