- Euskaltzaindiak bere ondarea digitalizatzeko ahalegin handiak egin ditu azken urteotan. Orain, beste hiru argitalpen jarri ditu euskal gizartearen esku, doan: Le dauphin: 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak, «othoi çato etchera»; Janpierra Lexardoarteren bizitzea edo Basabürüaren trajeria; La Vasconia peninsular en las fuentes árabes (años 711 - 929)
- Euskaltzaindiaren argitalpen berriak, HEMEN
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak beste hiru liburu jarri ditu gizartearen esku Iruzkin berria idatzi
- 2020an, Euskaltzaindiak Lautan Hiru egitasmoaren bigarren aldia antolatu du, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea eta BIRA kulturgunearekin elkarlanean eta Bilboko Udalaren babesarekin. Era berean, lau eragileen egoitzak izan dira antzezlanen agertokiak.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua). "Lankidetzan egindako egitasmoa da Lautan Hiru, Bizkaiko hiriburuan bere lekua egin duena".
- Euskaltzaindiaren Hiztegian eduki batek, dela sarrera, azpisarrera, adiera, adibidea edo erabilera-oharra, agertu aurretik, hainbat azterketa eta irazki gainditu behar izaten ditu. Ondoko fluxu-diagrama honek erakusten ditu bide horren xehetasunak: https://labur.eus/IJtYG
- "Horri eskerrak, lanak ez du batere atzerapenik izan Covid-19k beharturik itxialdian egon izan garen denboran. Bilkurak ere bideokonferentziaz egin ditugu aldi horretan”, azaldu du Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Hiztegiaren zuzendariak.
- Besteak beste, Gasteizko toponimia aztertzeko eta Euskara Ibiltaria erakusketa bultzatzeko baliatuko du Akademiak Udalaren aurtengo dirulaguntza (argazkia 2019koa da).
- Euskaltzaindiak era telematikoan egin du 2020ko maiatzeko Osoko bilkura. Ehun urtetan, horrela egin du lehenengoz.