Aurkezpen ekitaldian izan ziren Mikel Arregi Euskarabidea institutuko zuzendaria, Silvia Marañón Etxarri Aranazko alkatea, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria, Eneka Maiz Etxarri Aranazko Toponimia batzordeko ordezkaria eta ikerketaren egilea bera, Jose Luis Erdozia Mauleon.
Aurretik ere bazen leku-izenen bilduma ofiziala, 1993koa, baina oraingo ofizialtze honetan bilduma zehaztu eta zabaldu egin da nabarmen, ia bikoiztu egin baitira ofizialdutako leku-izenak (445, oraingo honetan). “Lan nekeza eta atsegina izan da era berean”, nabarmendu zuen egileak agerpenean, eta ikerketa lanaren helburuetako bat azpimarratu zuen: “Lan hau izan dadila baliagarria oraingo belaunaldiek eta geroago etorriko direnek eskura izan dezaten herriko memoriaren zati esanguratsu bat”.