Euskaltzaindiak lanean jardungo du era telematikoan martxoaren 16tik aurrera
Euskaltzaindiak lanean jardungo du era telematikoan martxoaren 16tik aurrera
Osasun-agintarien gomendioak eta herri-agintarien jarraibideak aintzat hartuta, EUSKALTZAINDIAren egoitza eta ordezkaritzak itxita egongo dira aldi baterako martxoaren 16tik aurrera, besterik adierazi arte, COVID-19 izurriaren zabalkundea geldiarazten laguntzeko xedez.
Nolanahi ere, itxialdiak iraun bitartean, Euskaltzaindiaren jarduera ez da etengo eta Akademiak proiektuak garatzen eta ohiko zerbitzuak eskaintzen jarraituko du era telematikoan, e-posta bidez.