Besteak beste, "Euskaltzaindia bizi eta dinamikoaren eredua sustatzen eginiko ahaleginagatik" eman dio saria Sabino Arana Fundazioak Andres Urrutiari. Nabarmendu dute, baita ere, "sekulako lanak" hartu dituela, batetik, "euskal foru-zuzenbide zibilaren berezitasuna eta balioa aldezten" eta, bestetik, "euskara zabaltzen unibertsitatearen eta Zuzenbidearen esparruetan".
Andres Urrutia Bilbon (Bizkaia) jaio zen, 1954ko abenduaren 21ean. Zuzenbidean doktorea, lanbidez notarioa eta unibertsitateko irakaslea da. Euskaltzain urgazle izendatua 1991ko urtarrilaren 31n eta euskaltzain oso 1997ko martxoaren 21ean (Legearen zirrikituetatik barrena izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Bilbon, 1998ko otsailaren 27an). Gaur egun euskaltzainburua da, 2004ko abenduaren 17an izendatua. Era berean, Institut d ´estudis catalans erakundearen Secció Filológicaren kide urgazlea da (2010).
Andres Urrutiaren biografia osoa irakurtzeko, HEMEN