‘Euskaltzaindiaren gaualdia’ Baionako Kalostrape ostatuan
Euskaltzaindiak aurkezpen bikoitza egingo du asteazkenean, urtarrilak 22 dituela, Baionako Kalostrape ostatuan (Marengo karrika). Batetik, Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko lagunakomikia eta Berri gogoa liburua aurkeztuko dira (18:00etan), eta, bestetik, Egunak eta lanakdokumentalaren bertsio laburra proiektatuko da (frantsesezko azpitituluekin), 18:45etatik aurrera. Ostean, zintzur bustitzea (sarrera doan).
Kalostrapen izanen dira Juan Luis Zabala kazetaria, Amaia Ballesteros irudigilea eta Xarles Bidegain Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria.