- UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak euskararen normalkuntzari loturiko 50 urteko historian eman dituen urratsak eta garatu dituen ekimenak jasotzen ditu.
- Liburua Jacinto Iturbe eta Jesus Mari Txurruka Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleek idatzi dute.
- Argitalpenean, euskaltzain ugariren ahaleginak azpimarratzen dira, direla urgazleak, osoak edo ohorezkoak. Tartean, Mikel Zalbide, Joserra Etxebarria, Kepa Altonaga eta Jacinto Iturbe bera.
(Argazkiak: UPV/EHU)
Irakurri gehiago: ‘Amets bikoitza: Euskara zientifikotzea eta zientzia euskaratzea’ liburua argitaratu da Iruzkin berria idatzi
- Aurten, Durangoko Azokak denda digitala prestatu du, euskarazko produktuak bertatik saltzeko asmoz. Eta, urtero lez, Euskaltzaindia Landakon izango da. Akademiak ez du hutsik egin 55 urtetan.
- Aurten, Euskaltzaindiak argitaratu dituen liburuak eskuratzeko aukera bikoitza izango dute irakurleek: batetik, DAk sortu duen salmenta-gune digitalean, eta, bestetik, Euskaltzaindiaren beraren webgunean.
- Horra proposamen batzuk:
- Euskera agerkaria (2019, 2-1)
- Euskara batua eta tokian tokiko erabilera
- Eñaut Etxamendiren obra narratiboa (1964-2011)
- Euskal Literaturaren Antologia / Errenazimentutik Ilustraziora. XVII eta XVIII. mendeak
- Emil Larre (1926-2015). Lekukotasun, kantu eta idazki
- Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia
- Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan gordetako notario-protokolo batean jasota dagoen XVI. mendearen hasierako euskarazko testua aurkitu du Rosa Aierbe doktoreak.
- Ezagutzen den euskarazko lehen testu lirikoa izan daiteke, baina ondo aztertu beharra dago, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak duela zenbait egun igorri zion dokumentua Euskaltzaindiari, azterketa sakonagoa egiteko proposatuz.
- Lagapenak 25 urte iraungo du. Euskaltzaindiak espazioa egokituko du, eta jarduera akademikoaz gain, kultura eta zabalkunde jarduerak antolatzea aurreikusi du. Euskararen ikerkuntzan sakontzeko ere erabiliko du azpiegitura berria.
- Gorka Urtaran (Gasteizko alkatea): “Hitzarmenarekin asmatu dugu. Batetik, orain arte hutsik zegoen eta erabilera egonkorrik ez zuen eraikinaren zatiari erabilera ematea lortuko dugu, edukiz betez; bestetik, euskara sustatzeko eta zabaltzeko jarduerak bultzatuko dira".
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskaltzaindiaren presentzia Araban areagotzeko eta indartzeko balio du lagapen honek. Eskerrik asko Gasteizko Udalari eta herriari. Lan egingo dugu euskara eta euskal kulturaren harrera-leku egokia izan dadin ordezkaritza berri hau”.
- Euskaltzaindiaren Osoko bilkura lehen aldiz egin da Donostiako udaletxean, eta Eneko Goia hiriko alkateak harrera beroa egin die euskaltzainei. Alkatearekin batera izan dira udalean ordezkaritza duten alderdietako kide batzuk: Reyes Carrere (EHBildu), Marisol Garmendia (PSE-EE), Aitzole Araneta (Elkarrekin Donostia) eta Mikel Lezama (PP).
- Ehun urtean lehen aldiz, Euskaltzaindiak Osoko bilkura egin du Donostiako udaletxean. 2010ean bertan izan ziren euskaltzainak, baina orduko hartan Lourdes Oñederra euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia entzutera hurbildu ziren.
- Azaroko bilkura honetan, Euskaltzaindiak 2021eko egutegia onartu du.
- 'Euskaraz ahoskatzen ikasi eta irakatsi' ikastaroak, Bilbon eta Donostian
- ‘Immigrazioa eta euskara, udaletako politika berriak’ mintegia
- Karlos Otegi: "XVII eta XVIII. mendeetako literatura produkzioan gai berezi batzuk lantzen hasi ziren, esaterako, itsasoa edo Frantziako Iraultza"
- XXV. Jagon jardunaldiko bideoak